2012
Itxura
- Artikulu hau 2012 urteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «2012 (argipena)».
2012. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2012 MMXII |
Ab urbe condita | 2765 |
Armeniar egutegia | 1461 ԹՎ ՌՆԿԱ |
Bahá'í egutegia | 168 – 169 |
Bengaliar egutegia | 1419 |
Berber egutegia | 2962 |
Egutegi budista | 2556 |
Myanmarko egutegia | 1374 |
Bizantziar egutegia | 7520 – 7521 |
Koptoen egutegia | 1728 – 1729 |
Etiopiar egutegia | 2004 – 2005 |
Hebrear egutegia | 5772 – 5773 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2068 – 2069 |
Shaka Samvat | 1934 – 1935 |
Kali Yuga | 5113 – 5114 |
Iraniar egutegia | 1390 – 1391 |
Islamiar egutegia | 1433 – 1434 |
Korear egutegia | 4345 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2555 |
Unix denbora | 1325376000 – 1356998399 |
Holozeniar egutegia | 12012 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2012a igandez hasitako bisurtea izan zen.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 7a – Presoen aldeko manifestazio batean 90.000 pertsona inguru bildu ziren Bilbon.
- Urtarrilaren 14a – Ekaitz Samaniego Gasteizko gaztea «Segiko kidea izateagatik» 8 urteko espetxe zigorra betetzeko atxilotu zuten.
- Otsailaren 2a – Euskal Herrian siberiar hotz-boladak elurteak eta zero azpiko tenperaturak eragin zituen.
- Martxoaren 29a -
- Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrinaren aurkako helegiteak bertan behera utzi zituen.
- Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorrak erantzun handia izan zuen.
- Apirilaren 24a – Francoren Armadak Elgeta hartu eta elgetar ugari fusilatu eta bortxatu zituen egunaren 75. urteurrenean, haren ondorengo den Espainiako Armadak Elgetan maniobrak egin zituen.
- Ekainaren 15a – Segi gazte erakunde abertzale sozialistaren desegitea publiko egin zen.
- Ekainaren 18a – Iruñeko espetxea martxan jarri zen, XX. eta XXI. mendean Iruñeko espetxea izan zena ordezkatuz.
- Ekainaren 20 – Sortu legeztatua.
- Abuztuaren 21a – Patxi López Lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21an ospatuko zirela iragarri zuen.
- Irailaren 26a – Hego Euskal Herrian ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, EHNE eta Hiruhan sindikatuen deialdiz Greba Orokorra ospatu zen.
- Urriaren 19tik 21era – Uholdeak Nafarroa, Aragoi eta Biarnon.
- Urriaren 21a – 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJak irabazi eta 27 eserleku beraganatu zituen. Bigarren, EH Bildu, 21 eserlekuekin; PSEk 16 eserleku, Alderdi Popularrak 10 eserleku eta UPyDek eserleku bakarra.
- Azaroaren 9a – Barakaldon 53 urteko emakume batek etxetik kaleratzera zihoazenean bere buruaz beste egin zuen.
- Azaroaren 20a – EAJko Bakartxo Tejeria politikaria Eusko Legebiltzarreko zetozten lau urtetarako legealdirako mahaiburu izendatu berri zuten.
- Abenduaren 13a – Eusko Legebiltzarran burututako bozketaren ondoren EAJ alderdiko Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 9a – Erresuma Batuko David Cameron lehen ministroa Eskoziari independentzia erreferenduma eskaintzeko prest zegoela aipatu zuen, beti ere datozen 18 hilabeteetan egiten bazen.
- Urtarrilaren 27an hasita eta otsailaren lehenengo hamabostaldian hotzaldi gogorra izan zen Europan, ehundaka hildako eragin zituena.
- Otsailaren 12a – Greziako Legebiltzarrak Europako Batasunak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari 130.000 milioi euroko mailegua emateko murrizketa ekonomiko latzak onartu ondoren milaka greziarek protesta handiak burutu zituzten.
- Otsailaren 24a – Espainiako Público egunkariko paperezko edizioak bere azken alea argitaratu zuen.
- Martxoaren 4a – Vladimir Putinek 2012ko Errusiako Lehendakaritzarako Hauteskundeak irabazi zituen.
- Martxoaren 11-19a – 2012ko martxoko Frantziako tiroketak.
- Apirilaren 6a – MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuen Malitik.
- Maiatzaren 6a – François Hollande sozialistak Frantziako presidentetzako hauteskundeak %51,7 bozekin irabazi eta Errepublikako Presidente berria bilakatu zen.
- Ekainaren 20a – Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia koman sartu zen.
- Irailaren 11 – "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa: Bartzelonan milioi bat eta erdi lagun Kataluniaren independentziaren alde manisfestatu ziren.
- Irailaren 23a – Eskoziako Edinburgh hiriburuan independentziaren alde eta 2014ko Eskoziako independentzia erreferendumari babesa emateko manifestazioa burutu zen, goizeko 11etan Meadowseko lorategian hasi eta Princes Street etorbidean amaitu zelarik.
- Irailaren 25a – Milaka pertsonek Madrilen kongresua inguratu eta Espainiak bizi zuen ustelkeria eta murrizketa sozialak salatzeko elkartu ziren. Polizia manifestariei oldartu eta 36 pertsona atxilotu zituen.
- Irailaren 28a – Hamar pertsona hil ziren Murtziako Eskualdean eta Espainia hego-ekialdean egondako euriteetan.
- Urria – Ikasle protestak eta gurasoen grebak Espainian, Alderdi Popularreko gobernuak hezkuntzan egindako murrizketen eta politiken aurka.
- Urriaren 29a – Sandy urakanak Haiti, Jamaika, Kuba eta Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldean 127 hildako eta kalte material handiak eragin zituen.
- Azaroaren 1a – Madrilen Halloween gaua ospatzen ari zirela bost neska gazte hil ziren Madrid Arena pabilioian.
- Azaroaren 7a – Barack Obama demokratak Mitt Romney errepublikarrari 2012ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi zituen, beste lau urtez Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izateko.
- Azaroaren 14a – Europako hainbat herrialdetan greba egin zen krisialdi ekonomikoa dela eta gobernuek aurrera eramaten ari ziren politika ekonomikoaren aurka.
- Azaroaren 15a – Txinako Alderdi Komunistako idazkari nagusi Xi Jinping aukeratu zuten.
- Azaroaren 17a – Egipton tren batek harrapatuta 49 lagun hil ziren.
- Azaroaren 18a – Israel eta palestinarren arteko gerra gogortu egin zen, Israelek Gaza bonbardatu zuen eta Hamasek Israelen aurka zuziriak jaurti zituen.
- Azaroaren 25a – Konbergentzia eta Batasunak Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak irabazi zituen.
- Abenduaren 5a – MV Baltic Ace itsasontzia beste itsasontzi batekin talka egin ondoren hondoratu eta eskifaiako 24 lagunetatik bost hil eta beste sei desagertu ziren.
- Abenduaren 14a – AEBetako Connecticut estatuko ikastetxe batean izandako tiroketan gutxienez 27 lagun hil zituzten.
- Abenduaren 18a – CIUko Artur Mas eta ERCko Oriol Junqueras politikariek 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 2a – Kutxak, BBKk eta Vital Kutxak bat egin ondoren, Kutxabank merkaturatu zen.
- Ekainaren 9a – Espainiak Europar Batasunari 100.000 milioi euro arteko erreskatea eskatu zion.
- Irailaren 28a – Espainiako bankuek 53.745 milioi euroko defizita dute, Bankiak bakarrik 24.743 milioi euro behar ditu.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cynthia Rico Abajo eta Miguel Suárez del Cerrok Nafarroako Fantasia eta Beldurrezko Horror Online Art Zinemaldia sortu zuten.
- "Gazta zati bat" dokumentala estreinatu zuen Jon Maiak.
- Maiatzaren 10a – Europar Batasunak ofizialki Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu zuen.
- Irailaren 7a – Irungo Arkeolan fundazioak burututako dendrokronologia azterketen ondoren 2002an Galesko hegoaldeko kostaldean dagoen Newport udalerrian topatutako XV. mendeko itsasontzia Euskal Herriko ontziola batean eraiki zela baieztatu zen.
- 2012ko Donostiako Zinemaldia:
- Irailaren 23a – Oliver Stone zinema zuzendaria eta John Travolta estatubatuar aktoreak Benicio Del Toro aktorearen eskutik Donostia Saria jaso zuten.
- Irailaren 27a -Ewan McGregor eskoziar aktoreak Donostia Saria jaso zuen. Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman estatubatuar aktoreak ere bertaratu ziren eta bezperan, Monica Bellucci italiar aktorea. Hurrengo egunean, Billy Connolly eskoziar umorista eta aktorea iritsi zen.
- Irailaren 29a – François Ozon frantziar zinema zuzendariaren Dans la maison filmak Urrezko Maskorra irabazi zuen. Fernando Trueba espainiar zinema zuzendariak El artista y la modelo filmarekin Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. José Sacristán aktoreak Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra bereganatu zuen. Macarena García (Blancanieves) eta Katie Coseni (Foxfire) aktoreek Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra beraganatu zuten. Azkenik, Dustin Hoffman estatubatuar aktoreak Donostia Saria jaso zuen.
- Azaroaren 10a – Hirugarren Xilaba Bertsulari Xapelketan Amets Arzallusek bere hirugarren txapela jantzi zuen.
- Abenduaren 15a – 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Arkaitz Estiballesek bere bigarren txapela jantzi zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 26a – 84. Oscar Sariak: The Artist faboritoa garaile izan zen bost Sari eskuratuz.
- Martxoaren 31 – Belfasten RMS Titanic itsasuntzi famatuari buruzko Titanic Belfast museoa inauguratu zen.
- Abuztua – Borja herriko 80 urteko margolari afizionatu batek Ecce Homo margolana gainetik margotu eta jatorriko irudia guztiz desitxuratu zuen. Gertakariak oihartzun haundia izan zuen eta Interneten kanpaina zabala abiarazi zen Pop Artearen ikono moduan Ecce Homo berria gordetzeko eskatuz.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 18a – Ingelesezko Wikipediak 24 orduko itzalaldia egin zuen AEBetako SOPA lege proiektuaren aurka.
- Ekainaren 5a – Ozeano Barearen mendebaldetik Artizarraren trantsitua hasi zen.
- Abuztuaren 6a – NASAren Curiosity lur orotako ibilgailua Martitzen lurrartu eta jada planeta gorriaren gainazaleko lehenbiziko irudiak eskeini zituen.
- Irailaren 12a – Kongoko oihan tropikaletan topaturiko Lesula izeneko primate espezie berria aurkeztu zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres, Erresuma Batua; uztailaren 27a – abuztuaren 12a).
- 31 Euskal herritarrek hartu zuten parte 15 kiroletan, Espainia eta Frantziako selekzioekin.
- Abuztuaren 2a – Maialen Chourraut euskaldunak K-2 kayak lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen.
- Abuztuaren 9a – Maider Unda euskaldunak Borroka libre lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen.
- 31 Euskal herritarrek hartu zuten parte 15 kiroletan, Espainia eta Frantziako selekzioekin.
- 2012ko Udako Paralinpiar Jokoak (Londres, Erresuma Batua; abuztuaren 29a – irailaren 9a).
- 6 Euskal herritarrek hartu zuten parte 5 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 8a – Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak Manchester United ingeles taldeari Old Trafford estadioan 2-3 irabazi zion.
- Martxoaren 15a – Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak Manchester United ingeles taldeari San Mames estadioan 2-1 irabazi eta UEFA Europa League txapelketako final-laurdenetara iragan zen.
- Martxoaren 29a – Bilboko Athletic Kluba euskal futbol taldeak FC Schalke 04 alemaniar taldeari Gelsenkirchen hiriko Veltins-Arena estadioan 2-4 irabazi zion.
- Apirilaren 6a – Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak FC Schalke 04 alemaniar taldearekin San Mames estadioan bina berdindu eta UEFA Europa League txapelketako finalerdietara iragan zen.
- Apirilaren 7a – Samuel Sánchezek 2012ko Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- Apirilaren 22a – Ordizia Rugby Elkarteak euskal errugbi taldeak Club de Rugby El Salvadorri Palencian jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 30-27 irabazi zion.
- Apirilaren 26a – Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak Lisboako Sporting portugaldar taldeari San Mames estadioan 3-1 irabazi ondoren Bukarest hirian UEFA Europa League txapelketako finalerdietara iragan zen.
- Apirilaren 30a – Hernani Rugby Elkarteak euskal errugbi taldeak Santitas Alcobendas Rugby taldeari Madrilgo Erkidegoko Alcobendas hirian jokatutako joaneko partiduan 19-18 irabazi ondoren Espainiako Ohorezko Errugbi Ligarako igoera bereganatzea lortu zuen.
- Maiatzaren 5a – Getxo Rugby Taldeak euskal errugbi taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka Espainiako Errugbi Ligako finalerdia 55-25 emaitzaz galdu zuen.
- Maiatzaren 6a – Ordizia Rugby Elkarteak Gernika Rugby Taldeari Altamira estadioan 38-22 irabazi eta VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka Espainiako Errugbi Ligako finalera igaro zen.
- Maiatzaren 9a – Bilboko Athletic Kluba euskal taldeak Atlético de Madrid taldearen aurka Bukarest hiriko Arena Națională estadioan jokatutako UEFA Europa League txapelketako finalean 3-0 galdu zuen.
- Maiatzaren 12a – Ordizia Rugby Elkartea euskal rugby taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka jokatutako Espainiako errugbi txapelketako finalan 27-10 galdu eta txapeldunorde gisa gelditu zen.
- Maiatzaren 18a – Biarritz Olympique euskal errugbi taldeak RC Toulon frantziar taldeari Londres hiriko Twickenham Stoop estadioan jokatutako Europako errugbi txapelketako finalean 21-18 irabazi zion.
- Maiatzaren 25a – Bilboko Athletic Kluba euskal taldeak Bartzelona Futbol Kluba kataluniar taldearen aurka Madrilgo Vicente Calderón estadioa jokatutako Espainiako Futbol Errege Koparen finalan 3-0 galdu zuen.
- Ekainaren 3a – 2012ko Nafarroako Itzulia: Steve Bekaert irabazle.
- Ekainaren 5a – 2012ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Emma Pooley irabazle.
- Abuztuaren 19a – Emakumezkoen Traineru Ligako 2012ko denboraldia: Zumaia txapeldun.
- Irailaren 9a – 2012ko Kontxako Bandera ospatu zen. Gizonezkoetan Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak irabazi zuen, aldiz emakumezkoetan Sociedad Deportiva Rias Baixas elkarteak.
- Irailaren 10a – 2012ko Emakumeen Euskal Bira: Judith Arndt alemaniar txirrindularia irabazle.
- Irailaren 15a – Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak Bermeo Hiriko Ikurrina irabazi eta 2012ko San Miguel Ligako txapelduna bilakatu zen.
- Irailaren 29a – Euskal Derbia: Errealak Athletic Clubari Anoeta estadioan jokatutako partiduan 2-0 irabazi zion.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 29a -
- Viktoria Azarenka eta Novak Djoković tenislariak Australiako Irekiko txapeldun berriak bilakatu ziren.
- 2012ko Europako Eskubaloi Txapelketa: Danimarkak Serbiari finala irabazi eta Europako txapeldun bilakatu zen.
- Apirilaren 8a – 2012ko Paris-Roubaix: Tom Boonen irabazle.
- Apirilaren 22a – 2012ko Lieja-Bastogne-Lieja: Maxim Iglinskiy irabazle.
- Ekainaren 11 – Rafa Nadal eta Maria Xarapova tenislariak 2012ko Roland Garrosko txapeldunak.
- Uztailaren 1a – UEFA Euro 2012an Espainiak Italiari finalean 4-0 irabazi eta txapelduna bilakatu zen.
- Uztailaren 8a – Wimbledongo txapelketa: Serena Williams eta Roger Federer izan ziren txapeldunak.
- Urriaren 14a – Felix Baumgartner austriar jauskaria 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi egin eta hiru errekor berri gauzatu zituen: garaiera handieneko erorketa libreko jauzia (39.068 metroko garaierati jauzi egin eta duela 52 urtetako 31.333 metroko garaieratik eginiriko jauziaren errekorra hautsiz), soinuaren abiaduran burututako lehenbiziko erorketa jauzia inongo laguntza mekanikorik erabili gabe burutzea (1173 km/orduko abiadura lortuz) eta lur zorutik urrunena burututako globo hegaldia (40.000 kilometroko garaiera gaindituz).
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alan Kurdi, kurdu jatorriko mutil Siriarra, hiru urterekin itota hil eta Europako Errefuxiatuen Krisiaren barnean fenomeno mediatiko bihurtu zena (h. 2015).
- Otsailaren 23 – Estela Suediakoa, Suediako printzesa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Kiro Gligorov, Mazedoniako Errepublikako lehenengo Presidente hautatua (j. 1917).
- Urtarrilaren 1a – Jorge Andrés Martínez Boero, argentinar motoziklista, Dakar rallyan izandako erori baten ondorioz (j. 1973).
- Urtarrilaren 1a – Carlos Soria, argentinar abokatu eta politikaria (j. 1949).
- Urtarrilaren 3a – Artemio Zarco, euskal abokatu, idazle eta zutabegilea (j. 1930).
- Urtarrilaren 3a – Josef Škvorecký, txekiar idazlea (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a – Frederica Sagor Maas, estatubatuar aktore, idazle, antzerkigile, gidoigile eta memorialista (j. 1900).
- Urtarrilaren 9a – Malam Bacai Sanhá, Ginea-Bissauko 4. presidentea (j. 1947).
- Urtarrilaren 11 – Blanca Antepara, giza eskubideen aldeko arabar aktibista (j. 1923).
- Urtarrilaren 11 – Fatima al-Aqel, yemendar ekintzailea (j. 1957).
- Urtarrilaren 12a - Manuel Hidalgo Salas, bizkaitar guardia zibila, torturatzailea izaeagatik ezaguna,
- Urtarrilaren 12a – Marie Mansart, frantziar aktorea (j. 1925).
- Urtarrilaren 13a – Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (j. 1919).
- Urtarrilaren 14a – Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 14a – Pearse Hutchinson, eskoziar-irlandar poeta, itzultzaile eta esataria (j. 1927).
- Urtarrilaren 14a – Joxe Mari Soraluze, Epelde, gipuzkoar trikitilaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 15a – Manuel Fraga, galiziar politikari frankista, Espainiako eskuinaren XX. mendeko politikari garrantzitsuenetarikoa (j. 1922).
- Urtarrilaren 16a – Gustav Leonhardt, herbehereetar klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 16a – Carlos Pujol, katalan idazlea eta itzultzailea (j. 1936).
- Urtarrilaren 17a – Johnny Otis, estatubatuar piano jole, bateria jole, abeslari, zuzendari, eta blues eta rhythm and blues enpresaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 20a – Stella Cunliffe, britainiar estatistikaria, Royal Statistical Societyko lehen emakumezko presidentea (j. 1917).
- Urtarrilaren 20a – Etta James, estatubatuar abeslaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 21a – Vincenzo Consolo, italiar idazlea (j. 1933).
- Urtarrilaren 24a – Theo Angelopoulos, greziar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (j. 1935).
- Urtarrilaren 29a – Oscar Luigi Scalfaro, Italiako 9. Presidentea (j. 1918).
- Urtarrilaren 31 – Dorothea Tanning, estatubatuar margolari, ilustratzaile, eskultore eta idazlea (j. 1910).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (j. 1923).
- Otsailaren 3a – Ben Gazzara, italiar jatorriko estatubatuar aktore eta zuzendaria (j. 1930).
- Otsailaren 5a – Jaime Escudero, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- Otsailaren 6a – Antoni Tàpies, kataluniar margolaria (j. 1923).
- Otsailaren 7a – Carmen Salinas Alfonso de Villagómez, espainiar legelaria (j. 1916).
- Otsailaren 8a – Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (j. 1923).
- Otsailaren 8a – Luis Alberto Spinetta, argentinar rock musikagile, abeslari, gitarrista eta poeta (j. 1950).
- Otsailaren 11 – Iñaki Beti, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, kritiko literarioa, idazlea eta Psikologian eta Literaturan doktorea (j. 1958).
- Otsailaren 11 – Whitney Houston, estatubatuar abeslari, aktore, ekoizle eta modeloa (j. 1963).
- Otsailaren 12a – Manuel Lasarte, euskal bertsolaria eta idazlea (j. 1927).
- Otsailaren 12a – Germán Sánchez Ruipérez, espainiar enpresaburua eta mezenasa (j. 1926).
- Otsailaren 13a – Lillian Bassman, estatubatuar argazkilari eta margolaria (j. 1917).
- Otsailaren 14a – Angel Bassols Batalla, mexikar itzultzaile, narratzaile eta saiakera-egilea (j. 1925).
- Otsailaren 15a – Julia Manzanal Pérez, Comisario Chico, espainiar aktibista errepublikanoa, PCEko militantea (j. 1915).
- Otsailaren 16a – Chikage Awashima, japoniar aktorea (j. 1924).
- Otsailaren 19a – Renato Dulbecco, italiar-estatubatuar sendagile eta mikrobiologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1914).
- Otsailaren 20a – Lv Zijian, arte martzialetan aditua eta aldi batez Txinako Herri Errepublikako gizonik zaharrena (118 urte) (j. 1893).
- Otsailaren 24a – Yon de Luisa Saseta, Mexikoko euskal diasporako kide nabarmena (j. 1937).
- Otsailaren 24a – Maria Adelaida Bragançakoa, Donibane Lohizunen jaiotako Portugalgo infanta (j. 1912).
- Otsailaren 25a – Gloria Alcorta, argentinar idazle eta poeta (j. 1915).
- Otsailaren 25a – Manuel Alía Medina, espainiar geologoa, Bukraako fosfato-aztarnategien aurkitzailea (j. 1917).
- Otsailaren 25a – Maurice André, frantziar tronpeta-jotzailea (j. 1933).
- Otsailaren 25a – Erland Josephson, suediar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (j. 1923).
- Otsailaren 26a – Teresa Aldamiz, filipinar-bizkaitar poeta, kazetaria eta itzultzailea (j. 1928).
- Otsailaren 26a – Andresa Portugal, Donostiako Bretxako azokan arrain-saltzailea 70 urtez, arrain garbitua saltzeari utzi zion azkena (j. 1915).
- Otsailaren 27a – Manuel de Solà-Morales Rubió, kataluniar arkitekto eta urbanista (j. 1939).
