1920ko hamarkada
Itxura
1920ko hamarkadak 1920etik 1929. urtera bitarteko iraupena du, biak barne. AEBetan eta Europan, 1920ko Hamarkada Zoriontsua deitu izan zioten.
Hamarkadak: | 1910koa - 1920koa - 1930koa |
Urteak: | 1920 1921 1922 1923 1924 1925 1926 1927 1928 1929 |
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1920ean Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista sortu zuten, eta hurrengo urtean horren buruzagitza Adolf Hitlerrek hartu zuen.
- Urtarrilaren 1ean Lege lehorra Amerikako Estatu Batuetan indarrean sartu zen, alkoholaren gehiegizko kontsumoaren aurka.
- 1921eko uztailaren 11an Irlandako Independentzia Gerra amaitu zen. Abenduan Anglo-irlandar Ituna sinatu zuten Britainia Handiarekin, subiranotasuna eskuratzeko.
- Benito Mussolini boterera iritsi zen Italian.
- 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortu zuten, Vladimir Lenin buruzagitzan izan zen 2 urtez, eta orduan Joseph Stalinek ordezkatu zuen.
- 1923ko urriaren 29an Mustafa Kemal "Atatürk" bilakatu zen Turkiako presidente, eta 15 urtez mantenduko zuen kargua.
- Irailaren 13an Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian, eta diktadura 7 urtez ezarri.
- 1924an Ku Klux Klan talde arrazista estatubatuarra iritsi zen gailurrera, kideen kopuruari dagokionez, 1.5 milioitik 4 milioira pasatzen.
- 1927ko maiatzaren 27an Rifeko Gerrak amaitu ziren, Espainia eta Frantzia Rifeko Errepublikaren aurka egindakoak.
- 1928ko urriaren 2an Opus Dei orden kontserbadore katolikoa sortu zuten Madrilen.
- 1929ko kraxak krisialdi ekonomiko larria ekarri zuen AEBetara, "Depresio Handia" deitutakoa.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1920ko abuztuaren 20an irratiz eman zituzten lehen aldiz albisteak AEBetan.7 egun geroago Argentinan irratizko lehenengo transmisioa egin zuten
- 1921ean Albert Einstein zientzialari alemaniarrak Fisikako Nobel Saria jaso zuen.
- 1922an Howard Carter ingelesak zabaldu zuen Tutankamonen hilobia Luxoretik gertu, Egipton.
- BBC irrati britainiar konpainia katea sortu eta lehendabiziko emisioei ekin zieten.
- 1924ko ekainaren 1ean Ford automobilgintza enpresak bere 10.000.000. autoa eraiki zuen.
- 1927ko urtarrilaren 7an telefono bidezko lehen nazioarteko elkarrizketa egin zuten New York eta Londres artean.
- Maiatzaren 21ean Charles Lindbergh estatubatuarrak hegan egin zuen bakarrik eta gelditu gabe New Yorketik Parisera, "Spirit of St. Louis" hegazkinean.
- 1928an Alexander Fleming zientzialari eskoziarrak deskubritu zuen penizilina.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1920ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituzten Anberesen (Belgika).
- Osasuna futbol talde iruindarra sortu zuten.
- Babe Ruth baseball jokalaria hasi zen New York Yankees taldearekin.
- 1921ean Giovanni Brunero txirrindulari italiarrak irabazi zuen Italiako Giroa, eta hamarkada honetan beste birritan lortu zuen.
- Deportivo Alavés futbol talde gasteiztarra sortu zuten.
- 1923ko maiatzaren 26an abiatu zen Le Manseko 24 Orduak auto lasterketa lehenengo aldiz.
- 1924ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituzten Parisen (Frantzia).
- Urte hartan ere Ottavio Bottecchia italiarrak Frantziako Tourra irabazi zuen, eta hurrengo urtean errepikatu zuen.
- Maiatzaren 18a - Euskal Mendizale Federazioa sortu zuten Elgetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako mendi-elkarteek sustatuta, "Federación Vasco-Navarra de Alpinismo" izenarekin.
- 1925ean Alfredo Binda txirrindulari italiarrak irabazi zuen Italiako Giroa, eta hamarkada honetan beste hirutan lortu zuen.
- 1927an Pasai San Pedrok irabazi zuen Kontxako Bandera, eta hurrengo 5 urteetan ere garaileak izan ziren, euren historiako tarterik onena izan zena.
- Nicolas Frantz holandarrak Frantziako Tourra irabazi zuen, eta hurrengo urtean errepikatu zuen.
