Apirilaren 17
Itxura
Apirilaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta zazpigarren eguna da, 108garrena bisurteetan. 258 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979 – ETAk Juan Bautista Garcia goardia zibila hil zuen Ordizian.
- 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- 2010 – Javier Agirresarobek eta Mikel Urmenetak 2009ko Euskal Herritar Unibertsalak saria eskuratu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1524 – Giovanni da Verrazanoren espedizioak New Yorkeko badia ikusi zuen, eta lehen europarrak izan ziren Manhattanera heltzen.
- 1986 – Scilly uharteak eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren arteko Hirurehun eta Hogeita Hamabost Urteko Gerra tiro bakar bat egin gabe bukatu zen. Ofizialki, historiako gerrarik luzeena da.
- 2004 – Helikoptero israeldarrek jaurtitako misilek Hamaseko burua zen Abdel Aziz al-Rantissi hil zuten.
- 2005 – Autobus istripua Suitza hegoaldean, hamabi hildako egon ziren hogeitazazpi pertsona zeramatzan autobusean.
- 2006 – Atentatua Tel Aviven, hamar hildako.
- 2010 – Islandiako sumendiak botatako errautsa zela-eta beste 17.000 hegaldi bertan-behera geratu ziren. Errautsa Europa osora zabaldu zen, Euskal Herria barne. Hegazkintzaren historiako kaosik handiena izan zen.
- 2011 – AEBetako hegoalde eta erdialdeko estatuetan egondako tornadoetan gutxienez 40 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 – Apirilaren 7an Trebiñun hasitako 17. Korrikari amaiera eman zitzaion Donostian.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Edurne Pasaban tolosarrak Annapurna (8.091 m.) (Nepal) igo zuen. Bere 13. zortzimilakoa zen.
- 2011 – 2011ko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko Finala: Olaizola II.a eta Beginok 22-14 irabazi zieten Xala eta Beroitzi.
- 2016 – 2016ko Eskubaloiko Emakumezko Kopa: Bera Bera garaile finalean Zuazori 33-17 irabazita.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1822 – Anastasio Etxeberri, nafar apaiza eta euskal idazlea (h. 1907).
- 1832 – Aniceto Lagarde, nafar margolari eta ingeniaria (h. 1909).
- 1875 – Víctor Carrasco, gipuzkoar militarra.
- 1896 – Anizeto Olano, Amaialde, gipuzkoar idazle kaputxinoa (h. 1966).
- 1901 – Jesus Larrañaga Txurruka, euskal herritar politikari eta sindikalista komunista (h. 1942).
- 1904 – Anizeto Zugasti, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (h. 1983).
- 1911 – Jesús Erize, nafar fraide misiolaria (h. 1990).
- 1913 – Jose Estornes Lasa, euskal idazle eta hizkuntzalaria (h. 1987).
- 1918 – Mario Salegi, gipuzkoar idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea (h. 2005).
- 1927 – Bernardo Alberro, gipuzkoar musikagile, olerkari eta akordeoi-jotzailea.
- 1930 – Sagrario Aranburu, nafar dantzaria, abeslaria eta piano-jotzailea (h. 2021).
- 1949 – Luis Etxabarri, bizkaitar ingeniaria.
- 1950 –
- Izaskun Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat.
- Eukene Urkaregi, bizkaitar artista.
- 1953 – Itziar Eguren, bizkaitar erizaina eta txistularia.
- 1957 –
- Marc Aillet, Baionako apezpikua, Beninen.
- Merche Olabe, bizkaitar margolaria.
- 1971 – Arturo Vaquero, Humanoid, musika elektronikoa egiten duen galiziar musikaria, Santurtzin.
- 1977 –
- Itziar Iratzagorria, bizkaitar politikaria.
- Ixone Sádaba, bizkaitar argazkilaria.
- 1979 – Savitri Ceballos, gipuzkoar aktorea.
- 1982 – Joseba Zumeta, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1984 – Aritz Egea, gipuzkoar atleta, mendi lasterketetan aditua.
- 1993 – Aitor Castro, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Olatz Alberdi Etxeberria, gipuzkoar zibersegurtasun-teknikaria eta futbolaria.
- 1999 – Sara Alonso Martinez, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- 2001 – Ander Dufur, nafar futbolaria.
