Edukira joan

Clavariadelphus ligula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clavariadelphus ligula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaClavariadelphaceae
GeneroaClavariadelphus
Espeziea Clavariadelphus ligula
Donk, 1933
BasionimoaClavaria ligula
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Clavariadelphus ligula Clavariadelphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen. Purgatzailea izan daiteke.

Sinonimoak: Clavaria ligula, Clavaria ophioglossoides.

Karpoforoa: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,7 cm bitarteko diametrokoa, sinplea, gregarioa, biguna, haragitsu-harroa, borra luzanga itxuran, baina mutura moztua, konprimitua edo baita erdibitua ere; oro har, ertz kamutsarekin eta oinarri mehetuarekin, zuria, bilotsua, gainerakoan glabroa eta pixka bat zimurtsua; gazteetan horixka adinarekin okre antzeko-lehoi kolorekoa.

Haragia: Oso zuria, hausturan pixka bat arrosa, usaingabea, zaporea gozotik pixka bat garratzera.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik, eta borra, iltze, esan nahi du. Ligula epitetoa ere latinetik dator, mihi, mihi txiki esan nahi duen “lingua” hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria da, baina txikia da eta ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavariadelphus pistillaris handiagoa da (8-25) eta hostozabaletan hazten da.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan, lurrean goroldiotan eta landare hondakinetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 459 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Clavariadelphus ligula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]