Sergio Pininfarina
Sergio Pininfarina, jaiotza-izenez Sergio Farina (Turin, Italia, 1926ko irailaren 8a - Turin, 2012ko uztailaren 3a) italiar diseinatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuetara bidaiatu zuen automobilgintzan erabiltzen ziren teknologia berriak ezagutzeko. Haren aita Battista Pinin Farinak 1930ean sorturiko Pininfarina karrozeria-lantegian hasi zen lanean. 1959an zuzendari izendatu zutelarik, joera abangoardistari jarraituz ekin zion lanari. Ordura arte, auto haiek izan zuten itxura biribilduari berrikuntza garrantzitsuak egin zizkion esperimentazioaren bidetik. Gero, Nash konpainiarentzat aholkulari izatera aldatu zen, eta, handik gutxira, Volkswagen eta Peugeot etxeekin hasi zen lanean Pininfarina. 1959an, azkenik, British Motors Corporationsekin bat egin zuen. Praktikotasuna eta estetika bateratzeko ahalegina egin du bere lanetan.
Era guztietako autoak diseinatu ditu, hasi egunero erabiltzeko autoetatik eta auto bitxietaraino, eta berebiziko eragina izan du autoen diseinuaren bilakaeran. Berak diseinaturiko autoen artean, azpimarratzekoak dira Ferrari Dino Coupé (1965), Fiat Spider Dino 2000 (1966), Alfa Romeo Duetto (1966) eta Ferrari Testarossa (1984).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.