1922
Itxura
1922. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa |
Urteak | 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1922 MCMXXII |
Ab urbe condita | 2675 |
Armeniar egutegia | 1371 ԹՎ ՌՅՀԱ |
Bahá'í egutegia | 78 – 79 |
Bengaliar egutegia | 1329 |
Berber egutegia | 2872 |
Egutegi budista | 2466 |
Myanmarko egutegia | 1284 |
Bizantziar egutegia | 7430 – 7431 |
Koptoen egutegia | 1638 – 1639 |
Etiopiar egutegia | 1914 – 1915 |
Hebrear egutegia | 5682 – 5683 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1978 – 1979 |
Shaka Samvat | 1844 – 1845 |
Kali Yuga | 5023 – 5024 |
Iraniar egutegia | 1300 – 1301 |
Islamiar egutegia | 1340 – 1341 |
Japoniar egutegia | Taishō 11 (大正11年) |
Korear egutegia | 4255 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2465 |
Holozeniar egutegia | 11922 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 6: Washingtongo Itsas-Armadaren Konferentziaren amaieran Erresuma Batuak, Ameriketako Estatu Batuek, Japoniak, Frantziak eta Italiak Washingtongo Itsas-Armadaren Ituna sinatu zuten. Sinatzaileek euren itsas-armadaren tamaina murrizteko konpromisoa hartu zuten.
- Martxoa: Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak hasteko alemaniar ofizialen bidaia Sobietar Batasunera.
- Apirilaren 16: Alemaniak eta Sobietar Batasunak Rapalloko ituna sinatu zuten, bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak berrabiaraziz, elkarri gerra-ordainik ez eskatzeko erabakiarekin eta elkarlan ekonomikorako gogoa aldarrikatuz.
- Maiatzaren 19a – Sobietar Batasuneko "Pionero Gazteen Erakundea" sortu zuten, herrialdeko haurrak bertan batzeko.
- Ekainaren 28a – Irlandako Gerra Zibila hasi zen.
- Urria: Errusiako Gerra Zibila (1917ko azaroaren 7an hasi zena) amaitu zen, Boltxebikeek Armada Zuriaren azken gunea garaitu zutenean Siberian.
- Urriaren 11 – Mudanyako Armistizioarekin Turkiako Independentzia Gerra amaitu zen.
- Urriaren 18a – BBCk lehen emisioa egin zuen Erresuma Batuan.
- Urriaren 29 – Viktor Emanuel III.a Italiakoak Benito Mussolini Italiako lehen ministro izendatu zuen Erromarako Martxaren ostean.
- Azaroaren 1 – Turkiako Asanblada Nazional Handiak Sultanerri Otomandarraren abolizioa erabaki zuen.
- Abenduaren 18a – Turingo eskuadra faxistek, Italian, langile mugimenduaren aurkako erasoak abiatu zituzten. Erresistentzia antifaxista itzela topatu zuten. Hiru egunetan hamaika langile hil zituzten.
- Abenduaren 30a – Sobietar Batasuna sortu zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 8a – Bilbao Orkestra Sinfonikoak lehenengo kontzertua eman zuen Arriaga Antzokian.
- James Joyce idazle irlandarrak "Ulises (eleberria)" argitara eman zuen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 11 – Lehen aldiz intsulina eman zioten diabetea zuen gizaki bati, Toronton (Kanada).
- Azaroaren 5a – Howard Carter ingelesak zabaldu zuen Tutankamonen hilobia Luxoretik gertu, Egipton.
- BBC irrati britainiar konpainia katea sortu eta lehendabiziko emisioei ekin zieten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 23a – Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 6-0 menderatu zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Paulo Garaialde, Triple Ak eraildako gipuzkoar taxilaria (h. 1982).
- Urtarrilaren 4a – Jesús Narro, gipuzkoar futbolaria (h. 1987).
- Urtarrilaren 7a – Jean-Pierre Rampal, frantziar flautista, munduko ospetsuenetakoa (h. 2000).
- Urtarrilaren 7a – Fatafehi Tuʻipelehake, Tongako printzea (h. 1999).
- Urtarrilaren 8a – Don Patinkin, israeldar ekonomista (h. 1995).
- Urtarrilaren 8a – Ida Ørskov, danimarkar bakteriologo medikua (h. 2007).
- Urtarrilaren 9a – Har Gobind Khorana, indiar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- Urtarrilaren 9a – Ahmed Sékou Touré, lehendabiziko Gineako presidentea (h. 1984).
- Urtarrilaren 15a – Malú Gatica, txiletar aktorea, Txileko aktore ezagunenetako bat hainbat hamarkadatan (h. 1997).
- Urtarrilaren 17a – Luis Echeverría Álvarez, Mexikoko presidentea (h. 2022).
- Urtarrilaren 17a – Betty White, estatubatuar aktorea eta komediantea, telebistako aktoreen artean ibilbiderik luzeena egin duena, 1939az geroztik (h. 2021).
- Urtarrilaren 19a – Jerzy Kawalerowicz, poloniar zinema-zuzendaria, zinemagile sozialisten lehen belaunaldikoa (h. 2007).
- Urtarrilaren 21a – Telly Savalas, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- Urtarrilaren 21a – Paul Scofield, britainiar aktorea (h. 2008).
- Urtarrilaren 22a – Leonel de Moura Brizola, brasildar politikaria (h. 2004).
