Larraun
Larraun | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Larraungo Azpirotz herriaren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Larraun | ||
Alkatea | Mikel Uharte Martija (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31870 | ||
INE kodea | 31144 | ||
Herritarra | larraundar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°00′20″N 1°53′47″W / 43.005555555556°N 1.8963888888889°W | ||
Azalera | 107,08 km² | ||
Garaiera | 566 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 910 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 51,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 18,18 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 83,48 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,93 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 85,40 (2018: %0,85000000000001) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.larraun.eus |
Larraun[4] ([laraun]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean eta Leitzaldean kokatua. Ibarra deitzen bazaio ere, hidrografikoki ezin da esan hala denik, bi isurialde baititu, bata atlantikoa (Araxes), eta bestea, gehiena, mediterraneoa (Larraun ibaia).
Udalerriak 910 biztanle zituen 2023 urtean.
2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da. Mugiro da herriburua.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekunberri udalerria Larraunen erdialdean kokatuta dago, baina biak administratiboki independenteak dira. Larraungo udaletxea Mugiron dago
Mendukiloko leizeak udalerri honetan daude, Astitz kontzejuan. Larraun ibaiko Ixkier ur-jauzia Mugiron dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren mendebaldean Aralarko Malloak mendigunea dago, Gipuzkoarekin mugan, eta hegoaldean Aralarko beste mendi lerro batek banatzen du Sakanarekin. Ekialdean, bestela, Ireber mendia dugu, eta beste alde batetik Larraun ibaiak muga naturala egiten du Imotz ibarrarekin. Tontorrak 900-1.200 metrokoak dira.
Larraungo klima azpiozeanikoa da, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten, baina klima ozeaniko osoan ez bezala, Larraungo neguak hotzak izaten dira. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 13 gradu artekoak, eta prezipitazioak 1.600mm eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Zenbat eta iparralderago, hotz handiagoa egiten du. Urteko egun euritsuak 160 inguru izaten dira herrigunean, eta 180 baino gehiago iparraldeko gune menditsuenean.
Landaredia klima atlantiarraren ondorio da, pago, haritz eta hosto galkorreko hainbat espezie daude herriaren inguruko basoetan. Birlandaturiko zuhaitzek 220 hektarea hartzen dituzte, pinu lariziarrak eta haritz amerikarrak dira batez ere.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alli kontzejuan, itsasoaren mailatik 618 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1991n jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
- Azpirotz kontzejuan, itsasoaren mailatik 548 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1988an jarritako beste estazio meteorologiko bat dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 herri ditu udalerriak: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro (herriburua), Oderitz eta Uitzi. Eraso etxegunea eta herri hustua ere badu.
Herria | Biztanleria (2011) | Mapa | |
---|---|---|---|
Albiasu | 20 |
| |
Aldatz | 124 | ||
Alli | 33 | ||
Arruitz | 108 | ||
Astitz | 39 | ||
Azpirotz | 60 | ||
Baraibar | 78 | ||
Eraso | 0 | ||
Errazkin | 79 | ||
Etxarri | 77 | ||
Gorriti | 90 | ||
Iribas | 41 | ||
Lezaeta | 12 | ||
Madotz | 16 | ||
Mugiro | 61 | ||
Oderitz | 46 | ||
Uitzi | 124 | Herriburua.| Kontzejua.| Auzunea. | |
Iturriak: Espainiako Estatistika Institutua eta Google Earth |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen lehen erdialdean populazio konstantea mantendu ondoren, bigarren erdialdean biztanleak galtzen hasi zen Larraun, eta 1990erko hamarkadarako 2.000 biztanle inguruan geratu zen (mende hasieran 3.500 zituen). 1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen. Horren ondorioz, Larraunek bere biztanleriaren erdia galdu zuen, eta 1.000 biztanleen inguruan geratu zen.
Larraungo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 25 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 2,38 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an aurkeztu ziren lau zerrendek hiruna zinegotzi atera zituzten. Bozkatuena izan zelako EHko José Antonio Azpirotz hautatu zuten alkate.
