Larre-orribeltz
Larre-orribeltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bolbitiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Panaeolina | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Panaeolina foenisecii Maire, 1933 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus foenisecii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Larre-orribeltza (Panaeolina foenisecii) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Sindrome haluzinogenoa, ondorio psikotropikoak eragiten ditu. Espezie hau ez da nabarmentzen tamaina txikia duelako.
Sinonimoa: Panaeolus foenisecii.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero zabaldu egiten da eta laua, arre-gorrixka iluna eta gero arrosa kolorekoa.
Orriak: Arrexka koloretik pixka bat gaztaina-purpura ilun kolorera doazenak,
Hanka: Bataz beste 5 cm luze eta 0,3 cm lodi, arre-gorrixka edo ardo kolorekoa oinarrian.
Haragia: Kolore berekoa, leuna eta usain atseginekoa. Espora-jalkina beltza edo morexka.[2]
Etimologia: Panaeolina terminoak, Panaeolus txiki baten antzekoa dela esan nahi du. Foenisecii epitetoa latinetik dator eta belar iharraren ekoizpenari dagokio.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panaeolus olivaceus psikodelikoarekin. Honek espora beltzak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Ebakitako belardietan eta larreetan, hareazko dunetan eta basoetako bide belartsuetan agertzen da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alaska, Hawaii, Costa Rica, Kolonbia, Ekuador, Peru, Txile, Argentina, Brasil, Falklandak, Svalbard, Islandia, Europa, Israel, Turkia, Iran, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hegoafrika, Errusia, Mongolia, India, Australia, Zeelanda Berria.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Panaeolina foenisecii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1933. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Bolbitiaceae
- Onddo ez jangarriak
- Onddo haluzinogenoak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alaskako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Peruko onddoak
- Txileko onddoak
- Argentinako onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Falklandetako onddoak
- Israelgo onddoak
- Turkiako onddoak
- Irango onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Svalbardeko onddoak
- Mongoliako onddoak
- Indiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Hawaiiko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kenyako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak