Martxoaren 27
Itxura
Martxoaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita seigarren eguna da, 87.a bisurteetan. 279 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1932 – Lehen Aberri Eguna ospatu zen, Bilbon.
- 1944 – Angelu eta Biarrizko bonbardaketa. Hegazkin estatubatuarrek nazien kontrolpeko azpiegiturak kaltetu nahi zituzten. 150 zibil hil zituzten, 250 zauritu eta 375 etxe suntsitu zituzten.
- 1961 – Javier Batarrita Elexpuru hil zuen Espainiako Guardia Zibilak errepideko kontrol batean. Buruan tiroa eman eta ondoren beste 48 tiroz josi zuten. Auto berean zihoan Martin Ballesteros larri zauritu zuten. Jendartean Boluetako krimena izendatu zen hilketa.
- 1976 – 24 orduak euskaraz ekimena. Donostia, Loiola, Iruñea eta Bilboko Herri Irratiek, egun osoko euskarazko irratsaioa egin zuten
- 2006 – Roman Knörr, Arabako Merkataritza Ganberaren buru aukeratu zuten.
- 2016 – Aberri Eguna: EAJak Bilbon, EH Bilduk Iruñean eta Ahal Duguk Donostian ospatu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1952 – Konrad Adenauer Alemaniako politikaria erailtzen saiatu ziren.
- 1964 – Alaskako Anchorage herritik gertu 9,2 graduko lurrikara izan zen. Lurrikarak hainbat tsunami eragin zituen, Kaliforniako Crescent City hirian 12 pertsona hil zirelarik.
- 1973 – Marlon Brandok uko egin zion Oscar saria jasotzeari, AEBetako jatorrizko herriei ematen zitzaien tratuagatik.
- 1977 – Los Rodeosko istripuan 583 lagun hil ziren.
- 2006 – Espainian LaSexta telebista kate berriaren emisioak hasi ziren.
- 2008 – Mumia Abu-Jamal AEBetako ekintzaile afroamerikarraren aurkako heriotza zigorra bertan behera utzi zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bittor Elizagoienek bere lehen txapela jantzi zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1952 – Singin' in the Rain ("Euripean Abestuz") filma estreinatu zen, Gene Kelly eta Stanley Donenek zuzendu eta Gene Kelly berak, Donald O'Connor, Debbie Reynolds, Jean Hagen eta Millard Mitchell aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – White Men Can't Jump ("Zuriek Ez Dakite Jauzi Egiten") filma estreinatu zen, Ron Sheltonek zuzendu eta Wesley Snipes eta Woody Harrelson aktoreek antzeztu zuten.
- 2003 – Ned Kelly filma estreinatu zen, Gregor Jordanek zuzendu eta Heath Ledger, Orlando Bloom, Naomi Watts eta Geoffrey Rush aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004ko Sei Nazioen Txapelketa amaitu zen. Frantziak bere 14. txapelketa eskuratu zuen partida denak irabazita. Imanol Hariñordoki baionarrak lau entsegu lortu zituen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1871 – Nazioarteko lehen errugbi partida historian jokatu zuten Eskoziak eta Ingalaterrak. Eskoziak irabazi zuen.
- 1956 – Madrilgo Recoletos pilotalekuan Txikito Aurizkoa eta Ituarte II.ak Alsua II.a eta Sarasola II.aren kontra jokatu zuten. Alsuak pilotakada bat buruan jaso ondoren frontoian bertan hil zen.
- 2016 – Oxford-Cambridge estropada: Cambridge garaile 18 minutu eta 41 segundoko denboraz.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1306 – Filipe III.a Nafarroakoa, Évreuxko konde eta Nafarroako errege (h. 1343).
- 1708an bataiatua – José Vicente Díaz Bravo, nafar karmeldarra, Inkisizioko Ofizio Santuko kalifikatzailea eta Mexikoko Durangoko apezpikua (h. 1772).
