Karlos I.a Austriakoa
Karlos I.a Austriakoa edo Karlos IV.a Hungariakoa (alemanez: Karl Franz Joseph Ludwig Hubert Georg Otto Marie von Habsburg-Lothringen, hungarieraz: Habsburg-Lotaringiai Károly Ferenc József Lajos Hubert György Mária; Persenbeug, gaur egun Austria, 1887ko abuztuaren 17a - Madeira, Portugal, 1922ko apirilaren 1a) Austriako enperadorea (Kaiser), Hungariako erregea eta monarkia austrohungariarreko azken erregea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzisko Josef I.a enperadorearen biloba zen, eta bere osaba Frantzisko Fernando hil zutenean habsburgotarren tronurako oinordeko egin zen. Austria eta Hungaria Lehen Mundu Gerraz kanpora gordetzeko ahaleginak egin zituen, baina denetan huts egin zuen. Mundu Gerraren ondorengo nazionalismoaren gorakadak, inperioaren desegitea ekarri zuen. 1918an bere kargua utzi zuen, Suitzara erbesteratu, eta bi aldiz ahalegindu zen berriro Hungariako errege izaten, baina erbestean hil zen, Madeira uhartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.