Edukira joan

Luis Somoza Debayle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Somoza Debayle

Nikaraguako Presidentea

1956ko irailaren 29a - 1963ko maiatzaren 1a
Bizitza
JaiotzaLeón1922ko azaroaren 18a
Herrialdea Nikaragua
HeriotzaManagua1967ko apirilaren 13a (44 urte)
Hobiratze lekuaManagua
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAnastasio Somoza García
AmaSalvadora Debayle
Ezkontidea(k)Isabel Urcuyo (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSaint Leo University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNationalist Liberal Party (en) Itzuli

Find a Grave: 47033164 Edit the value on Wikidata

Luis Somoza Debayle (León, 1922ko azaroaren 18aManagua, 1967ko apirilaren 13a) nikaraguar politikaria izan zen. Nikaraguako 50. presidentea izan zen 1956tik hil zen arte.

Nikaraguako Somoza familia boteretsuko kidea izan zen. Anastasio Somoza Debayle anaiarekin batera Estatu Batuetan ikasi zuen. Nikaraguako Kongresu Nazionaleko Behe Ganberako presidentea izan zen 1950etik 1953ra eta 1954tik 1956ra, eta Senatuko presidentea ere bai 1965etik 1966ra.

1956an bihurtu zen Nikaraguako presidente, aita Anastasio Somoza Garcíaren hilketaren ondoren. Bere agintaldiak errepresioa eta ustelkeria izan zituen ezaugarri nagusi. 1963an berrautaketara ez aurkeztea erabaki zuen, baina bere anaiak eta berak Somozatarren aldeko politikarien aukeraketa ziurtatu zuten. Luisek "de facto" estatuburu izaten jarraitu zuen hil zen arte.

Funtsezko zeregina izan zuen Erdialdeko Amerikako Merkatu Bateratuaren sorreran, Aurrerapenarako Aliantzak lagunduta. Matxinatuei Puerto Cabezasen ontziratzen utzi zien, Cochinos badiako inbaditzeko.