Hygrocybe murinacea
Hygrocybe murinacea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe murinacea |
Hygrocybe murinacea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Amoniakoaren edo lixibaren usain desatseginak janezina egiten du espezie hau.
Sinonimoak: Tricholoma murinaceum, Hygrophorus murinaceus, Agaricus nitratus var. murinaceus, Gyrophila murinacea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero laua, gris-marroi kolorekoa edo marroi zikina. Higrofanoa denbora hezean. Azala pitzatu eta hautsi egiten da eguraldi lehorrean. Ertz mehea, gardentasunez ildaskatua.
Orriak: Gris-oliba kolorekoak edo zuri grisaxkak. Lodiak, zabal, sabeldunak, untziforme-itsatsiak.
Hanka: 4 - 8 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Batzuetan luzetara konprimatua, leuna, hauskorra, barnehutsa. Kolorea kapelarena baino argitxoagoa.
Haragia: Mehea eta hauskorra. Kolore zuri-grisaxkakoa; amoniakoaren usainarekin.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezin da jan amoniakoaren usain desatseginagatik.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe unguinosa delakoarekin, hau oso likatsua da, eskuetatik ihes egiten du. Honek ez du usain txarrik
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken aurreratuan, lur siliziodunetan eta belartsuetan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa eta Quebec.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 121 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 196 or. ISBN 978-84-617-0196-4..