- 2004 – Nicolás Atanes, burgostar-nafar matematikari gaztea, matematikaren garrantzia zabaltzearen aldeko ekintzailea, Burgosen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1277 – Mikel IX.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 1320).
- 1497 – Pedro de Valdivia, espainiar konkistatzailea (h. 1553).
- 1573 – Maximiliano I.a Handia, Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukea eta Bavariako hauteslea (h. 1651).
- 1598 – Giovanni Battista Riccioli, italiar astronomo, jesulagun eta apaiz katolikoa (h. 1671).
- 1676 – Frederiko I.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1751).
- 1741 – Johann Gottlieb Naumann, alemaniar musikagile, orkestra-zuzendari eta kapera-maisua (h. 1801).
- 1750 – François de Neufchâteau, konde François, frantziar idazle eta politikaria (h. 1828).
- 1794 – Carl Friedrich Philipp von Martius, alemaniar botanikari eta esploratzailea (h. 1868).
- 1832 – Enriqueta González Rubín, asturiar idazle eta kazetaria (h. 1877).
- 1838 – Antonieta Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (h. 1908).
- 1842 – Maurice Rouvier, Frantziako lehen ministroa (h. 1911).
- 1855 – Joseph Vrindts, valonieraz idatzi zuen belgikar akademikoa eta idazlea (h. 1940).
- 1859 – Eliza Acton, sukaldaritzako liburu idazle eta poeta ingelesa (h. 1859).
- 1865 – Urtsula Ledóchowska, poloniar moja urtsulatarra (h. 1939).
- 1867 – María Guerrero, espainiar aktore eta enpresaburua (h. 1928).
- 1882 – Artur Schnabel, austriar pianista eta musikagilea (h. 1951).
- 1885 – Karen Blixen, daniar idazlea (h. 1962).
- 1891 – Jose Enrique Varela, espainiar militarra (h. 1951).
- 1897 – Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (h. 1975).
- 1899 – Vincent Wigglesworth, britainiar entomologoa (h. 1994).
- 1903 – Nikolai Nabokov, estatubatuar musikagilea (h. 1978).
- 1904 – Irene Manton, britainiar botanikaria, iratzeak eta algak aztertzeagatik nabarmendu zena (h. 1988).
- 1907 – Martti Miettunen, Finlandiako lehen ministroa (h. 2002).
- 1909 – Alain Poher, Frantziako presidentea (h. 1996).
- 1911 –
- Hervé Bazin, frantziar idazlea (h. 1996).
- George Seaton, estatubatuar antzerkigile, zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizle, eta antzerki zuzendaria (h. 1979).
- 1912 – André Bruyère, frantziar arkitektoa (h. 1998).
- 1916 – Sirimavo Bandaranaike, Zeilango eta Sri Lankako lehen ministroa (h. 2000).
- 1918 –
- William Holden, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- Carol Rama, italiar margolaria (h. 2015).
- Anne Shirley, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- 1919 –
- Osvaldo Dorticós, Fidel Castroren Iraultzaren gidaria eta Kubako presidentea (h. 1983).
- Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (h. 2012).
- 1920 – Edmonde Charles-Roux, frantziar idazlea (h. 2016).
- 1921 –
- Christopher Okoro Cole, Sierra Leonako gobernadore orokorra eta presidentea (h. 1990).
- Sergio Sollima, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2015).
- 1922 – Inés Malinow, argentinar idazle, poeta, haur literaturako ipuingilea, kazetari eta baleteko kritikaria (h. 2016).
- 1923 –
- Lindsay Anderson, indiar-ingeles antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1994).
- Katharina Reiss, alemaniar itzultzaile eta itzulpen teorialaria (h. 2018).
- 1926 – Montserrat Torrent i Serra, kataluniar organojolea.
- 1928 –
- Adalbert Ibrahim Kapandji, frantziar zirujau ortopedikoa, eskuaren kirurgian espezializatua (h. 2019).
- Cynthia Ozick, estatubatuar narraziogile, nobelagile eta saiakera-idazlea.
- 1929 – Mariama Bâ, senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista (h. 1981).
- 1930 – Chris Barber, britainiar jazz musikari, tronboi jole eta orkestra zuzendaria (h. 2021).
- 1931 – Igor Oistrakh, ukrainar biolin-jotzailea (h. 2021).
- 1937 – Ferdinand Piëch, automobilgintzari lotutako austriar enpresaburua (h. 2019).