- Urtarrilaren 25a – Luigi Luca Cavalli-Sforza, italiar zientzialaria, populazioen genetikan aditua (h. 2018)
- Urtarrilaren 27a – Jesus Maria Alkain, euskal herritar ekonomialari eta politikaria, Donostiako alkatea (h. 2001).
- Urtarrilaren 27a – Jean Amado, frantziar eskultorea (h. 1995).
- Urtarrilaren 28a – Robert William Holley, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1993).
- Urtarrilaren 30a – Peli Romarategui, arabar misiolari eta artista (h. 2023).
- Urtarrilaren 31 – Joanne Dru, estatubatuar aktorea (h. 1996).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Nelma Costa, brasildar aktorea (h. 2023).
- Otsailaren 1a – Renata Tebaldi, italiar sopranoa (h. 2004).
- Otsailaren 2a – Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (h. 2015).
- Otsailaren 2a – Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (h. 2003).
- Otsailaren 6a – Jose Luis Lopez Panizo, Panizo, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1990).
- Otsailaren 10a – Arpad Göncz, Hungariako presidentea eta hungarierazko idazlea eta itzultzailea (h. 2015).
- Otsailaren 12a – Hussein Onn, Malaysiako lehen ministroa (h. 1990).
- Otsailaren 16a – Joseph Mermans, belgikar futbolaria (h. 1996).
- Otsailaren 16a – Frédéric Rossif, frantziar zinemagilea (h. 1990).
- Otsailaren 19a – Władysław Bartoszewski, poloniar politikari, gizarte-ekintzaile, kazetari, idazle eta historialaria (h. 2015).
- Otsailaren 20a – Jean Diederich, luxenburgotar txirrindularia (h. 2012).
- Otsailaren 21a – Carmen Balenziaga, gipuzkoar aktorea (h. 2000).
- Otsailaren 21a – Pierre Hadot, frantziar filosofo, filologo eta historialaria (h. 2010).
- Otsailaren 24a – Richard Hamilton, ingeles margolaria, pop art britainiarraren aitzindarietako bat (h. 2011).
- Otsailaren 25a – Fernando Montero Moliner, Katalan Herrietako filosofoa (h. 1995).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Isaak Rabin, Israelgo lehen ministroa (h. 1995).
- Martxoaren 2a – Hilarion Capucci, siriar apezpiku katolikoa, Israelen Palestinako okupazioaren aurkaria (h. 2017).
- Martxoaren 2a – Frances Spence, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (h. 2012).
- Martxoaren 3a – Nándor Hidegkuti, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 2002).
- Martxoaren 5a – Pier Paolo Pasolini, italiar zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala (h. 1975).
- Martxoaren 7a – Olga Ladyzhenskaya, sobietar matematikaria (h. 2004).
- Martxoaren 8a – Ralph Henry Baer, Bideo-jokoen aita, alemaniar-estatubatuar bideo-joko garatzailea (h. 2014).
- Martxoaren 8a – Cyd Charisse, estatubatuar dantzaria eta antzezlea (h. 2008).
- Martxoaren 11 – Cornelius Castoriadis, frantziar filosofoa eta psikoanalista (h. 1997).
- Martxoaren 11 – Abdul Razak Hussein, Malaysiako lehen ministroa (h. 1976).
- Martxoaren 11 – José Luis López Vázquez, espainiar aktorea (h. 2009).
- Martxoaren 12a – Jack Kerouac, estatubatuar idazle eta poeta, Beat belaunaldiko partaidea (h. 1969).
- Martxoaren 14a – China Zorrilla, uruguaitar aktore, komediante, zuzendari, gidoilari, ekoizle, itzultzaile eta egokitzailea (h. 2014).
- Martxoaren 15a – Karl-Otto Apel, alemaniar filosofoa (h. 2017).
- Martxoaren 16a – Benita Uribarrena, PCEko bizkaitar militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea (h. 2011).
- Martxoaren 18a – Seymour Martin Lipset, estatubatuar soziologo politikoa (h. 2006).
- Martxoaren 20a – Irina Antonova, sobietar-errusiar arte kritikaria (h. 2020).
- Martxoaren 20a – Maria Arriaga, bizkaitar erraketista (h. 2014).
- Martxoaren 20a – Carl Reiner, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Martxoaren 21a – Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2004).
- Martxoaren 23a – Abderrahim Bouabid, marokoar abokatu eta politikaria (h. 1992).
- Martxoaren 23a – Ugo Tognazzi, italiar antzezle, gidoigile eta zinemagilea (h. 1990).
- Martxoaren 24a – José Cabanis, frantziar idazlea (h. 2000).
- Martxoaren 28a - Grace Hartigan, espresionismo abstraktuko estatubatuar margolaria (h. 2008).
- Martxoaren 29a – Francisco Rodríguez Adrados, espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa (h. 2020).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Ambrosio Etxebarria, bizkaitar apaiza, Barbastroko apezpikua (h. 2010).
- Apirilaren 3a – Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2019).
- Apirilaren 3a – José Hierro, espainiar poeta (h. 2002).
- Apirilaren 4a – Elmer Bernstein, estatubatuar konposatzailea (h. 2004).
- Apirilaren 4a – Máire Mhac an tSaoi, gaelerazko irlandar olerkari eta idazlea (h. 2021).
- Apirilaren 5a – Xabier Aizarna, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia (h. 1998).
- Apirilaren 7a – Margia Dean, greziar jatorriko estatubatuar edertasun-modelo eta aktorea (h. 2023).
- Apirilaren 11 – Antoine Blondin, frantziar idazlea (h. 1991).