- Otsailaren 29a – Davy Jones, ingeles aktore eta musikaria, The Monkees taldeko kidea (j. 1945).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 4a – Felícia Fuster i Viladecans, kataluniar poeta, pintore eta itzultzailea (j. 1921).
- Martxoaren 6a – Elias Garralda, nafar margolaria (j. 1926).
- Martxoaren 7a – Félicien Marceau, frantziar antzerkigilea idazlea (j. 1913).
- Martxoaren 9a – Agnes Torres, mexikar psikologoa, ikerlaria, hizlaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea, eraila (j. 1983).
- Martxoaren 10a – Jean Giraud, Moebius, frantziar komikigilea (j. 1938).
- Martxoaren 10a – Frank Sherwood Rowland, estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- Martxoaren 12a – Domitila Barrios de Chungara, Boliviako feminismoaren buruzagi nabarmena (j. 1937).
- Martxoaren 12a – Augustin Misago, ruandar apezpiku katolikoa (j. 1943).
- Martxoaren 13a – Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1919).
- Martxoaren 14 – Ċensu Tabone, Maltako 4. presidentea (j. 1913).
- Martxoaren 14a – Pierre Schoendoerffer, frantziar zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemailea (j. 1928).
- Martxoaren 15a – Mervyn Davies, Merv the Swerve, galestar errugbi jokalaria (j. 1946).
- Martxoaren 15a – Jacques Descheemaeker, frantziar legegizon eta historialaria (j. 1919).
- Martxoaren 16a – Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (j. 1919).
- Martxoaren 16a – Dominika Etxart, euskal herri-kantaria, Zuberoako herri kantuak berreskuratzen lan aparta egin zuena (j. 1933).
- Martxoaren 17a – Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (j. 1923).
- Martxoaren 18a – George Tupou V.a, Tongako erregea (j. 1948).
- Martxoaren 19a – Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1929).
- Martxoaren 21a – Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1920).
- Martxoaren 21a – Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria (j. 1979).
- Martxoaren 21a – Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria (j. 1942).
- Martxoaren 23a – Abdullahi Yusuf Ahmed, Somaliako trantsizio gobernuko presidentea (j. 1934).
- Martxoaren 24a – José Ángel Zubiaur, nafar politikari eta abokatua (j. 1918).
- Martxoaren 25a – Susana Agüero, argentinar dantzaria eta aktorea (j. 1944).
- Martxoaren 25a – Antonio Tabucchi, italiar idazlea eta Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea (j. 1943).
- Martxoaren 27a – Millôr Fernandes, brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea (j. 1923).
- Martxoaren 27a – Adrienne Rich, estatubatuar idazle feminista (j. 1929).
- Martxoaren 28a – John Arden, ingeles antzerkigilea (j. 1930).
- Martxoaren 29a – Florentino Goiburu, gipuzkoar bertsolari eta artzaina (j. 1933).
- Martxoaren 31 – Joakin Berasategi, gipuzkoar argitaratzailea, Sendoa argilatxearen sortzailea eta bertsolaritzaren bultzatzailea (j. 1939).
- Martxoaren 31 – Lise London, Frantziako Erresistentziako aktibista, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zena (j. 1916).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Miguel de la Madrid, Mexikoko presidentea (j. 1934).
- Apirilaren 3a – Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (j. 1919).
- Apirilaren 3a – José María Zarraga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1930).
- Apirilaren 4a – Dimitris Christoulas, Atzerakada Handiaren ondorioz sorrarazitako egoera sozioekonomikoaren aurka protesta moduan bere buruaz beste egin zuen greziar botikaria (j. 1935).
- Apirilaren 4a – Claude Miller, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1942).
- Apirilaren 4a – Luciano Montero Rechou, lapurtar txirrindularia (j. 1930).
- Apirilaren 4a – Lorenzo Ondarra, nafar organo-jotzailea eta musikagilea (j. 1931).
- Apirilaren 5a – Jim Marshall, Zarataren aita, gitarra elektrikoen anplifikazioaren aitzindaria (j. 1923).
- Apirilaren 5a – Barney McKenna, irlandar banjojotzailea eta The Dubliners taldeko kidea (j. 1939).
- Apirilaren 5a – Bingu wa Mutharika, Malawiko presidentea (j. 1934).
- Apirilaren 5a – Ferdinand Alexander Porsche, alemaniar ingeniaria, Porsche 911 modeloaren diseinatzailea (j. 1935).
- Apirilaren 8a – Regina Araluze, bizkaitar irrintzilaria (j. 1922).
- Apirilaren 9a – Iñigo Cabacas, Athletic Club futbol taldearen jarraitzailea, Ertzaintzaren pilotakada batez (j. 1983).
- Apirilaren 11 – Ahmed Ben Bella, Aljeriako lehendabiziko presidentea (j. 1916).
- Apirilaren 14a – Piermario Morosini, italiar futbolaria, futbol partidu batean bihotzekoak jota (j. 1986).
- Apirilaren 17a – Manuel Gómez Larrañeta, gipuzkoar biologo eta ozeanografoa (j. 1924).
- Apirilaren 19a – Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (j. 1940).
- Apirilaren 25a – Louis le Brocquy, irlandar margolaria (j. 1916).
- Apirilaren 28a – Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1920).
- Apirilaren 28a – Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (j. 1919).
- Apirilaren 30a – E. J. Potter, estatubatuar motozikleta diseinatzaile eta lasterkaria (j. 1941).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 4a – Adam "MCA" Yauch, estatubatuar rap abeslaria eta baxu-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea (j. 1964).
- Maiatzaren 5a – Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (j. 1919).
- Maiatzaren 8a – Maurice Sendak, estatubatuar idazle eta marrazkilaria (j. 1928).
- Maiatzaren 10a – Rafael Munoa, donostiar pintorea eta marrazkilaria (j. 1930).
