Coprinopsis lagopus
Coprinopsis lagopus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinopsis lagopus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus lagopus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Coprinopsis lagopus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] In vitro kultiboetan eta ernalezintasunaren azterketa zientifikoetan erabiltzen da. Bere diseinu politagatik eta fintasunagatik, ez litzateke bildu behar.
Sinonimoa: Coprinus lagopus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa itxita dagoen bitartean; hasieran zilindriko-kanpai itxurakoa, berehala irekia, ertza altxatuta. Gaztetan zuria, erraz bereiz daitezkeen maluta zuriz estalia, laster grisa eta, azkenik, beltzaxka.
Orriak: Estu berehala delikueszenteak.
Hanka: Eraztun gabe. Zuria, hauskorra, kapela bezala maluta bilotsu zuriz eta ugariz estalia.
Haragia: Oso fina, zuria, usain berezirik gabea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coprinus cinereus delakoarekin nahas daiteke, baina honek, oinaren oinarrian sustrai bat bezalakoa du, simaurretan hazten da, hanka ez du hain bilotsua eta handitxoagoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, lur hezean, hainbat basotako soilgune belartsu hezeetan, humus eta landare-hondar ugari duten lurzoruetan. Oso iragankorra, azkar zahartzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa, batez ere Europa, Australia, Zeelanda Berria, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 372 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 203 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..