- 1939 – Ireneo Jerusalemgoa, Jerusalemgo Eliza Ortodoxoko 140. patriarka (h. 2023).
- 1940 –
- Yvonne Blake, espainiar-britainiar jantzi-diseinatzailea (h. 2018).
- Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2018).
- Anja Silja, alemaniar sopranoa.
- 1942 – Katia Krafft, frantziar bolkanologoa (h. 1991).
- 1946 –
- Àngel Casas, kataluniar kazetari eta idazlea (h. 2022).
- Georges J. F. Köhler, alemaniar biologoa, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1995).
- 1951 –
- Christoph Mäckler, alemaniar arkitektoa.
- Börje Salming, suediar izotz hockey jokalaria (h. 2022).
- 1952 – Željko Ražnatović, serbiar buruzagi paramilitarra (h. 2000).
- 1953 – Miguel Giubergia, argentinar abokatu eta politikaria (h. 2020).
- 1955 –
- Erin Mouré, kanadar poeta eta itzultzailea.
- Pete Shelley, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea, Buzzcocks taldearen sortzaileetakoa (h. 2018).
- 1957 –
- Anicet-Georges Dologuélé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa.
- Nick Hornby, britainiar idazlea.
- Antón Reixa, galizierazko abeslari, idazle eta zinema zuzendari pontevedrarra.
- 1959 – Sean Bean, ingeles aktorea.
- 1961 – Alfred Bosch, kataluniar unibertsitate irakaslea, idazlea, saiakeragilea eta politikaria.
- 1963 – Pedro Casablanc, espainiar aktorea.
- 1968 – Adam McKay, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, aktorea eta umorista.
- 1969 – Yoko Takahagi, japoniar futbolari ohia.
- 1970 – Pascale Arbillot, frantziar aktorea.
- 1972 – Jennifer Garner, estatubatuar aktorea.
- 1974 – Victoria Beckham, ingeles abeslari, modelo, moda-diseinatzaile eta enpresaburua.
- 1975 – José Luis Martínez-Almeida, Madrilgo alkatea.
- 1978 – Satoshi Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – David Otero, espainiar musikari, abeslari eta konpositorea, El Canto del Loco taldeko kidea.
- 1981 –
- Lea T, brasildar emakumezko modelo transexuala.
- Hanna Pakarinen, finlandiar pop eta pop-rock abeslaria.
- Viktória Varga, hungariar haltera.
- Bolatta Silis-Høegh, groenlandiar artista eta idazlea.
- 1984 – Cesk Freixas, kataluniar kantautorea.
- 1985 –
- Takuya Honda, japoniar futbolaria.
- Rooney Mara, estatubatuar aktorea.
- 1989 – Darius Adams, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1992 – Karlo Bručić, kroaziar futbolaria.
- 1996 – Dee Dee Davis, alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista ohia.
- 2007 - Olivia Mandle, kataluniar ingurumen-aktibista eta animalien eskubideen defendatzailea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1801 – Simon Aragorri, ekonomilari, bankari eta intelektual ilustratua, Madrilen (j. 1720).
- 1939 – Alberto Pelairea, nafar olerkari eta antzerkigilea (j. 1878).
- 1957 –
- Florentzio Axpe, euskal apaiza (j. 1871).
- Pierre Lhande, euskal idazlea eta apaiza (j. 1877).
- 1961 – Manuel Maria Ynchausti, euskal jatorriko estatubatuar enpresaburu, kristau filantropo eta euskal kulturaren ekintzailea (j. 1900).
- 1979 – Julia Irazu Gartzia, arabar maistra aitzindaria (j. 1892).
- 1980 – Elvira Iñurrieta, bizkaitar emagina, Elorrion 2400 ume baino gehiagori lagundu ziena jaiotzen (j. 1895).
- 1996 – François-Régis Bastide, lapurtar eleberrigile, diplomazialari eta irrati-esataria, Parisen (j. 1926).
- 2012 – Manuel Gómez Larrañeta, gipuzkoar biologo eta ozeanografoa (j. 1924).
- 2015 – Rosario Aranburu, gipuzkoar erraketista, Marbellan (j. 1921).
- 2019 – Aurea Etxaniz, gipuzkoar erraketista, Caracasen (j. 1922).
- 2023 – Joxe Luis Zurutuza, gipuzkoar idazlea (j. 1935).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 485 – Proklo, Antzinaro Berantiarreko filosofoa (j. 412).
