Astaputz arrunt
Astaputz arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Sclerodermataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Scleroderma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Scleroderma citrinum Pers., 1801 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Astaputz izarra edo Astaputz arrunta (Scleroderma citrinum) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendatzen kontsumitzea, digestio arazoak sor ditzake. Jatetxeetan iruzurrak egin dira, izan ere, peridioa edo estalkia kentzean, boilurren antza du.
Sinonimoak: Lycoperdon aurantium, Lycoperdon aurantiacum, Scleroderma aurantium, Lycoperdon tesselatum, Scleroderma squamosum, Scleroderma vulgare, Pompholyx sapidum, Scleroderma vulgare var. aurantiacum, Scleroderma aurantium var. aurantiacum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hori-oliba kolorekoa edo okre-hori zikin kolorekoa. Kanpoko geruza lodia eta zurbila da, ezkata zabal eta zapalez estalita dago, ia globo-forma du, zapal samarra, garaia baino zabalagoa da.
Gleba: Hasieran zuri-arrosa kolorekoa, gero gris-arbel kolorekoa, azkenean beltz-grisaxka eta esporak heltzen direnean hauts bihurtzen da. Usain handia du eta zertxobait baratxuria gogorarazten du.
Hanka: Ia ez du hankarik, mizelio sare batek osatua.[2]
Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Citrinum epitetoa latinetik dator, bere kolore hori-limoi koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea, batzuetan apur bat toxikoa da, asko kontsumitzen bada. Boilur beltzeko kontserbak faltsutzeko balio izan du perretxiko honek.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Scleroderma batzuekin, hala nola Scleroderma verrucosum (jangarria ez dena) eta Scleroderma cepa delakoarekin, honek kolore [4]arrexka du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, oso ohikoa koniferoen eta hostozabalen basoetako lurzoruan. Leku hareatsu eta lehorretan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 16 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 706 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Scleroderma citrinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.