- Apirilaren 13a – Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (h. 1999).
- Apirilaren 14a – María Luisa Bemberg, argentinar zinema-zuzendaria eta gidoilaria (h. 1995).
- Apirilaren 14a – Ali Akbar Khan, bengaliar musikagilea eta sarod musika tresnaren interprete eta irakaslea (h. 2009).
- Apirilaren 15a – Stanley Schachter, estatubatuar psikologoa, emozioen jatorri bikoitzaren teoriagatik ezaguna (h. 1997).
- Apirilaren 16a – Kingsley Amis, britainiar idazlea (h. 1995).
- Apirilaren 16a – Leo Tindemans, Belgikako lehen ministroa (h. 2014).
- Apirilaren 17a – Inés Malinow, argentinar idazle, poeta, haur literaturako ipuingilea, kazetari eta baleteko kritikaria (h. 2016).
- Apirilaren 19a – Erich Hartmann, alemaniar ehiza-pilotua izan zen Bigarren Mundu Gerran, hegazkingintzako onenentzat hartua (h. 1993).
- Apirilaren 21a – Alistair MacLean, eskoziar eleberrigilea (h. 1987).
- Apirilaren 22a – Emilio Alarcos Llorach, espainiar hizkuntzalaria (h. 1998).
- Apirilaren 22a – Charles Mingus, estatubatuar jazz-musikagilea eta kontrabaxu-jotzailea (h. 1979).
- Apirilaren 22a – Nada Naumović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (h. 1941).
- Apirilaren 25a – Tomás Maldonado, argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria (h. 2018).
- Apirilaren 27a – Julián José Gorraitz, nafar futbolaria (h. 2007).
- Apirilaren 28a – Pino Cerami, italiar-belgiar txirrindularia (h. 2014).
- Apirilaren 29a – Toots Thielemans, belgikar jazz musikaria (h. 2016).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 2a – Serge Reggiani, italiar antzezlea eta kantaria (h. 2004).
- Maiatzaren 7a – Tony Leblanc, espainiar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2012).
- Maiatzaren 13a –
- Otl Aicher, alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografoa, Bilboko metroko seinaletikaren diseinatzailea (h. 1991).
- Bea Arthur, estatubatuar aktorea, ezaguna The Golden Girls telebista saioagatik. (h. 2009)
- Maiatzaren 14a – Franjo Tuđman, lehendabiziko Kroaziako presidentea (h. 1999).
- Maiatzaren 15a – Adil Çarçani, albaniar politikaria (h. 1997).
- Maiatzaren 16a – Clayton Oscar Person, kanadar biologoa, genetikaren munduko ikertzaile handienetakoa (h. 1990).
- Maiatzaren 20a – Gabriel Ferrater, kataluniar poeta (h. 1972).
- Maiatzaren 22a – Alicia Jurado, argentinar idazle eta akademikoa (h. 2011).
- Maiatzaren 22a – Antton Ormaza, bizkaitar politikaria, euskal abertzaletasunaren figura klabea trantsizioan (h. 2010).
- Maiatzaren 25a – Enrico Berlinguer, italiar politikaria (h. 1984).
- Maiatzaren 27a – Christopher Lee, ingeles aktorea eta abeslaria (h. 2015).
- Maiatzaren 28a – José Craveirinha, mozambiketar kazetari, olerkari eta ipuingilea (h. 2003).
- Maiatzaren 28a – Agustin Gainza, Piru Gainza, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1995).
- Maiatzaren 28a – German Lorca, brasildar argazkilaria (h. 2021).
- Maiatzaren 29a – Jose Alberdi Elorza, Burruntxali, gipuzkoar eskultorea (h. 2008).
- Maiatzaren 29a – Iannis Xenakis, errumaniar-greziar musikagilea eta arkitektoa (h. 2001).
- Maiatzaren 30a – Jenny-Wanda Barkman, nazien kontzentrazio-esparruetako guardia alemaniarra (h. 1946).
- Maiatzaren 31 – Denholm Elliott, ingeles aktorea (h. 1992).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Vidal de Nicolás, bizkaitar poeta (h. 2016).
- Ekainaren 2a – Juan Antonio Bardem, espainiar zinema zuzendaria (h. 2002).
- Ekainaren 2a – Clair Patterson, estatubatuar geokimikaria, Lurraren adina kalkulatu zuena (h. 1995).
- Ekainaren 3a – Alain Resnais, frantziar zinemagilea (h. 2014).
- Ekainaren 4a – Salomón Hakim, kolonbiar mediku eta zientzialaria (h. 2011).
- Ekainaren 5a – John Gatenby Bolton, britainiar-australiar astronomoa (h. 1993).
- Ekainaren 6a – Milagros Bidegain, gipuzkoar irakaslea, liburuzaina, hizkuntzalaria eta artxibozaina (h. 2006).
- Ekainaren 9a – Fernand Seguin, kanadar biokimikaria (h. 1988).
- Ekainaren 10a – Judy Garland, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1969).
- Ekainaren 10a – Luís Romano, caboverdetar poeta, eleberrigile eta folklore biltzailea, portugesez eta Cabo Verdeko kreoleraz idatzi zuena (h. 2010).
- Ekainaren 11 – Michael Cacoyannis, greziar zinema-zuzendaria (h. 2011).
- Ekainaren 11 – Erving Goffman, kanadar-estatubatuar soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartua (h. 1982).
