Artur Mas
Artur Mas i Gavarró (Bartzelona, Katalunia, 1956ko urtarrilaren 31) politikaria da, CDC eta PDeCAT alderdi politikoen buru ohia, eta Kataluniako Generalitateko lehendakari ohia.
Kataluniako Generalitateko lehen kontseilaria izan zen 2001tik 2003ra arte.
2003 eta 2006ko Kataluniako Hauteskundeetan, CiU alderdiaren buru moduan aurkeztu zen, eta biak ala biak irabazi zituen (aulki kopuruetan, botoetan bakarrik bigarrenak). Hala eta guztiz ere, bigarrenean PSC, ERC eta ICVk sortutako hirukoteak lortu zuen gehiengo absolutua, eta Pasqual Maragall eta Jose Montilla izendatu zituzten lehendakari. Azkenik, 2010ean hirugarren aldiz irabazi zuen, askoz tarte handiagoarekin, eta presidente bilakatu zen.
Haren lehen legegintzaldia murrizketa ekonomikoak nabarmen zituen, baina ekonomia itunaren lorpena zen nahi nagusia, eta, Mariano Rajoy Espainiar gobernuburu berria ukatu zionean, 2012ko azaroaren 25erako hauteskundeetara deitu zuen, independentzia lortzeko eta procés-ari hasiera emanez.
Hala ere, CiU 12 aulki gutxiago lortu zituen, eta ERC-ren laguntza behar izan zuen gobernua izateko. ERC-k, Oriol Junqueras buru izanda, erreferenduma eskatu zion truke. 2013aren amaieran kontsulta azaroaren 9an izango zela baieztatu zen. Geroago, Konstituzio Auzitegia hau baliogabetu eta gero, partaidetza-prozesu batera deitu zuen.
Arrastaka hau eta gero, hauteskunde plesbizitarioak egiteko ideia hasi zen, konstituziogile bezalakoak. Baina Mas independentista-zerrenda bat bakarrik nahi zuen. Azkenean, ERC-k onartu zuen zerrenda horretan parte hartzea eta 2015eko irailaren 27rako deitu ziren. Zerrenda Junts pel Sí (Bai-agatik batera) deitu zen, eta Artur Mas 4. postuan zihoan, baina lehendakarigaia zen.
Hauteskundeen emaitzak ez ziren onak izan: independentistek gehiengo osoa zuten, baina CUP-aren laguntza baldin bazuten. Eta azken hauek ez zuten nahi lehendakaria ustela izatea. Negoziazio biziak, komunikabide-presio (Pressing CUP) eta 3 batzar eta gero, CUP-a ezetz esan zuen berriro. Azkenean, Mas pas al costat bat egin zuen (atzera egin zen) eta Carles Puigdemont izendatu zen Kataluniako lehendakari berria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kataluniako prozesu independentista
- Kataluniako Generalitateko presidenteen zerrenda
- Bartzelonar ezagunen zerrenda
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur Mas |
- (Katalanez) Artur Masen webgune ofiziala
- 1956ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako Generalitateko presidenteak
- Kataluniako Generalitateko kontseilariak
- Junts pel Sí koalizioko politikariak
- CIUko politikariak
- Kataluniako ekonomialariak
- Kataluniar independentistak
- Bartzelonarrak
- Bartzelonako unibertsitateko ikasleak
- Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko IX. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VIII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VI. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko V. legegintzaldiko diputatuak
- CiUko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Junts pel Síko diputatuak Kataluniako Parlamentuan