- Maiatzaren 10a – Juan Maria Urdangarin Berriotxoa, euskal enpresaburua (j. 1932).
- Maiatzaren 12a – John William Costerton, kanadar zientzialaria , biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria (j. 1934).
- Maiatzaren 12a – Jose Ignacio Kote Olaizola, arkitekto teknikoa eta gipuzkoar kirolari loturiko pertsona (j. 1952).
- Maiatzaren 14a – Eñaut Larralde, euskal abeslaria eta irakaslea (j. 1909).
- Maiatzaren 15a – Carlos Fuentes, mexikar idazlea, Latinoamerikako idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa (j. 1928).
- Maiatzaren 15a – Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (j. 1919).
- Maiatzaren 15a – José María Macarulla, kataluniar kimikaria eta EHUko irakaslea (j. 1932).
- Maiatzaren 17a – Donna Summer, estatubatuar abeslaria (j. 1948).
- Maiatzaren 18a – Dietrich Fischer-Dieskau, alemaniar opera-abeslaria, baritonoa (j. 1925).
- Maiatzaren 20a – Robin Gibb, britainiar abeslaria eta musikagilea, Bee Gees taldeko kidea (j. 1949).
- Maiatzaren 20a – Juan José Mencía, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- Maiatzaren 20a – Eugene Polley, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, telebistarako urrutiko agintea asmatzeagatik ospetsua (j. 1915).
- Maiatzaren 25a – Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (j. 1919).
- Maiatzaren 26a – Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (j. 1936).
- Maiatzaren 27a – Jose María Busto, bizkaitar futboñaria (j. 1923).
- Maiatzaren 27a – Friedrich Hirzebruch, alemaniar matematikaria, bere belaunaldiko figura nabarmena (j. 1927).
- Maiatzaren 28a – Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (j. 1916).
- Maiatzaren 30a – Karmele Esnal, gipuzkoar irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea (j. 1932).
- Maiatzaren 30a – Andrew Fielding Huxley, britainiar biofisikaria, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1917).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Andoni Esparza Gallastegi, bizkaitar kooperatibista eta albaitaria (j. 1932).
- Ekainaren 1a – Jesús María Hurtado Arrieta, bizkaitar futbolaria (j. 1930).
- Ekainaren 2a – Genichi Taguchi, japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- Ekainaren 5a – Ray Bradbury, zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Ekainaren 6a – Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1957).
- Ekainaren 7a – Arturo Azuela, mexikar idazlea (j. 1938).
- Ekainaren 7a – Phillip Tobias, hegoafrikar antropologoa (j. 1925).
- Ekainaren 10a – Georges Mathieu, frantziar margolaria (j. 1921).
- Ekainaren 11 – Hector Bianciotti, argentinar jatorriko frantziar idazlea (j. 1930).
- Ekainaren 11 – Gotzon Elortza, bizkaitar zinema-zuzendaria, Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria eta euskarazko lehen dokumentalen egilea (j. 1923).
- Ekainaren 11 – Teófilo Stevenson, kubatar boxeolaria, adituen iritzian historiako boxeolari amateur onena (j. 1952).
- Ekainaren 12a – Sheikh Mukhtar Mohamed Hussein, Somaliako behin-behineko presidentea (j. 1912).
- Ekainaren 12a – Elinor Ostrom, estatubatuar politologoa, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1933).
- Ekainaren 13a – Roger Garaudy, frantziar filosofoa eta politikaria (j. 1913).
- Ekainaren 13a – William Standish Knowles, estatubatuar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Ekainaren 14a – Maribel Forcadas, espainiar medikua eta EHUko irakaslea (j. 1949).
- Ekainaren 14a – Marjorie Hyams, estatubatuar jazz-musikari, bibrafonista, pianista, bateria-jole eta musika-moldatzailea (j. 1920).
- Ekainaren 15a – Raymond Hernando, Ramuntxo, laupurtar txirrindularia (j. 1954).
- Ekainaren 17a – Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (j. 1965).
- Ekainaren 21a – Mary Daniel, argentinar-brasildar aktore, dantzari, abeslari eta gidoilaria (j. 1911).
- Ekainaren 21a – Anna Schwartz, estatubatuar ekonomialaria (j. 1915).
- Ekainaren 22a – Juan Luis Galiardo, espainiar aktorea (j. 1940).
- Ekainaren 23a – Brigitte Engerer, frantziar piano-jotzaile klasikoa (j. 1952).
- Ekainaren 26a – Nora Ephron, estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria (j. 1941).
- Ekainaren 28a – Robert Sabatier, frantziar idazlea (j. 1923).
- Ekainaren 30a – Yitzhak Shamir, Israelgo lehen ministroa (j. 1915).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Evelyn Lear, estatubatuar opera-abeslari lirikoa, sopranoa (j. 1926).
- Uztailaren 3a - Lucia Arrube, Lutxi, Lucina, bizkaitar erraketista (j. 1923).
- Uztailaren 3a – Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (j. 1926).
- Uztailaren 7a – Leon Schlumpf, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1925).
- Uztailaren 8a – Ernest Borgnine, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Uztailaren 12a – Else Holmelund Minarik, Haur Literaturako estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Uztailaren 13a – Leda Valladares, argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa (j. 1919).
- Uztailaren 15a – Manuel Egiguren, euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea (j. 1930).
- Uztailaren 15a – Celeste Holm, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Uztailaren 16a – Jon Lord, ingeles konpositore, piano jotzailea eta Hammond organo jotzailea (j. 1941).
- Uztailaren 18a – Jean François-Poncet, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente bitartekaria (j. 1928).
- Uztailaren 18a – Frances Spence, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (j. 1922).
- Uztailaren 22a – Miguel Arteche, txiletar idazlea (j. 1926).
- Uztailaren 22a – Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotaria (j. 1935).
