Iannis Xenakis
Iannis Xenakis (grezieraz: Γιάννης Ξενάκης; Brăila, 1922ko maiatzaren 29a - Paris, 2001eko otsailaren 4a) Greziar musikagilea eta arkitektoa, Errumanian jaioa . Ingeniari-ikasketak egin ondoren, 1947an Parisa jo zuen, eta Honegger eta Milhaudekin ikasi zuen. Gero, Messiaen izan zuen irakasle eta, ondoren, Scherchen, Suitzan. Le Corbusierrekin lan egin zuen hamabi urtez. 1966an, Parisko Musika Matematiko eta Automatizatuaren Eskola zabaldu zuen. Konputagailuekin eta teknika matematikoekin lan egin zuen. Eragina izan zuen batez ere poloniar eta japoniar eskola berrietan. Lan aipagarrien artean, honako hauek: Metastaseis (1954); Pithoprakta (1956); Stratégie (1962); Akrata (1965); Terretektorch (1966); Eonta (1964); St/4 (1966). Musikari buruzko idatziak ere argitaratu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iannis Xenakis |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.