- 858 – Benedikto III.a, Aita santua.
- 1080 – Harald III.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1041).
- 1111 – Roberto Molesmekoa, frantziar fraidea.
- 1271 – Elisabet Frantziakoa, Frantziako infanta eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1242).
- 1355 – Marino Faliero, veneziar politikaria.
- 1574 – Joachim Camerarius, alemaniar humanista (j. 1500).
- 1679 – Jan van Kessel Zaharra, flandriar margolaria (j. 1626).
- 1695 – Gurutzeko Sor Juana Ines, mexikoko erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea (j. 1651).
- 1711 – Josef I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1678).
- 1790 – Benjamin Franklin, estatubatuar politikari, zientzialari eta asmatzailea (j. 1706).
- 1794 – Angelique du Coudray, frantziar emagina, "Erditzearen artea" jendartean erakutsi zuen lehen emagina (j. c. 1712).
- 1852 – Étienne Maurice Gérard, Frantziako lehen ministroa (j. 1773).
- 1902 – Frantzisko Asiskoa Borboikoa, Espainiako errege ezkontidea (j. 1822).
- 1914 – Willen Jan Van Eys, holandar euskalaria (j. 1825).
- 1923 – Maria Teresa Nuzzo, maltar moja (j. 1851).
- 1936 – Charles Ruijs de Beerenbrouck, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1873).
- 1942 – Jean Perrin, frantziar fisikaria (j. 1870).
- 1944 – Max Josef Metzger, alemaniar apaiz katoliko, bakezale eta martiria (j. 1887).
- 1946 – Juan Bautista Sacasa, Nikaraguako presidentea (j. 1874).
- 1947 – Juana la Macarrona, cadiztar flamenko-dantzari ijitoa (j. 1870).
- 1960 – Eddie Cochran, estatubatuar rock musikaria (j. 1938).
- 1975 – Sarvepalli Radhakrishnan, Indiako bigarren presidentea (j. 1888).
- 1976 – Henrik Dam, daniar biokimikari eta fisiologoa, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- 1984 – Mark Wayne Clark, estatubatuar jenerala (j. 1896).
- 1986 –
- Guido Calogero, italiar filosofoa (j. 1904).
- Marcel Dassault, frantziar aeronautika-ingeniaria eta enpresa-gizona (j. 1892).
- 1988 – Louise Nevelson, estatubatuar eskultorea (j. 1899).
- 1990 – Ralph Abernathy, estatubatuar apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia (j. 1926).
- 1993 – Turgut Özal, Turkiako presidentea (j. 1927).
- 1994 – Roger Wolcott Sperry, estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1913).
- 1995 – Benita Galeana, mexikar idazlea, sufragista, sindikalista eta aktibista (j. 1903).
- 1997 – Chaim Herzog, Israelgo presidentea (j. 1918).
- 1998 – Linda McCartney, estatubatuar abeslari, konpositore, argazkilari eta animalien eskubideen aldeko aktibista (j. 1941).
- 2000 – Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1930).
- 2003 – Koji Kondo, japoniar futbolaria (j. 1972).
- 2008 –
- Aimé Césaire, frantsesezko martinikar idazlea eta politikaria (j. 1913).
- Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (j. 1919).
- 2010 – Begoña Muñoz, galiziar irakasle eta antzerkigilea (j. 1961).
- 2011 – Gilberte Serfaty, aljeriar ekintzaile komunista, irakasle eta itzultzailea (j. 1921).
- 2013 –
- – Deanna Durbin, kanadar-estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1921).
- Carlos Graça, Sao Tome eta Principeko lehen ministroa (j. 1931).
- 2014 – Gabriel García Márquez, kolonbiar idazlea eta kazetaria, 1982ko Literaturako Nobel Saria (j. 1927).
- 2017 –
- Gorka Dorronsoro, euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilaria (j. 1939).
- Carlos Slepoy, argentinar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1949).
- 2018 – Barbara Bush, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (j. 1925).
- 2019 – Alan García Pérez, Peruko presidentea (j. 1949).
- 2020 – Norman Hunter, ingeles futbolaria (j. 1943).
- 2021 – Black Rob, estatubatuar raperoa (j. 1969).
- 2022 – Catherine Spaak, Frantzian jaiotako belgikar-italiar aktorea (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Ainara/Enara/Elaia eta Anitz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |