Urdintxu
Urdintxua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius caerulescens Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus caerulescens |
Urdintxua (Cortinarius caerulescens) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate gastronomiko oso kaskarrekoa, Cortinarius generoko gehienak bezala.
Sinonimoak: Urdintxoa, sare urdinubela, sare urdimorea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, Mamitsua, hemisferikoa, gero ganbiletik zabaldu samarrekora. Ertz inkurbatua, zurixka eta ondoren morea. Azala bereizgarria, zetaduna eta likatsua denbora hezean; kolore urdin-biolazeokoa, eta koloregabetu egiten da tonu okreetan, batez ere erdian.
Orriak: Ertzerantz mehetuaz, adnatatik sinuadoetara, urdin-moreak eta gero marroi-herdoil kolorekoak.
Hanka: 8 - 12 x 1 - 2 (2,5) cm-koa, zilindrikoa, sendoa, betea, fibriloso-zetaduna, eta errezelaren hondarrekin eraztunaren eremuan, 4 cm arteko diametroko erraboil alboratuarekin, kolore zurixkakoa, baina ertza okre antzeko kolorekoa. Gortina zetaduna eta more zurbil kolorekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka-urdinxka kolorekoa kapelan eta oinean eta krema-okrea erraboilean; irin usainekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal bereko espeziekin nahas daiteke, hau da horietako bat: Cortinarius mairei, koniferoetan eta artadietan hazten dena.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere udazkenean hazten da, lurzoru basikoen basoetan, batez ere pagadietan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Kaukaso mendikatea eta Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014.). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 368 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 441 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..