- Ekainaren 12a – Margherita Hack, italiar astrifisikoa, zientzialaria eta aktibista (h. 2013).
- Ekainaren 14a – Kevin Roche, irlandar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2019).
- Ekainaren 19a – Aage Niels Bohr, daniar fisikari nuklearra, 1975eko Fisikako Nobel Saria (h. 2009).
- Ekainaren 20a – Étienne Camy-Peyret, zuberotar sindikalista, CGTkoa (h. 2006).
- Ekainaren 23a – Juan San Martin, eibartar arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina (h. 2005).
- Ekainaren 26a – Eleanor Parker, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- Ekainaren 28a – Maravillas Lamberto, Espainiako Gerra Zibilean eraildako larragatar gaztetxoa (h. 1936).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 2a – Pierre Cardin, italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua (h. 2020).
- Uztailaren 3a – Guillaume Cornelis van Beverloo, Corneille, belgiar margolari eta grabatzailea (h. 2010).
- Uztailaren 8a – Max Verboeket, herbereetar artista grafiko, diseinatzaile industrial eta irakaslea (h. 2015).
- Uztailaren 9a – Peter Schidlof, austriar musikagilea (h. 1987).
- Uztailaren 10a – Jake LaMotta, Raging Bull, estatubatuar boxeolaria (h. 2017).
- Uztailaren 11 – Maria Magdalena Domínguez, galiziar poeta (h. 2021).
- Uztailaren 13a – Rosalina Abejo, filipinar musikagile, zuzendari eta pianista (h. 1991).
- Uztailaren 13a – Anker Jørgensen, Danimarkalo lehen ministroa (h. 2016).
- Uztailaren 15a – Leon M. Lederman, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- Uztailaren 18a – Thomas Kuhn, estatubatuar pentsalaria, zientziaren filosofian ekarpen garrantzitsuan egin zituena (h. 1996).
- Uztailaren 18a – Ken Noritake, japoniar futbolaria (h. 1994).
- Uztailaren 19a – Ja'afar Negeri Sembilangoa, Malaysiako erregea eta Negeri Sembilango monarka (h. 2008).
- Uztailaren 19a – George McGovern, estatubatuar historialari eta politikaria (h. 2012).
- Uztailaren 21a – Luz Pozo Garza, galiziar poeta (h. 2020).
- Uztailaren 25a – John B. Goodenough, estatubatuar materia solidoaren fisikaria, 2019ko Kimikako Nobel Saria (h. 2023).
- Uztailaren 25a – Santiago Segura Munguía, espainiar latinista (h. 2014).
- Uztailaren 26a – Blake Edwards, estatubatuar aktore, zinema gidoigile eta zinema zuzendaria (h. 2010).
- Uztailaren 26a – Jason Robards, estatubatuar aktorea (h. 2000).
- Uztailaren 28a – Jacques Piccard, suitzar ozeanografo eta ingeniaria (h. 2008).
- Uztailaren 30a – Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa (h. 2005).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Francisco Pérez Luzarreta, nafar EAE alderdiko kidea (h. 2018).
- Abuztuaren 2a – Jose Agustin Alberdi, bizkaitar bertsolaria (h. 2014).
- Abuztuaren 2a – Paul Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, Nevadako gobernadorea (h. 2018).
- Abuztuaren 9a – Conchita Cintrón, Peruko toreatzaile erreferentea, burtziketaren figura (h. 2009).
- Abuztuaren 9a – Philip Larkin, ingeles olerkari, eleberrigile, liburuzain eta jazz-kritikaria (h. 1985).
- Abuztuaren 11 – Sara Luzita, espainiar dantzari ohia, ballet eta dantza espainiarrean espezializatua.
- Abuztuaren 12a – Virtudes González García, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Abuztuaren 12a – Miloš Jakeš, txekoslovakiar politikari komunista, Txekoslovakiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia (h. 2020).
- Abuztuaren 15a – Regina Araluze, bizkaitar irrintzilaria (h. 2012).
- Abuztuaren 15a – Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1988).
- Abuztuaren 15a – Lukas Foss, alemaniar-estatubatuar orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2009).
- Abuztuaren 18a – Alain Robbe-Grillet, frantziar idazlea eta zinema-zuzendaria, Nouveau roman literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia (h. 2008).
- Abuztuaren 22a – Micheline Presle, frantziar aktorea (h. 2024).
- Abuztuaren 23a – José Alcina Franch, espainiar antropologo, historialari eta arkeologoa (h. 2001).
- Abuztuaren 23a – Tônia Carrero, brasildar aktorea (h. 2018).
- Abuztuaren 23a – Roland Dumas, frantziar politikari eta abokatua (h. 2024).
- Abuztuaren 24a – René Lévesque, Quebeceko 23. lehen ministroa (h. 1987).
- Abuztuaren 24a – Luis del Olmo Alonso, Olmo, bilbotar kazetari eta marrazkilea, Don Celes pertsonaiagatik ezaguna (h. 2021).
- Abuztuaren 24a – Howard Zinn, estatubatuar historialari sozial eta politologoa (h. 2010).
- Abuztuaren 26a – Roland Bierge, lapurtar margolaria (h. 1991).
- Abuztuaren 26a – Lucien Musset, frantziar historialaria (h. 2004).
- Abuztuaren 31 – Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (h. 2003).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Yvonne De Carlo, kanadar-estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (h. 2007).
- Irailaren 1a – Vittorio Gassman, Il Mattatore, italiar antzerki eta film aktore eta zuzendaria (h. 2000).
