Almandoz
Itxura
Almandoz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Herriaren ikuspegi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Posta kodea | 31796 |
Herritarra | almandoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′28″N 1°36′19″W / 43.09108°N 1.60533°W |
Demografia | |
Biztanleria | 184 (2020) |
Almandoz Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. 2022 hasieran 176 biztanle zituen.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baztango herririk hegoaldekoena da. Herrigunea Loibeltz edo Santa Barbarako mendiaren magalean dago, 450 metroko garaieran; haraneko herririk altuena da.
Iruñetik N-121-A errepidean barna etorrita eta behin Belateko eta Almandozko tunelak igaro ondoren eta errepidea maldan behera doala, Baztango lehenbiziko herria da, eta errepidearen ezkerraldean dago.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
412 | 387 | 362 | 318 | 221 | 211 | 215 | 211 | 184 |
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Bestak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak Bestaberri egunean ospatzen dira.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ederrena pilotalekua: Herriko pilotalekua da. 1927an inauguratu zen, eta 2009an zaharberritu.
- Galtzaga jauregia Beola jauregia: XVIII. mendean eraikia, gaur egun Beola hotela eta jatetxea da.
- Etxatoa: Aurrealdea Fernando Agerrek egurrean landutako irudiez apaindua du, Beola jauregiaren alboan dago.
- Jauregia: Almandozko pilotalekuaren alboan dagoen jauretxea.
- San Pedro eliza: 1956ko azaroaren 11an inauguratua, antzinako izen bereko eliza ordezkatu zuen.
Almandoztar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Bergara (1908-1936), fraidea, 2017an dohatsu aitortua.
- Elias Pierola Etxabarri edo Pierola II.a (1944-), esku pilotaria.
- Lola Sarratea (1944), artista eta idazlea.
- Miguel Atxa Mindegia (1957-), txirrindularia.
- Begoña Sanzberro Iturriria (1962-), UPNko politikaria.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Almandozko sarrera. Ezkerrean eliza; eskuinean herriko izena daraman etxea.
-
Emakumea
-
Txakurra
-
Gizona
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Udal webgunean Almandoz
- Almandoz 2022. Nekane Aramendia. Leihoak, loreak, balkoiak, etxeak, kaleak eta mendiak. Herriko eta Berroetara doan bideko 160 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. (2022 -07-31)