- Ryder Cup golf txapelketaren lehen edizioa egin zuten Massachusettsen (AEB).
- 1928ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituzten Amsterdamen (Herbehereak).
- Urte hartan ere abiatu zen Espainiako futbol liga txapelketa, eta bertan zeuden 10 taldeetatik 4 euskaldunak ziren: Athletic, Real Sociedad, Real Unión eta Getxoko Arenas.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1920ko maiatzaren 22an Jesus Guridi musikari gasteiztarraren "Amaya" gaztelerazko opera estreinatu zuten Bilboko Coliseo Albian.
- 1921ean Otto Dix margolari alemaniar inpresionista ondokoak "Langilea" eta "Nire gurasoen erretratua" egin zituen.
- Donostian Kursaal kasinoa ireki zuten, gaur izen bereko jauregia dagoen tokian.
- 1922an James Joyce idazle irlandarrak "Ulises (eleberria)" argitara eman zuen.
- 1923an Marlene Dietrich abeslari eta aktoreak bere debuta egin zuen zineman.
- "Galeusca" literatura taldea sortu zuten Bartzelonan Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako idazle eta kulturagile batzuk, Rafael Casanovaren omenez.
- 1924an Thomas Mann idazle alemaniarrak "Mendi magikoa" eleberria argitaratu zuen.
- George Gershwin musikari estatubatuarrak konposatu zuen "Rhapsody in Blue", eta 4 urte geroago "An American in Paris".
- André Bretonek aurkeztu zuen "Lehen manifestu surrealista".
- 1925ean George Bernard Shaw idazle irlandarrak Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
- Charles Chaplinek "The Gold Rush" pelikula protagonizatu zuen.
- Franz Kafkaren "Prozesua" argitaratu zuten, idazlea hil ondoren.
- Bauhaus eskola ireki zuten Dessau hirian (Alemania).
- 1926an Fritz Lang zinemagile austriar-alemaniarrak "Metropolis" filma estreinatu zuen.
- Buster Keatonek "The General" filmean aktore lanak egin zutuen.
- Apirilaren 25a - "Turandot", Giacomo Pucciniren azken opera estreinatu zuten Milan hiriko La Scala antzokian, egilea hil eta 2 urtetara.
- 1927ko belaunaldia izeneko literatura mugimendua abiatu zuten Espainian, besteak beste Rafael Alberti, Federico García Lorca eta Dámaso Alonso idazleek.
- Urte hartako abenduan Duke Ellington jazz musikariaren bandak kontratua sinatu zuen Cotton Club aretoarekin Harlemen (NY).
- 1928ko irailaren 19an Walt Disneyk lehen marrazki bizidun soinudunak estreinatu zituen: "Steamboat Willie".
- "Felix the Cat" marrazki bizidunetako pelikula aurkeztu zuten.
- 1929an "Big Business" eta "Liberty" pelikulak aurkeztu zituen Laurel eta Hardy bikote komikoak.
- Luis Buñuel espainiarrak "Un chien andalou" filma estreinatu zuen.
- "Popeye" pertsonaia lehenengo aldiz azaldu zen komiki batean.
Pertsona nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thomas Mann (1875-1955), alemaniar eleberrigilea.
- Pancho Villa (1878-1923), iraultzaile mexikarra.
- Charlie Chaplin (1889-1977), aktore ingelesa.
- Fritz Lang (1890-1976), zinemagile austriar-alemaniarra.
- Man Ray (1890-1976), argazkilari estatubatuarra.
- Stan Laurel "Argala" (1890–1965), aktore ingelesa.
- Agatha Christie (1890–1965), idazle ingelesa.
- Otto Dix (1891–1969), margolari alemaniarra.
- Oliver Hardy "Gizena" (1892–1957), aktore estatubatuarra.
- Mariano Arrate (1892-1963), futbolari donostiarra.
- Rafael Moreno "Pitxitxi" (1892–1922), futbolari bilbotarra.
- Harold Lloyd (1893–1971), aktore estatubatuarra.
- Rodolfo Valentino (1895–1926), aktore italiarra.
- Buster Keaton (1895–1966), komiko estatubatuarra.
- Agustin Eizagirre (1897-1961), futbolari zarauztarra.
- Anita Berber (1899–1928), dantzari, modelo, aktore eta idazle alemaniarra.
- Al Capone (1899–1947), gangster estatubatuarra.
- Marlene Dietrich (1901-1992), aktore eta abeslari alemaniarra.
- Greta Garbo (1905-1990), aktore suediarra.