- Irailaren 2a – Arthur Ashkin, estatubatuar fisikaria, 2018ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- Irailaren 4a – Antonio Loperena, euskal herritar margolari eta eskultorea (h. 2010).
- Irailaren 9a – Pauline Baynes, britainiar liburu ilustratzailea izan zen: ehun mila titulu baino gehiago ditu (h. 2008).
- Irailaren 9a – Hans Georg Dehmelt, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
- Irailaren 9a – Manolis Glezos, greziar politikari eta erresistentea (h. 2020).
- Irailaren 9a – Álvaro de Laiglesia, gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria (h. 1981).
- Irailaren 9a – Tasniya Punyagupta, thailandiar irakaslea (h. 2023).
- Irailaren 12a – Maria Luisa Alberdi, gipuzkoar erraketista (h. 2017).
- Irailaren 12a – Fermin Ezkurra, Osasunako presidentea 23 urtez (h. 2018).
- Irailaren 14a – Iñaki Begiristain, euskal idazlea (h. 1984).
- Irailaren 15a – Jackie Cooper, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- Irailaren 16a – Guy Hamilton, ingeles zinema zuzendaria (h. 2016).
- Irailaren 16a – Marcel Mouloudji, frantziar abeslaria, idazlea eta antzezlea (h. 1994).
- Irailaren 16a – Janis Paige, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2024).
- Irailaren 16a – Jovanka Radivojević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa (h. 1943).
- Irailaren 16a – Ursula Wölfel, haur literaturako alemaniar idazlea (h. 2014).
- Irailaren 17a – Agostinho Neto, lehendabiziko Angolako presidentea (h. 1979).
- Irailaren 19a – Märta Norberg, suediar iraupen-eskiatzailea (h. 2020).
- Irailaren 19a – Emil Zátopek, Giza Tren-makina, txekoslovakiar kirolaria, iraupen probetan espezialista (h. 2000).
- Irailaren 19a – Dana Zátopková, xabalina jaurtiketako txekiar atleta (h. 2020).
- Irailaren 20a – Pierre Barbizet, frantziar piano-jotzailea (h. 1990).
- Irailaren 22a – Hussein Ali Montazeri, irandar irakaslea eta xiiten buruzagia (h. 2009).
- Irailaren 22a – Vera Radosavljević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (h. 1943).
- Irailaren 25a – Roger Etxegarai, euskal herrian jaiotako kardinal apezpikua (h. 2019).
- Irailaren 27a – Arthur Penn, estatubatuar zuzendari eta ekoizlea (h. 2010).
- Irailaren 28a – Cipriano Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (h. 2001).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Chen-Ning Yang, txinatar fisikaria, 1957ko Fisikako Nobel Saria.
- Urriaren 3a – Lawrence Erburu, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (h. 1944).
- Urriaren 4a – Aurea Etxaniz, gipuzkoar erraketista (h. 2019).
- Urriaren 5a – Jock Stein, eskoziar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1985).
- Urriaren 9a – Teresa Bolaños de Zarco, salvadortar-guatemaldar idazle, pianista, margolari, gitarrista eta enpresaburua (h. 1998).
- Urriaren 10a – María Matilde Almendros, kataluniar irrati-esatari eta aktorea (h. 1995).
- Urriaren 13a – Nat Clifton, estatubatuar kirolaria, NBAn jokatu zuen lehen afroamerikarra (h. 1990).
- Urriaren 15a – Agustina Bessa-Luís, portugaldar eleberrigilea (h. 2019).
- Urriaren 17a – Angel Wagenstein, bulgariar gidoigile eta eleberrigilea (h. 2023).
- Urriaren 18a – Norberto Oiarbide, gipuzkoar trikitilaria (h. 1995).
- Urriaren 19a – Rosita Arregi, bizkaitar erraketista (h. 2004).
- Urriaren 19a – Elsa Joubert, hegoafrikar idazlea (h. 2020).
- Urriaren 21a – Liliane Bettencourt, frantziar negozio emakume, socialité eta enpresa-sortzailea (h. 2017).
- Urriaren 22a – Consuelo Osa, gipuzkoar erraketista (h. 2015).
- Urriaren 24a – Mao Anying, Mao Zedong txinatar liderraren seme zaharrena (h. 1950).
- Urriaren 24a - Maria Polivanova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1942).
- Urriaren 26a – Darcy Ribeiro, brasildar antropologo, hezle eta politikaria (h. 1997).
- Urriaren 27a – Michel Galabru, frantziar aktorea (h. 2016).
- Urriaren 27a – Carlos Andrés Pérez, Venezuelako presidentea (h. 2010).
- Urriaren 28a – Pilar Narbaiza, bizkaitar erraketista (h. 2010).
- Urriaren 30a - Marie Van Brittan Brown, estatubatuar asmatzailea (h. 1999).
- Urriaren 31 – Barbara Bel Geddes, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Urriaren 31 – Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea (h. 2012).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 3a – Luis Villoro, mexikar filosofoa (h. 2014).
- Azaroaren 4a – Benno Besson, suitzar antzerki zuzendari eta antzezlea (h. 2006).
- Azaroaren 4a – Annick de Souzenelle, frantziar idazlea (h. 2024).
- Azaroaren 5a - Rosita Yarza, espainiar aktorea (h. 1996).
- Azaroaren 6a – Michel Crozier, frantziar soziologoa, erakundeen soziologiaren alorrean analisi estrategikoaren sortzaile nagusia (h. 2013).
