Agaricus langei
Agaricus langei | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus langei F.H.Møller, 1952 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Psalliota langei | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus langei Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Itxura odoltsua izan arren, edozein basa txanpiñoi bezala prestatzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, kolorea marroi-horixka zikina du, hondo argiagoaren gainean. Erdi-esferikoa, gero ganbila, erdian zapal samarra, azkenik zabaldua. Azala bereiz daiteke, lodia, zaila, lehorra eta zuntzezko ezkatak dituena.
Orriak: Libreak, estu, desberdinak, meheak eta sabelarekin erdian. Hasieran kolore arrosa ederra dute, azkenik marroi-txokolate kolore iluna hartzen dute.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zurixka-arrosa, 8 - 12 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz sendotuaz, gorritu egiten da zapaltzean. Eraztun zuria, iraunkorra, zabala, mehea eta mintzezkoa.
Haragia: Trinkoa, zuria, gorri-karmin bizi kolorea hartzen du aireak ukitzean. Zapore gozokoa eta usain ahulekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Langei epitetoa Jakob Emanuel Lange (1864-1941) daniar mikologoaren omenez da.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalitate oneko jangarria. Bere itxura odoltsuagatik susmagarritzat hartu izan da arrazoirik gabe.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agaricus haemorrhoidarius delakoarekin, honek hostozabaletan irteten du. Agaricus sylvaticus espeziarekin ere bai, honek hasieran gorri-laranja koloreko haragia du, gero gorri-odol kolorekoa eta normalean pinudietan ateratzen da. Biak jateko onak.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztutik azarora bitartean, batez ere koniferetan ateratzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Europa, Errusia, Iran, India, Australia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 327 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987)). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 175 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 329 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Agaricus langei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.