Doneztebe
- Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Doneztebe (argipena)».
Doneztebe | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Doneztebe udalerriko herrigunea eta eliza. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Doneztebe / Santesteban | ||
Alkatea | José Luis Alcazar (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31740 | ||
INE kodea | 31221 | ||
Herritarra | doneztebar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°07′52″N 1°40′08″W / 43.131°N 1.66875°W | ||
Azalera | 9 km² | ||
Garaiera | 122 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.858 (2023: 35) | ||
Dentsitatea | 206,44 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 35,71 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,67 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,8 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 67,50 (2018: %-1,65) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.doneztebe.es |
Doneztebe[4] ([dones̻teβe]; Donezto [dones̻to] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. 1.726 biztanle zituen 2019 hasieran.[5]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidasoa ibaia, zati handi batean, Erreka Beltza izeneko zintzurrean zehar doa. Lesakako zubia, Etxalarko bidea eta Igantziko Bentak alde batera uzten dira Sunbillara iritsi arte. Sunbillan Doneztebe erdigune duen Malerreka eskualdea hasten da, ekialdean Bertizarana dago, eta mendebaldean Doneztebe. Udalerri hau Bidasoa ibaiak eta haren ibaiadar den Ezkurra ibaiak ureztatzen dute.
Klimaren ezaugarri nabarmenak dira euri aunitz eta erregularrak izatea, idortasun eza, nahiz uda betean izan eta tenperatura aldaketa ttikiak. Era horretako klimari klima atlantiko epela deitzen zaio. Urteko banaz bertzeko balore batzuk honako hauek ditugu: 14–15 °C-ko tenperatura, 170 bat egunetan egiten duen 1.600-1.800 mm euri.
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 138 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Doneztebe (2021)[7] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima-diagrama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oiz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu.
Elgorriaga eta Sunbilla | Sunbilla | Sunbilla eta Bertizarana | ||
Elgorriaga | Bertizarana | |||
| ||||
Elgorriaga eta Oiz | Oiz eta Donamaria | Donamaria eta Oiz |
Mendiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebe mendiz inguratua dago, bertzeak bertze Aranzoko, Kaxerna, Askin, Otetxon, Bertizko Jaurerria, Ekaitza eta Mendaur.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dagoeneko aipatua azaltzen da XIII mendean Sant estevan gisa 1280 urtean eta Santesteban de Lerin izenarekin 1294ean Nafarroako Kontuen Ganberako agiritegiaren erregistroetan. Leringo Doneztebe izenak, Bidasoa ibaiaren ertzean kokatutakoa, eta Leringo herriak, Ega ibaiaren ertzean dagoena, latinezko glarina erroa dute komunean, hau da, harkoskozko alubioi-eremua eta "glarina" hitz horren txikigarria; latinezko termino horren hasierako "g" a galtzen duena. Horrek bat egiten du tokiko ibaiertzeetan zehar urek lagatako errekarrien arrastoarekin. Izan ere, erromatarrek ibaien ibilbidea erabili zuten sarbide gisa, eta ibaien mikrotoponimo asko utzi zituzten. Halaber, zonaldearen kristautzeak, Lapurditik eta Baionako apezpiku-egoitzatik abiatuta, gaur egunera arte iraun duten toponimo hagiografoak sartu zituen.[8]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina Leringo Doneztebe haraneko herri-burua izan zen. 1192an, Antso VI.a Nafarroakoak forua eman zion haran horri. 1280an, Nafarroako Erresumako ogasun publikoaren zerga-ordaintzaile gisa agertzen zen. 1421ean, egungo tokira lekualdatu zuten herrigunea, eta Karlos III.a erregeak Jaka-Iruñeko forua eta Gorteetako jarleku eskubidea eman zion.[9]
1467an, Leonor I.a Nafarroakoak udalerria 4 libera eta 12 soldaten zerga ordaintzetik aske utzi zuen. 1497an, Joanes III.ak eta Katalina I.ak Bidasoa-Berroaran mendietako ur eta larreen erabilpenarengatik ordaindu ohi zen eiurdea pagatzetik askatu zuten. Eliz barrutiari dagokionez, 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren barnean egon zen, eta data horretatik aurrera Iruñekora iragan zen.[9]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen lehen 70 urteetan hazkunde esanguratsurik ez zuen izan Doneztebek, baina 1980ko hamarkadatik aurrera eta XXI. mendearen lehen hamarkadara arte, populazioa % 60 inguru hazi zen.[5]