- Azaroaren 8a – Christiaan Barnard, hegoafrikar kirurgialaria, gizakien arteko arrakastadun lehenengo bihotz-transplantea egin zuena (h. 2001).
- Azaroaren 9a – Adolfo Leibar Axpe, gipuzkoar naturalista, espeleologo eta kulturzalea (h. 2016).
- Azaroaren 9a – Dorothy Dandridge, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 1965).
- Azaroaren 9a – Lauro Olmo, galiziar idazlea (h. 1994).
- Azaroaren 11 – George Blake, britainiar espioia (h. 2020).
- Azaroaren 11 – Kurt Vonnegut, estatubatuar eleberrigilea (h. 2007).
- Azaroaren 12a – Tadeusz Borowski, poloniar kazetari eta idazlea (h. 1951).
- Azaroaren 12a – Kim Hunter, estatubatuar zine, antzerki eta telebista aktorea (h. 2002).
- Azaroaren 13a – Ernest Bidegain, baxenafar idazlea.
- Azaroaren 13a – Oskar Werner, austriar aktorea (h. 1984).
- Azaroaren 14a – Boutros Boutros-Ghali, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 2016).
- Azaroaren 14a – Veronica Lake, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Azaroaren 15a – Giorgio Manganelli, italiar idazlea (h. 1990).
- Azaroaren 15a – Francesco Rosi, italiar zinemagilea (h. 2015).
- Azaroaren 15a – Miren Uzkudun, Asteasu, gipuzkoar erraketista.
- Azaroaren 16a – Gene Amdahl, informatikako proiektuen estatubatuar diseinatzailea, informatikako aitzindarietako bat (h. 2015).
- Azaroaren 16a – José Saramago, portugaldar idazlea, 1998ko Literaturako Nobel Saria (h. 2010).
- Azaroaren 17a – Stanley Cohen, estatubatuar biokimikaria, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2020).
- Azaroaren 18a – Agustín Gómez Pagola, gipuzkoar politikaria eta futbolaria (h. 1975).
- Azaroaren 19a – Juri Knorozov, sobietar hizkuntzalaria, epigrafista, etnologoa eta maiazalea (h. 1999).
- Azaroaren 21a – John Cairns, ingeles biologoa (h. 2018).
- Azaroaren 21a – María Casares, galiziar jatorriko frantziar antzezlea (h. 1996).
- Azaroaren 22a – Luis Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (h. 1967).
- Azaroaren 23a – Manuel Fraga, galiziar politikari frankista, Espainiako eskuinaren XX. mendeko politikari garrantzitsuenetarikoa (h. 2012).
- Azaroaren 23a – Joan Fuster, katalanezko valentziar idazlea (h. 1992).
- Azaroaren 25a – Bakartxo Etxeberria, gipuzkoar erraketista (h. 1978).
- Azaroaren 26a – Charles M. Schulz, estatubatuar marrazkilaria (h. 2000).
- Azaroaren 27a – Justina Aldalur, klaratar ordenako gipuzkoar lekaimea eta bertsozalea (h. 2010).
- Azaroaren 29a – Rafael Olaetxea, nafar apaiz katoliko eta historialaria (h. 1993).
- Azaroaren 29a – Raimundo Pérez Lezama, euskal herritar futbolaria, 16 urtez Athleticen jokatu zuena (h. 2007).
- Azaroaren 30a – Emilio Aldekoa, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1999).
- Eloína Suárez Suárez, espainiar politikaria (h. 2024).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 3a – Sven Nykvist, suediar zinema argazki-zuzendaria (h. 2006).
- Abenduaren 4a – Gérard Philipe, frantziar aktore eta zinemagilea (h. 1959).
- Abenduaren 8a – Lucian Freud, ingeles margolaria (h. 2011).
- Abenduaren 10a – Lucía Hiriart, Txileko lehen dama, Augusto Pinocheten emaztea (h. 2021).
- Abenduaren 11 – Grace Paley, estatubatuar ipuingile, poeta, irakasle eta ekintzaile politikoa (h. 2007).
- Abenduaren 13a – Javier Redin, nafar organista eta abesbatza-zuzendaria (h. 1980).
- Abenduaren 14a – Nikolai Basov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (h. 2001).
- Abenduaren 14a – Károly Németh, Hungariako estatuburua (h. 2008).
- Abenduaren 17a – Claude Ollier, frantziar eleberrigilea, Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat (h. 2014).
- Abenduaren 18a – Esther Lederberg, estatubatuar mikrobiologoa izan zen, bakterioen genetikan aitzindaria (h. 2006).
- Abenduaren 19a – Walter Höllerer, alemaniar idazlea (h. 2003).
- Abenduaren 20a – Beverly Pepper, estatubatuar eskultorea (h. 2020).
- Abenduaren 22a – Jean Malaurie, frantziar antropologoa eta geografoa (h. 2024).
- Abenduaren 22a – Pedro Morales Moya, arabar kazetari eta politikaria (h. 2023).
- Abenduaren 22a – Mary Jane Rathbun, estatubatuar aktibista, kannabis sendagarriaren erabilera defendatzen zuena (h. 1999).
- Abenduaren 23a - María del Carmen Cuesta Rodríguez, La Peque, frankismoak errepresaliatutako ekintzaile errepublikanoa (h. 2010).
- Abenduaren 23a – Micheline Ostermeyer, frantziar atleta eta piano-jotzailea (h. 2001).