- Uztailaren 22a – George Armitage Miller, estatubatuar psikologoa, psikologia kognitiboaren sortzaileetako bat (j. 1920).
- Uztailaren 23a – Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (j. 1940).
- Uztailaren 23a – Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (j. 1951).
- Uztailaren 23a – Esther Tusquets, kataluniar idazle eta argitaratzailea (j. 1936).
- Uztailaren 24a – John Atta-Mills, Ghanako presidentea (j. 1944).
- Uztailaren 24a – Gregorio Peces-Barba, espainiar politikaria eta abokatua (j. 1938).
- Uztailaren 29a – Chris Marker, frantziar idazle, argazkilari, film dokumentalen zuzendari, multimedia artista eta zinema saiakeragilea (j. 1921).
- Uztailaren 30a – Maeve Binchy, irlandar eleberrigile, antzerkigile, ipuin idazle, zutabegile eta hizlaria (j. 1939).
- Uztailaren 31 – Gore Vidal, estatubatuar idazlea (j. 1925).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 2a – John Keegan, britainiar historialari militar, irakasle, idazle eta kazetaria (j. 1934).
- Abuztuaren 3 - Antonio Mateo, Irunen bizi izandako asturiar margolaria (j. 1927).
- Abuztuaren 5a – Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (j. 1919).
- Abuztuaren 8a – Sancho Gracia, espainiar-uruguaiar aktorea (j. 1936).
- Abuztuaren 16a – Joaquín Luis Romero Marchent, espainiar zinema zuzendari, telebista zuzendari eta gidoilaria (j. 1921).
- Abuztuaren 17a – María Luisa Herrera, espainiar arkeologoa (j. 1913).
- Abuztuaren 19a – Tony Scott, ingeles zinema zuzendaria (j. 1944).
- Abuztuaren 20a – Phyllis Diller, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1917).
- Abuztuaren 20a – Dom Mintoff, Maltako lehen ministroa (j. 1916).
- Abuztuaren 20a – Meles Zenawi, Etiopiako presidentea (j. 1955).
- Abuztuaren 21a - Genoveva Dawson, argentinar botanikari, kontserbatzaile, irakasle eta esploratzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 21a – William Thurston, estatubatuar matematikaria (j. 1946).
- Abuztuaren 24a – Bonifacia Zuazola, Boni, gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- Abuztuaren 25a – Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra (j. 1930).
- Abuztuaren 27a – Aurora Bautista, espainiar aktorea (j. 1925).
- Abuztuaren 28a – Alfred Schmidt, alemaniar filosofoa (j. 1931).
- Abuztuaren 30a – Carlos Larrañaga, kataluniar aktorea (j. 1937).
- Abuztuaren 31 – Carlo Maria Martini, italiar kardinala, Milango artzapezpikua izandakoa (j. 1927).
- Abuztuaren 31 – Klaus Niebel, alemaniar industrialari eta euskaltzalea (j. 1937).
- Abuztuaren 31 – Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (j. 1944).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a - Françoise Collin, belgikar eleberrigile, filosofo eta feminista, frantsesezko lehen aldizkari feministaren sortzailea (j. 1928).
- Irailaren 2a – Jose Antonio Agirregomezkorta, gipuzkoar futbolaria (j. 1941).
- Irailaren 2a – Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea (j. 1941).
- Irailaren 3a – Michael Clarke Duncan, estatubatuar aktorea (j. 1957).
- Irailaren 3a – Sun Myung Moon, Batasunaren Elizaren korear sortzailea (j. 1920).
- Irailaren 10a – Ernesto de la Peña, mexikar itzultzailea eta akademikoa (j. 1927).
- Irailaren 11 - José Javier Etaio Mikeo, nafar matematikaria (j. 1926).
- Irailaren 12a – Jesús Felipe Armendaritz, bizkaitar politikari eta sindikalista (j. 1945).
- Irailaren 13a – Dilhan Eryurt, turkiar astrofisikari, astronomo eta ikerlari zientifikoa (j. 1926).
- Irailaren 13a – Otto Stich, Suitzako presidentea (j. 1927).
- Irailaren 18a – Santiago Carrillo, espainiar politikari komunista, Espainiar Transizioan pertsonaia garrantzitsua (j. 1915).
- Irailaren 19a – Víctor Cabedo, espainiar txirrindularia, entrenatzen ari zela auto batek jota (j. 1989).
- Irailaren 26a – Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (j. 1927).
- Irailaren 28a – Juan Maria Orbe, euskal enpresaburua eta EHNE sindikatuko sortzaileetako bat (j. 1944).
- Irailaren 29a – Hebe Camargo, brasildar aktorea, abeslaria eta telebistako aurkezlea (j. 1929).
- Irailaren 30a – Barry Commoner, estatubatuar biologo, ekologo eta pedagogoa (j. 1917).
- Irailaren 30a – Autran Dourado, brasildar eleberrigilea (j. 1926).
- Irailaren 30a - Antisa Khvichava, 132 urtean bizi omen izan zen emakumea (j. 1880).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Eric Hobsbawm, ingeles historialari eta idazle marxista (j. 1917).
- Urriaren 5a – Joxe Aierbe, euskal idazlea (j. 1934).
- Urriaren 6a – Chadli Bendjedid, Aljeriako presidentea (j. 1929).
- Urriaren 6a – John Jamieson Carswell Smart, ingeles filosofoa (j. 1920).
- Urriaren 11 – Edgar Negret, kolonbiar eskultorea (j. 1920).
- Urriaren 15a – Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea (j. 1922).
- Urriaren 18a - Isabel Ellsen, frantziar nobelagile, erreportari, gidoilari eta gerra-argazkilaria (j. 1958).
- Urriaren 18a – Sylvia Kristel, herbeheretar aktorea (j. 1952).