Doneztebeko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 150 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 9,86 (Nafarroako Foru Erkidegoko banaz bertzekoaren antzera).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebeko alkatea EH BILDU alderdi politikoko Xanti Uterga da 2015ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko bederatzi zinegotzietatik 6 lortu zituen, 3 PSNkk, eta 0 PPk. Boto baliogabeak 41 izan ziren (emandako guztien % 4,38) eta boto zuriak 24 (botoen %2,68). Abstentzioa % 22,64 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Alkartasuna | 594 | 9 |
2011n ere EA eta Miguel San Miguel izan ziren garaile; aurrean bertze zerrenda bat izan zuten, PP (zinegotzi bat). 2011ko hauteskundeetan Doneztebe EA bere izenarekin -eta ez Bilduren barruan- aurkeztu zen udalerri bakanetakoa izan zen, Nafarroa Garaian bakarra.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Alkartasuna | 596 | 8 |
PP | 107 | 1 |
Doneztebeko Udala (2015)
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
---|---|---|
EH Bildu | 555 | 6 |
PSN | 266 | 3 |
PP | 50 | 0 |
Doneztebeko Udala (2019)[10]
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
---|---|---|
EH Bildu | 592 | 7 |
NA+ | 225 | 2 |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doneztebeko udaletxea, HELBIDEA: Merkatarien kalea, 9
Alkateen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agintaldia | Alkatea | Alderdi Politikoa |
---|---|---|
1979-1983 | Carlos Pikabea Manterola | Independentea |
1983-1987 | Alfredo Zugarramurdi Zozaia | Doneztebeko Gazteak |
1987-1991 | Antonio Apeztegia Lanaspa | Unión Doneztebarra |
1991-1995 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
1995-1999 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
1999-2003 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
2003-2005 | Jose Ramon Etxebeste Urrutia | Eusko Alkartasuna |
2005-2006 | Joxe Irigoien Irugarai | Talde mistoa |
2006-2007 | Jose Ramon Etxebeste Urrutia | Eusko Alkartasuna |
2007-2011 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
2011-2015 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
2015-2019 | Xanti Uterga Labiano | EH Bildu |
2019-- | Xanti Uterga Labiano | EH Bildu |
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira noranzko bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Doneztebe - Elgorriaga - Ituren - Saldias - Eratsun - Ezkurra - Areso - Leitza - Lekunberri - Larraun - Irurtzun - Berriobeiti eta Iruñea
Tren Txikito
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebetik pasatzen zen Bidasoako trenbidea, Tren Txikito izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten. La Bidassoa konpainia frantziarrak 1901ean Bidasoa Railway & Mines Ltd enpresaren kontzesio guztiak erosi zituen eta trenbidea gauzatu ahal izan zuen. Bere zuzendari tekniko-finantzarioa, León Mourgues, 1912ko urrian baimendu zuen Nafarroako Aldundiak Irun – Elizondo linea eraiki eta ustiatzeko. Orduan, konpainiak Bidasoako Trenbideen Konpainia izena hartu zuen, eta trenbide berriaren zabalera metrikoa hartu zuen, Irunen Topoa eta Midi lotu ahal izateko. Lehenengo lana, beraz, Irun eta Alkaiaga arteko bidea zabaltzea izan zen, 1913an hasi zena. Lehen Mundu Gerrak, 1916ra arte amaitu ezin izan ziren lanak nabarmen eten edo atzeratu zituen. Gainera, obrak, bereziki Bera eta Doneztebe artean, fabrikako obra garrantzitsuak, zortzi tunel, burdinazko zazpi zubi eta lubaki handiren bat beharko zituen, Narbartekoa kasu. Lanen zenbateko osoa zortzi milioi pezetakoa izan zen eta linea 1916ko otsailaren 1ean inauguratu zen Donezteberaino eta urte bereko maiatzaren 28an Elizondoraino. 52 kilometroko ibilbidean, Irundik Elizondora bi ordu eta hamar minutu behar ziren ibilbidea osatzeko. Gerra Zibilaren hasieran 109 bagoi izatera iritsi zen, baina, liskarra amaitu zenean, urte oso zailak iritsi ziren, trenbidearen errentagarritasuna murriztu zuena, eta, 1956an, Tren Txikiak bere azken bidaia egitea eragin zuena. Autobus-konpainiek partida irabazi zioten trenari, ia denbora erdian egiten baitzuten ibilbidea.[11][12] Gaur egun, antzinako burdinbidetik Bidasoko bide berdea dago, eta Irungo Behobia auzotik Legasaraino joan daiteke (51 km). Bidea Doneztebetik pasatzen da, eta oinez edo bizikletaz egiteko aproposa da.[13][14]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen Foru Legeak udalerria eremu euskaldunean bete-betean kokatzen du, bertan Malerrekako hizkera mintzatzen delarik. 2001eko erroldaren datuen arabera, herritarren %69,15 euskalduna zen.