- Abenduaren 24a – Ava Gardner, estatubatuar aktorea (h. 1990).
- Abenduaren 24a – Jonas Mekas, lituaniar-estatubatuar zinemagile, poeta eta artista (h. 2019).
- Abenduaren 26a – José María Rodero, espainiar antzezlea (h. 1991).
- Abenduaren 27a – Juan José Gerardi, guatemalar gotzain katolikoa eta Giza eskubideen defendatzailea (h. 1998).
- Abenduaren 28a – Stan Lee, estatubatuar komiki gidoigile eta argitaratzailea (h. 2018).
- Abenduaren 29a – William Gaddis, estatubatuar idazlea, Errealismo zikin deituriko literatura-joeraren aitzindaritzat joa (h. 1998).
- Abenduaren 30a – Nikolas Alzola, Bitaño, euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzain urgazlea (h. 1981).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrila – Margarita Barainka, Gernikako bonbardaketaren lekukoa.
- Otsaila – Claudia Ruggerini, italiar partisanoa, neuropsikiatrian aitzindaria (h. 2016).
- Biktor Olaeta, euskal koreografoa, Elai-Alai taldearen eta Olaeta Balleten sortzailea (h. 2007).
- Eugenio Prieto Arana, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldeko kidea (h. 1987).
- Jose Martin Elizondo, bizkaitar idazlea, margolaria, irakaslea eta antzerkigile oparoa (h. 2009).
- Sabin Zubiri, euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea (h. 2008).
- Aminah Banowati, indonesiar aktore eta abeslaria (h. 1977).
- Antonia Torre Yela, Hamalaugarren arrosa, Gazteria Sozialista Bateratuetako (JSU) langilea (h. 1940).
- José Antonio Zarzalejos Altares, madrildar fiskal eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibil izandakoa (h. 2008).
- Marlyn Wescoff Meltzer, estatubatuar matematikaria, ingeniaria eta informatikaria, ENIAC ordenagailuaren jatorrizko sei programatzaileetako bat (h. 2008).
- May Carré, galiziar bulegaria eta idazlea (h. 1990).
- Nieves Sánchez Carrilero, espainiar arkeologoa.
- Proinsias Ó Maonaigh, irlandar biolinjolea eta irlandar musika eta kulturaren bultzatzailea (h. 2006).
- Waruhiu Itote, Mau Mau matxinadako buruzagietako bat (h. 1993).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 5a – Ernest Shackleton, anglo-irlandar esploratzailea (j. 1874).
- Urtarrilaren 10a – Ōkuma Shigenobu, Japoniako lehen ministroa (j. 1838).
- Urtarrilaren 12a – Helen Blanchard, estatubatuar asmatzailea, josteko makinei lotutako asmakizun ugarirengatik ezaguna (j. 1840).
- Urtarrilaren 22a – Fredrik Bajer, danimarkar idazle, irakasle eta politikari bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (h. 1837).
- Urtarrilaren 22a – Benedikto XV.a, Aita santua (j. 1854).
- Urtarrilaren 22a – Camille Jordan, frantziar matematikaria (j. 1838).
- Urtarrilaren 23a – Arthur Nikisch, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1855).
- Urtarrilaren 26a – Jean-Baptiste Constantin, euskal idazlea (j. 1847).
- Urtarrilaren 27a – Nellie Bly, estatubatuar kazetaria (j. 1864).
- Urtarrilaren 27a – Giovanni Verga, italiar idazlea (j. 1840).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Yamagata Aritomo, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1838).
- Otsailaren 3a – John Butler Yeats, irlandar margolaria (j. 1839).
- Otsailaren 24a – Alfred Espinas, frantziar soziologoa frantsesa (j. 1844).
- Otsailaren 25a – Karmni Grima, maltar nekazaria, tradizio katolikoaren arabera, Andre Mariaren agerraldiaren lekukotzat joa (j. 1838).
- Otsailaren 25a – Henri Désiré Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea (j. 1869).
- Otsailaren 26a – Sotero Aranguren, gipuzkoar futbolaria (j. 1894).
- Otsailaren 28a – Agnes Blake Poor, estatubatuar idazle eta itzultzailea (j. 1842).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Rafael Moreno, Pichichi, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1892).
- Martxoaren 10a – Harry Kellar, estatubatuar ilusionista eta magoa (j. 1849).
- Martxoaren 12a – Lise Tréhot, frantziar arte modeloa, Pierre-Auguste Renoirrentzat lan egin zuena (j. 1848).
- Martxoaren 22a – Louis Antoine Ranvier, frantziar histologoa (j. 1835).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Karlos I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (j. 1887).
- Apirilaren 2a – Hermann Rorschach, suitzar psikiatra eta psikoanalista (j. 1884).
- Apirilaren 8a – Erich von Falkenhayn, Alemaniako Estatu Nagusiaren nagusia (j. 1861).
- Apirilaren 21a – Louis Duchesne, Erromatar Eliza Katolikoko prelatua eta jakituna (j. 1843).
- Apirilaren 23a – Vlaho Bukovac, jugoslaviar margolari eta akademikoa (j. 1855).
- Apirilaren 28a – Paul Deschanel, Frantziako presidentea (j. 1855).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Francisca Sarasate, nafar idazlea (j. 1853).
- Maiatzaren 13a – Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela (j. 1879).
- Maiatzaren 18a – Alphonse Laveran, frantziar sendagilea, 1907ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1845).
- Maiatzaren 19a – Heinrich Quincke, alemaniar sendagilea (j. 1842).
