Araxes
Araxes Errekaundi / Azpirotz | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 1°54′W / 43°N 1.9°W |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Oria basin (en) |
Bokalea () | Oria |
Araxes —Errekaundi edo Azpirotz[1] ere deitua— Euskal Herriko Kantauriko isurialdeko ibaia da, Nafarroa Garaiko Azpirotz herrian jaio eta Tolosan Oriara isurtzen dena. 24 kilometroko luzera du.[2][3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elosta mendiaren hegoaldeko mazelan du iturburua, Azpirozko mendatetik hurbil. Azpirotz eta Lezaetatik ipar-mendebalderantz eginez, Errazkin, Betelu eta Arribe-Atallu zeharkatzen ditu. Gipuzkoan sarturik, Lizartza, Leaburuko Txarama auzo eta Tolosako Usabal eta Amarotz auzoetatik igaro ondoren, Oriara isurtzen da.[2]
Araxes ibaiak, Gipuzkoako ibilbidean, malda handiko magalen artean haran bat eratu du. Bertan, orotariko zuhaitzak aurkitzen diren basoen artean, pagoak, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Bertako ekonomia, belaunaldiz belaunaldi, ibaian oinarritu da. Industriei indarra ematen zien eta Nafarroa Garaia eta Gipuzkoaren arteko komunikabidea zen. Industria-eremu horietako batzuk Leaburu-Txarama eta Tolosako udalerrietan ikusi daitezke (Araxes paper-industria Txaraman, Usabal industrialdea Tolosan).
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako zatia Natura 2000 sarearen barnean dago. Amuarrain arrunta, loina arrunta, mendi-barboa, Pirinioetako desmana, ur-ipurtatsa, martin arrantzalea eta ur-zozoa dira bertako espezierik aipagarrienak.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko ibaien zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01).
- ↑ a b Río Araxes Enciclopedianavarra.com
- ↑ a b ES2120012-ARAXES:Objetivos y Medidas Ingurumena.ejgv.euskadi.net