Bestak eta bertzelako ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan. San Pedro eguneko meza nagusia bukatzean, Mendi abesbatzak José Antonio Irigoyen eta Iñaki Diéguez Gutiérrezek konposaturiko Gora Doneztebe! ereserkia abesten du:[15]
Gora Doneztebe!
Zabaldi ederra Mendaurren oñian etxe sorta txuria eliz itzalian karrika txukuna txukunen artian berdin gabea zera Napar alderdian Baztan aldetik dator ugalde zabal ta argia Ezkurra ta Labaindik erreka garbi ta ugaria bihori emanaz besarkada eztia Bidasoa ibaiari ematen diozu bizia Gora Doneztebe, gora Doneztebe!
doneztebarrendako besta nagusia alaitsu dabila gure gaztedia bai zarretatik ere gauza dan guzia plaza berrian esku ta guantez jokatuko dute ta ilunabarrez neska mutilek dantza lertu arte alaitu zaitezte bai zar eta gazte alkartu eta ohiu eginaz: gora Doneztebe! Gora Doneztebe, gora Doneztebe! |
Horren ondoren, eliza atarian biltzen dira herritarrak banderaren dantza eta Trapatan dantza ikusteko. Trapatan izena, gizonek, dantza honetako protagonista nagusiek, markatzen dituzten pausoen onomatopeia bat da, Donezteben bakarrik dantzatzen den 'dantza luzea' edo 'soka dantza' bat da. Urtetan galdutako ohitura berreskuratu zen 1997an.[16][17]
Besta ttikiak irailaren 3. asteburuan ospatzen dira. Aipatzekoak dira, halaber, herriko inauteriak, maiatzean ospatzen den udaberriko azoka eta San Martinen ondoko asteko ortziralean ospatzen den udazkeneko azoka.
Inguruko zenbait herritan gertatzen den bezala, urte berria agurtzeko, urtarrilaren 1ean herriko umeak karrikaz karrika ibiltzen dira goizean zehar urtetsak eskean eta horretarako "Urte berri berri" kantua abesten dute.[18]
Hitzak:
Urte berri berri
Zer ekarri berri
Uraren gañean
Etxekoandria ona
Nausi hobia
Urte zahar
Nik atorra zahar
Maukarik ez
Eta nik axolik ez!
Bota urtatsak!
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doneztebeko Alde Zaharra: Herrigunea da, bertan udalerriko eraikin nabarmenenak daude.
- Doneztebeko pilotalekua: Berez Bear Zana pilotalekua deitua, bertan laxoa modalitatea jokatu ohi da. Alde Zaharrean dago.
- Doneztebeko udaletxea: Udalaren egoitza, Merkatarien karrikako 9. zenbakian.
- Erraztunea edo Erratzunea etxea: 1813an eraikia. Gaur egun hutsik dago baina garai batean han ospe handiko Joaquín Larregla musikagile nafarra (1865-1945) bizi izan zen, pianorako Viva Navarra jota konposatzeagatik ezaguna.
- Jauregi etxea: XVIII. mendeko etxea da eta kanpoaldean Bertiz eta Ezpeleta abizenen armarriak agertzen ditu. Haren aurreko paretan Doneztebetik hainbat hiritara dagoen distantzia ikus daiteke, baita udalerriaren itsasoaren gaineko altuera ere.
- Merkatarien kaleko etxe gotikoa: XV. mendearen bukaeran Donezteben hainbat dorretxe eraiki ziren. Hau da bere jatorrizko egoera hobekien mantendu duena.
- San Pedro eliza: XVI-XVIII. mendeen artean eraikia.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eliza karrika: Eliza karrika dago.
- Intzakardi karrika: Kale honetan hainbat etxe interesgarri daude, tartean Jauregi etxea.
- Karrika Nagusia: Kale Nagusian, okindegiak formatu bera izanen zuen garai batean. Egun, bigarren solairuko leihoak gordetzen dira, friso eta guzti.
- Merkatarien karrika: Bertan Taberna etxea dago.
Plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plaza Txikia: Bertatik etxe gotikoa (zaharberritua) eta elizako dorrea ikusten ahal dira.
- Portalea: Plaza honetan, San Pedro bestetan Trapatan izeneko dantza egiten da. Bertako dantza da, eta neska-mutilek parte hartzen dute. Banderaren dantza ere plaza honetan egiten da.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fidel Agesta
-
María Jesús Perurena
-
Txomin Mindegia
-
Lucía Artazcoz
-
Koteto Ezkurra
-
Xanti Uterga
-
Noelia Ariztia
-
Amaia Iraola
-
Niko Mindegia
- Jeronimo Uztaritz, (1670-1732), ekonomialaria.
- Fidel Agesta Ibarra (1932-2019 ), argazkilaria, Errege Kabalgata bezalako tradizioak eta inguruko ohitura zein bizitza soziala dokumentatzen aritua.[19][20]
- Josetxo Ezkurra Lastiri (1933-1989), pelotaria, Mundu mailako txapelduna 1955ean eta Espainiakoa 1957an.[21]
- María Jesús Perurena Santesteban (1940-2012), irakaslea, EAJ eta EAko politikaria, udal zinegotzia, Senaturako hautagaia eta euskara eta euskal kultura eragilea.[22][23][24][25]
- Xabier Albistur, (1944), EAJko eta Eusko Alkartasuneko politikaria. 1987-1991 urte bitartean Donostiako alkatea izan zen.
- María Isabel Ostolaza Elizondo, historialaria, unibertsitateko irakaslea eta Historiako Errege Akademiako kidea.[26][27]
- Txomin Mindegia Iriarte (1954): 2008ko Nafar Gobernuaren Kirol Merituari Zilarrezko Domina.[28]
- María del Mar Larraza Micheltorena (1962), historialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, Eusko Ikaskuntzako kidea eta Nafarroako Unibertsitateko Euskal Ikasketak Diploma saileko Zuzendariordea.[29]
- Lucía Artazcoz Lazcano, (1963), Osasun Sustapeneko zuzendaria Bartzelonako Osasun Publikoko Agentzian, eta irakasle elkartua Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Johns Hopkins Unibertsitatean.
- Isabel Elizalde Arretxea (1964) Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko sailburua.
- Koteto Ezkurra, (1973), erremontelaria eta 2018 Nafar Gobernuaren Kirol Merituari Urrezko Domina.[30]
- Xanti Uterga, (1984), erremontelaria, EH Bilduko politikaria eta Doneztebeko alkatea.
- Noelia Ariztia Cenoz, (1986) judoka azpitxapeldun Espainiako Txapelketan.[31][32][33]
- Amaia Iraola Jubera, (1988) mundu mailan musikari akordeoilari errekonozitua, Cirque du Soleil bezalako proiektuetan aritua.[34][35][36]
- Niko Mindegia, (1988), SC Pick Szeged eskubaloi taldeko jokalaria.
- Ibai Meoki, (1988), HG Saarlouis eskubaloi taldeko jokalaria.
- Maialen Belarra herriko lehenbiziko emakume bertsolaria eta gai-jartzailea (1992).[37][38][39]
Talde eta kultura-entitate eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club Deportivo Erreka Kirol Elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976an sortu zuten herriko gazte batzuk.[40] 2014. urtean Nafarroako Kirol Elkarterik onenaren saria jaso zuen nafar Gobernuaren eskutik.[41]
Eskubaloian, esku pilotan eta judoan lehiatzen du. Eskubaloian lortu izan du ibilbiderik nabarmenena, Nazioko bigarren mailan jokatuz bi liga irabazi dituelarik gizonezko talde seniorrarekin. 2019an liga eta kopa irabazi, dobletea, eta maiatzean Lehen maila nazionalera igotzeko fasera iritsi da baita .[42][43] [44] Bertako jokalari batzuk Europako bertze liga batzuetara jokatzera joan dira: Niko Mindegia, Ibai Meoki eta Juanto Apezetxea.