- Urriaren 19a – Fiorenzo Magni, italiar txirrindularia, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehena (j. 1920).
- Urriaren 19a – Manuel António Pina, portugaldar idazlea eta kazetaria (j. 1943).
- Urriaren 19a – Raymond Souster, ingelesezko kanadar poeta (j. 1921).
- Urriaren 20a – Edward Donnall Thomas, estatubatuar medikua, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- Urriaren 21a – George McGovern, estatubatuar historialari eta politikaria (j. 1922).
- Urriaren 22a – Wilson Whineray, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1935).
- Urriaren 23a – Xabier Flores, nafar futbolaria, errepide istripuan (j. c. 1988).
- Urriaren 24a – Olivier Lefèvre d'Ormesson, frantziar politikaria (j. 1918).
- Urriaren 24a – Txomin Ziluaga, HASI alderdiko idazkari nagusia, Herri Batasunako sortzaileetako bat eta politika-zientziako irakaslea (j. 1939).
- Urriaren 25a – John Connelly, ingeles futbolaria (j. 1938).
- Urriaren 27a – Rafa Albisu, ETA erakundearen sortzaileetako bat (j. 1931).
- Urriaren 27a – Jacques Dupin, frantziar poeta, arte kritikari eta L'Éphémère aldizkariaren kofundatzailea (j. 1927).
- Urriaren 27a – Hans Werner Henze, alemaniar musikagilea (j. 1926).
- Urriaren 31 – Gae Aulenti, italiar arkitektoa (j. 1927).
- Urriaren 31 – Fernando Díaz-Plaja, kataluniar historialaria, saiakeragilea eta narratzailea (j. 1918).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Agustín García Calvo, espainiar filosofoa, hizkuntzalaria, itzultzailea eta saiakera-idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 5a – Elliot Carter, estatubatuar musikagilea (j. 1908).
- Azaroaren 17a – Branko Elsner, esloveniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1929).
- Azaroaren 17a – Margaret Yorke, britainiar fikziozko idazlea (j. 1924).
- Azaroaren 18a – Emilio Aragón Bermúdez, Miliki, espainiar pailazoa, abeslaria eta telebista aurkezlea (j. 1929).
- Azaroaren 19a – Hannie Lips, Herbeheretako telebista aurkezlea (j. 1924)
- Azaroaren 19a – Boris Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (j. 1933).
- Azaroaren 23a – José Luis Borau, espainiar zinema zuzendari, ekoizle, aktore eta gidoigilea (j. 1929).
- Azaroaren 23a – Larry Hagman, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Azaroaren 24a – Héctor Camacho, Macho Camacho, puertorricoar boxeolaria, eraila (j. 1962).
- Azaroaren 24a – Tony Leblanc, espainiar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1922).
- Azaroaren 25a – Lars Hörmander, suediar matematikaria (j. 1931).
- Azaroaren 26a – Joseph Murray, estatubatuar sendagilea, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1919).
- Azaroaren 30a – Inder Kumar Gujral, Indiako lehen ministroa (j. 1919).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 4a - Besse Cooper, estatubatuar maistra eta sufragista, 116 urtera arte bizi izandakoa (j. 1896).
- Abenduaren 5a – Oscar Niemeyer, brasildar arkitektoa, arkitektura modernoko erreferente nagusietako bat (j. 1907).
- Abenduaren 6a – Miguel Abia Biteo Boricó, Ekuatore Gineako lehen ministroa (j. 1961).
- Abenduaren 6a – Jean Diederich, luxenburgotar txirrindularia (j. 1922).
- Abenduaren 7a – Franz Duboscq, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea (j. 1924).
- Abenduaren 11 – Ravi Shankar, indiar musikagilea eta zitara-jotzailea (j. 1920).
- Abenduaren 11 – Galina Vixnevskaia, errusiar soprano opera abeslaria (j. 1926).
- Abenduaren 12a – Juan María Balier, bizkaitar txirrindularia (j. 1941).
- Abenduaren 13a – Maurice Herzog, frantziar alpinista eta politikaria, Louis Lachenalekin batera zortzimilako bat (Annapurna) igo zuen aurreneko gizakia (j. 1919).
- Abenduaren 15a – Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (j. 1929).
- Abenduaren 15a – Jamala al-Baidhani, yemendar giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1977).
- Abenduaren 15a – Páidí Ó Sé, futbol gaelikoko irlandar jokalaria (j. 1955).
- Abenduaren 16a – Iñaki Lejarreta, bizkaitar txirrindularia, mendiko bizikletan cross-county modalitatean aritua (j. 1983).
- Abenduaren 18a – Mustafa Ould Salek, Mauritaniako presidentea (j. 1936).
- Abenduaren 19a – Pecker Dunne, irlandar musikari eta seanchaía (j. 1933).
- Abenduaren 21a – Lee Dorman, estatubatuar baxu-jotzailea, Iron Butterfly taldeko kidea (j. 1942).
- Abenduaren 24a – Richard Rodney Bennett, britainiar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1936).
- Abenduaren 24a – Charles Durning, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 27a – Norman Schwarzkopf, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako nazioarteko gudarosteen komandantea (j. 1934).
- Abenduaren 30a – Fili Chillón, espainiar idazle, margolari eta eskultorea (j. 1918).
- Abenduaren 30a – Rita Levi-Montalcini, italiar neurologo eta unibertsitateko irakaslea, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1909).
- Abenduaren 31 – Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1938).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirila – Samia Yusuf Omar, somaliar atleta (j. 1991).
- Fisika: Serge Haroche eta David J. Wineland
- Kimika: Robert Lefkowitz eta Brian Kobilka
- Literatura: Mo Yan
- Medikuntza: John Gurdon eta Shinya Yamanaka
- Ekonomia: Alvin E. Roth eta Lloyd Shapley
- Bakea: Europar Batasuna
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|