- Maiatzaren 21a – Michael Mayr, Austriako kantzilerra (j. 1864).
- Maiatzaren 25a – Luisa Pérez de Zambrana, kubatar poeta (j. 1837).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 4a – W. H. R. Rivers, ingeles psikofisiologo eta antropologoa (j. 1864).
- Ekainaren 12a – Wolfgang Kapp, prusiar funtzionario eta kazetaria (j. 1858).
- Ekainaren 18a – Jacobus Kapteyn, herbeheretar astronomoa (j. 1851).
- Ekainaren 20a – Vittorio Monti, italiar musikagilea, biolin jolea eta orkestra zuzendaria (j. 1868).
- Ekainaren 24a – Walther Rathenau, alemaniar politikaria, industrialaria eta filosofoa (j. 1867).
- Ekainaren 26a – Alberto I.a, Monakoko Printzea (j. 1848).
- Ekainaren 28a – Velimir Khlebnikov, errusiar olerkari eta antzerkigilea, Errusiar futurismoaren kide garrantzitsua (j. 1885).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 7a – Cathal Brugha, irlandar iraultzaile eta politikaria (j. 1874).
- Uztailaren 17a – Heinrich Rubens, alemaniar fisikaria (j. 1865).
- Uztailaren 20a – Andrei Markov, errusiar matematikaria (j. 1856).
- Uztailaren 26a – Justin de Menditte, zuberoar idazle eta apaiza (j. 1867).
- Uztailaren 27a – Jesus Sarria, kubatar-bizkaitar idazlea (j. 1887).
- Uztailaren 28a – Jules Guesde, frantziar politikaria (j. 1845).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Harry Boland, irlandar errepublikar politikari eta ekintzailea (j. 1887).
- Abuztuaren 2a – Alexander Graham Bell, Eskoziar jatorriko kanadar zientzialari eta asmatzailea (j. 1847).
- Abuztuaren 3a – Minna Cauer, alemaniar hezitzailea, kazetaria eta erdi klaseko emakumeen mugimenduko aktibista (j. 1841).
- Abuztuaren 4a – Enver Pasha, turkiar jeneral eta politikaria (j. 1881).
- Abuztuaren 12a – Arthur Griffith, irlandar lider abertzalea (j. 1872).
- Abuztuaren 18a – Ernest Lavisse, frantziar historialaria eta historia positibistaren fundatzailea (j. 1842).
- Abuztuaren 19a – Felip Pedrell, espainiar musikagilea eta musikalaria (j. 1841).
- Abuztuaren 22a – Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea (j. 1890).
- Abuztuaren 29a – Georges Sorel, frantziar idazlea eta soziologoa (j. 1847).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 2a – Henry Lawson, australiar idazlea (j. 1867).
- Irailaren 4a – Amós Salvador, espainiar ingeniari eta politikaria (j. 1845).
- Irailaren 8a – Léon Bonnat, lapurtar margolari errealista (j. 1833).
- Irailaren 30a – Jean-Baptiste Ernest Lacombe, lapurtar arkitektoa (j. 1854).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 9a – Edward Spencer Dodgson, ingeles euskalaria (j. 1857).
- Urriaren 10a – Luisa Capetillo, puertorricar anarkista, feminismoaren eta unionismoaren aitzindaria bere herrialdean (j. 1879).
- Urriaren 14a – Beatriz Pinheiro, portugaldar idazle, poeta, editore eta intelektuala eta Portugalgo emakumeen emantzipazio mugimendu modernoaren aitzindaria (j. 1871).
- Urriaren 18a – Suze Robertson, herbehereetar margolaria (j. 1855).
- Urriaren 25a – Emilie Mundt, daniar margolaria (j. 1842).
- Urriaren 30a – Géza Gárdonyi, hungariar idazlea (j. 1863).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Thomas Nelson Page, estatubatuar idazlea eta diplomatikoa (j. 1853).
- Azaroaren 14a – Karl Michael Ziehrer, austriar musikagile eta banda-militar zuzendaria (j. 1843).
- Azaroaren 15a – Christoph Dufau, euskal idazlea (j. 1888).
- Azaroaren 17a – Robert Comtesse, Suitzako presidentea (j. 1847).
- Azaroaren 18a – Marcel Proust, frantziar idazlea (j. 1871).
- Azaroaren 24a – Robert Erskine Childers, irlandar errepublikarra (j. 1870).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 8a – Liam Mellows, irlandar errepublikarra (j. 1892).
- Abenduaren 16a – Eliezer Ben-Yehuda, lituaniar-judu lexikografo eta egunkari argitaratzailea (j. 1858).
- Abenduaren 16a – Gabriel Narutowicz, Poloniako presidentea (j. 1865).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroa – Silvestre Umerez, gipuzkoar paleontologo eta pedagogoa (j. 1843).
- Elvira Arias de Apraiz, arabar poeta eta sukaldaritzari buruzko idazlea (j. 1856).
- José Ametzola, bilbotar pilotaria, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen Euskal Herriko lehenengo kirolaria (j. 1874).
- Aneta Dadexkeliani, georgiar poeta, itzultzaile, irakasle eta alfabetatzearen aldeko ekintzailea (j. 1872).
- Fisika: Niels Henrik David Bohr
- Kimika: Francis William Aston
- Literatura: Jacinto Benavente
- Medikuntza: Archibald Hill, Otto Fritz Meyerhof
- Bakea: Fridtjof Nansen
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|