Mendizale taldea ere badu eta, horrez gain, herriko kultur- eta kirol-ekintzetan oso errotuak dauden hainbat ekimen bultzatzen ditu: Herri-Krossa, Udako Kirol Eskola, areto-futbola eta frontenis txapelketak, San Silvestre eguneko lasterketa, Errekaren Eguna eta abar. [45][46][47][48]
2010ekoa du taldeak Lainoaren Umeak, Zeruaren Koloreak ereserkia.[49]
Doneztebe aldean
sortu zen lainopean, kirola du helburu, guztiok elkarlanean. Lainoaren umeak, zeruaren koloreak. Erreka dugu gorputza, jendea berriz arima. Sasoia da gure hitza, indarra eta kemena. Erreka izen ederra zabaltzen ari garena, bihotzean daramaguna mundu guztian barrena. Lainoaren umeak, zeruaren koloreak. Erreka dugu gorputza, jendea berriz arima. Sasoia da gure hitza, indarra eta kemena. Erreka izen ederra zabaltzen ari garena, bihotzean daramaguna mundu guztian barrena. Lainoaren umeak, zeruaren koloreak. Kirola du helburu, guztiok elkarlanean. |
Mendi Abesbatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an sortu zen eta bertako zein inguruko herrietako kideek osatzen dute. 2002ko iraila arte Iñaki Diéguez soinujole ospetsua izan zen zuzendaria.[50][51] Geroztik Ion Irazoki Zubieta da zuzendaria. Ibilbide luzeko abesbatza da eta bere kontzertuetan errepertorio anitza eskaintzen du, euskal abestiak, klasikoak, eliz-kantak, abesti modernoen bertsioak eta abar.[52][53][54][55][56]
2017an Mendi Ttiki abesbatza sortu zen Itziar Irigoien eta Ruth Etxebesteren zuzendaritzapean. Mendi Abesbatzaren zenbait ikuskizunetan aritzen dira. [57][58]
Erreka Dantza Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal dantza sustatzeaz gain, herrian bertan, -bestetan, Olentzeron, Mendi abesbatzarekin-, zein ingurukoetan hainbat ikuskizunetan hartzen dute parte.[59][60] [61][62][63]
Gertaera aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1923ko irailaren 7an, 8an eta 9an Euskaltzaindiak antolatutako II. Euskalegunak Donezteben egin zituen. Lehendabiziko Euskalegunak Durangon egin ziren 1921ean.[64]
- 2000. urtean Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliak Donezteben izan zuen helmuga etapa batek eta biharamunean Doneztebetik atera zen.[65]
- 2005ean Bordatxo dantzalekua ETAk zartarazitako bonbak suntsitu zuen.[66]
- 2016an herriak Herri txiki, infernu handi programan hartu zuen parte.[67]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b «Doneztebe - Población: inmigrantes, emigrantes y otros datos sobre los habitantes de cada municipio» www.epdata.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ (Ingelesez) «Data:Doneztebe-santesteban man-MAN.tab - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ostolaza Elizondo, Mª Isabel. (2022). Historia de la Villa y Valle de Santesteban de Lerín. Nafarroa: Liber, 15-16 orr. or. ISBN 978-84-89339-58-3..
- ↑ a b Santesteban. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2019 - Doneztebe - Erran.eus» erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EL TREN TXIKITO» Ondaregia 2016-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ EL ITINERARIO DEL TREN TXIKITO, UN RECORRIDO INOLVIDABLE A ORILLAS DEL BIDASOA (Turismo Nafarroa). .
- ↑ Tren Txikitoa, Sunbite turismo elkartearen webgunean.
- ↑ Administratzailea. (2018-06-14). «Edebidea, Bidasoko Bide Berdea» BAZTAN BIDASOA TURISMO (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ Iturrioz Petralanda, Nekane. (pdf) [https://csmn.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2018/05/ITURRIOZ.-Repertorio-para-acorde%C3%B3n-en-Navarra.pdf Repertorio para acordeón en Navarra (1988-2017).. ].
- ↑ dantzancom. «Baile de la Bandera y Trapatan» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ Bestak 2018 DONEZTEBE I Bandera eta Trapatan dantza, Xaloa Telebista.
- ↑ Alcasena, Gabriel Imbuluzqueta. (1994). «La celebración del año nuevo en Baztan, Bertizarana, Malerreka y Cinco Villas» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 26 (63): 15–42. ISSN 0590-1871. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Fidel Agesta omenduko dute Donezteben abenduaren 30eko emanaldien artean» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Doneztebe homenajea al fotógrafo Fidel Agesta . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ «EZCURRA LASTIRI, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- ↑ «DONEZTEBE/SANTESTEBAN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ «FOTOS GLOSADAS (14)» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) (pdf) JUNTAS ELECTORALES PROVINCIALES: Candidaturas presentadas para las elecciones al Congreso de los Diputados y Senado convocadas por Real Decreto 2057/1982 de 27 de agosto.. .