2003an EA eta Larraundarrak taldeek berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan; lehenak lortu zuen alkatetza Aralarreko botoarekin. Aldiz, 2006an zentsura-mozio batek bigarrenari eman zion, Pedro Manuel Barberiari hain zuzen.
2007an bi zinegotzi baino izan ez bazituen ere, Eusko Abertzale Ekintzako Jose Maria Astitz Iriartek erdietsi zuen alkatetza. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bi lortu zituen, eta beste botorik behar izan zuen alkatetza eskuratzeko. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien % 1,15) eta boto zuriak hamazortzi (% 2,62). Abstentzioa % 29,73koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Larraundarrak | 225 | 3 |
Larraungo Elkartea | 186 | 3 |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | 172 | 2 |
Aralar | 86 | 1 |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina espainiar estatuko fiskaltzak Larraun Bat izenekoa inpugnatu zuen[7]. Larraungo Elkarteak 4 zinegotzi eta alkatetza (Francisco Javier Legarra) lortu zituen eta Barberia alkate ohiaren Larraun Baik 3.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Larraungo Elkartea | 317 | 4 |
Larraun Bai | 266 | 3 |
Larraun Bat | Inpugnatua | 0 |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: San Frantzisko kalea, 35. Mugiro.
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995-1999 | Pedro Manuel Barberia Etxarri | Larraundarrak |
1999-2003 | José Antonio Azpirotz | EH |
2003-2006 | Maite Astitz Eguzkitza | EA |
2006-2007 | Pedro Manuel Barberia Etxarri | Larraundarrak |
2007-2011 | Jose Maria Astitz Iriarte | EAE |
2011-2015 | Francisco Javier Legarra Arraztio | Larraungo Elkartea |
2015- | José Javier Barberena Etxarri | Larraundarrak |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larraunen[8] berezko hizkera[9] hitz egiten da, sortaldeko gipuzkeraren aldaera.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Muguiroarra autobus konpainiak Larraungo hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Doneztebe - Elgorriaga - Ituren - Saldias - Eratsun - Ezkurra - Areso - Leitza - Lekunberri - Larraun - Irurtzun - Berriobeiti eta Iruñea
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larraundar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nikolas Ormaetxea, Orixe (1888-1961), Uitzin hazitako euskal idazlea.
- Clemente Ezkurdia, Gorriti (1904-1985), bertsolaria.
- Martin Jose Mugiro (1906-1983), atleta eta futbolaria.
- Mikela Gastesi (1929-1997), irakasle eta euskaltzalea.
- Miguel Berakoetxea (1934-), aizkolari ohia.
- Juan Gorriti (1942-), eskultore eta margolaria.
- Juan Bautista Oreja, Oreja III.a (1944-1985), esku huskako pilotaria.
- Joxe Migel Argiñarena (1948-), bertsolaria.
- Joxe Fermin Argiñarena (1953-), bertsolaria.
- Jose Martin Martinikorena (1954-), esku huskako pilotaria.
- Xanti Begiristain (1958-), idazlea.
- Ladis Galartza, Galartza III.a (1960-), esku huskako pilotari ohia.
- Enrike Galartza, Galartza V.a (1976-), esku huskako pilotari ohia.
- Julio Soto (1987-), bertsolaria.
- Ladis Galartza, Galartza VII.a (1990-), esku huskako pilotaria, Galartza III.aren semea.
- Eneko Saralegi (1993-), aizkolaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Bilduren zerrendez gain, 18 hautesle elkarte inpugnatu ditu Fiskaltzak[Betiko hautsitako esteka], Berria.
- ↑ «Larraun - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Larraungoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLV, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1615-6.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Larraungo Udalaren webgunea
- Mendukiloko leizearen webgunea
- (Gaztelaniaz) Larrauni buruzko informazioa Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
Larraungo kontzejuak | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Albiasu • Aldatz • Alli • Arruitz • Astitz • Baraibar • Errazkin • Etxarri • Gorriti • Iribas • Madotz • Mugiro • Oderitz • Uitzi |
Leitzaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Araitz • Arano • Areso • Betelu • Goizueta • Larraun • Leitza • Lekunberri |