- ↑ Perurena Santesteban, Maria Jesus. «EUSKARA IRAKASKUNTZAN AZKEN 23 URTEOTAN DONEZTEBE ETA MALERREKAN» (pdf) Euskaltzaindia.
- ↑ «Ostolaza Elizondo, María Isabel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ Press, Europa. (2018-09-05). «Isabel Ostolaza se incorpora a la Real Academia de Historia como académica correspondiente de Navarra» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Txomin Mindegia, Medalla al Mérito Deportivo» El Diario Vasco 2008-11-26 (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «Larraza Micheltorena, María del Mar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ «Gobernuak areto-futboleko Javier Eseverri jokalaria eta Koteto Ezkurra erremontista 2018 Kirol Merituari Urrezko Dominarekin saritu ditu - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «Noelia Ariztia azpitxapeldun Espainiako Txapelketan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ «Noelia Ariztiaren garaipen berria» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ Xaloa Telebista. (2018-05-15). Noelia Ariztia l Judo Entrenatzailea. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «MALDERREKA / La acordeonista Amaia Iraola participará en el prestigioso Festival de Ikaalinen en Finlandia» El Diario Vasco 2007-06-01 (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Soinu jotzaile ibiltaria itzuli da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ «Doneztebekoa da Cirque du Soleileko soinua» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maialen Belarra - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Errekaren Eguna y Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa comparten el sábado en Doneztebe» El Diario Vasco 2009-05-29 (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ «"Eskolartekuk" taldea nagusi» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ayerra, Pablo. (2017-06-25). «La historia del Erreka hunde las raíces antes de 1976» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «CD Erreka, mejor Club Deportivo de Navarra 2014» El Diario Vasco 2015-02-05 (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- ↑ «Final ikusgarria eskaini du Errekak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Erreka, indiscubible campeón de Liga» El Diario Vasco 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- ↑ «Doblete historikoa lortu du Erreka eskubaloi taldeak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fiesta del balonmano en Doneztebe» El Diario Vasco 2019-04-13 (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «CLUB DEPORTIVO ERREKA KIROL ELKARTEA» Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban - Doneztebeko Udala 2016-06-06 (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «Giro bikaina izan dute aurten ere Errekaren XII. Egunean. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «28 urte eta gero eskubaloi liga irabazi du Errekak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «Doneztebeko Erreka elkarteak ezagutzera eman du bere Himnoa» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- ↑ «Diéguez, Iñaki - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ (PDF) Iñaki Diéguez “BIRAK”. .
- ↑ «MENDI ABESBATZA» www.federaciondecoros.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ «Mendi abesbatzak eta Gaztelu taldeak, bihar Amaiurren eskaini beharreko emanaldiari buruz, Ion Irazokirekin solastu gara.» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ «Donostiako Txistulariak + Mendi Abesbatza - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Erredakzioa. (2018-10-16). «Basauriko Ahots-musika Topaketak 45. edizioa bete du aurten» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ «mendi abesbatza - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mendi Ttiki abesbatzak emanaldia. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «'Hego haizeak Ipar doinuak' emanaldia otsailaren 16an eskainiko dute Donezteben» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Erreka Dantza Taldea ofrece esta noche un festival especial» El Diario Vasco 2014-06-14 (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ ««Emanaldi hasieran urduritasun puntu bat izaten dut»» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ ni06281. (2011-12-27). Olentzero Donezteben- Erreka dantza taldea. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ Xaloa Telebista. (2016-08-26). Lekarozko bestak 2016 Erreka Dantza Taldearen emanaldia. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ DoneztebekoUdala Ayuntamiento de Doneztebe. (2016-07-05). ERREKA DANTZA TALDEA DONEZTEBEKO BESTETAN. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ Iñigo, Andres. 1923. URTEKO II. EUSKALEGUNEN OROIMENEZ. Euskaltzaindia. 2020ko apirilaren 14ean ikusia.
- ↑ «Euskal Herriko Itzulia Donezteben duela hogei urte - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ Berria. «Bordatxo dantzalekuaren aurkako bonbak 50 kilo lehergai zituen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Bideoa: Doneztebe. Herri txiki infernu handi | TV | TV online gratis | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Doneztebeko udalaren webgunea.
- Doneztebeko berriak erran.eus gunean.
- "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa
- Donezteberi buruzko informazioa Nafarroako Turismo Bulegoaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Donezteberi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).
Malerrekako udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oiz • Saldias • Sunbilla • Urroz • Zubieta |