- 1844 – Joakin Maria Jauregi, Panderi, gipuzkoar bertsolaria (h. 1921).
- 1846 – Juan Pascual Esteban, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 1940).
- 1873 – Mario Muslera, gipuzkoar militarra (h. 1936).
- 1897 – Alexandre Camino, lapurtar politikaria (h. 1972).
- 1915 –
- Anastasio Albisu, euskal idazlea (h. 1997).
- Maria Arrillaga, Arane I.a, gipuzkoar erraketista (h. 2015).
- 1920 – Yon Etxaide, donostiar idazle oparoa (h. 1998).
- 1926 – Pilar Iragorri Iriarte, gipuzkoar misiolari sekularra (h. 2026).
- 1933 – Joxe Mari Aranalde, gazteluar idazlea, irakasle, bertsozale eta euskaltzain urgazlea (h. 2005).
- 1936 – Eusebio Osa Unamuno, euskal idazlea (h. 1993).
- 1937 – Lourdes Iriondo, euskal kantaria (h. 2005).
- 1941 – José Miguel Arregi Aranzegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1946 – Joseba Arregi Erostarbe, ETAko militante historiko gipuzkoarra.
- 1955 – Ramón Andrés, nafar idazlea, poeta eta literaturari nahiz musikari buruzko hainbat idatziren egilea.
- 1961 – Izaskun Bilbao, bizkaitar politikaria, Eusko Legebiltzarreko mahaiburu ohia.
- 1965 – Santiago Cervera, nafar politikaria.
- 1966 – Cristina Gutiérrez Meurs, madrildar-bizkaitar artista, idazlea eta aktibista, Madrilen.
- 1970 – Xanti Martín, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 – Imanol Etxeberria, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – Gaizka Mendieta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1977 – Daniel Rodríguez Pérez, Txiki, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1978 – Mitxelko Uranga, bizkaitar idazlea eta irakaslea.
- 1983 – Aitor Gorostegi, gipuzkoar futbol-arbitroa.
- 1984 –
- Naiara Arnedo, gipuzkoar antzezlea.
- Iñigo Lezertua, gipuzkoar gidoilaria eta arraunlaria.
- 1987 – Alvar Gordejuela, bizkaitar zinema zuzendari eta aktorea.
- 1994 – Oihana Zubikoa Paniagua, arabar aktorea.
- 1996 – Jokin Altuna, Altuna III.a, gipuzkoar pilotaria.
- 1997 – Joanes Bakaikoa, nafar pilotaria.
- 1998 – Leia Zarate, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Txaber Ajuriagoikoa, bizkaitar futbolaria.
- 2001 - Anartz Peña, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 972 – Roberto II.a Frantziakoa, kapetar leinuko bigarrengo Frantziako erregea (h. 1031).
- 1416 – San Frantzisko Paolakoa, italiar aszeta (h. 1507).
- 1662 – Maria Luisa Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1689).
- 1676 – Ferenc II.a Rákóczi, Transilvaniako printzea (h. 1735).
- 1724 – Jane Colden, estatubatuar botanikaria, Estatu Batuetako lehendabiziko emakumezko botanikaritzat hartua (h. 1766).
- 1781 – Charles Joseph Minard, frantziar injinari zibila (h. 1870).
- 1784 – Sándor Kőrösi Csoma, hungariar esploratzailea, tibetologiaren sortzailetzat hartua (h. 1842).
- 1785 – Luis XVII.a Frantziakoa, de iure Nafarroako eta Frantziako erregea (h. 1795).
- 1797 – Alfred de Vigny, frantziar idazlea (h. 1863).
- 1802 –
- Félix-Jacques Moulin, frantziar argazkilaria (h. 1875).
- Charles-Mathias Simons, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1874).
- 1809 – Georges Eugène Haussmann, frantziar politikaria (h. 1891).
- 1822 – Henri Murger, frantziar idazlea (h. 1861).
- 1824 – Antonio de Pirala, espainiar historialaria (h. 1903).
- 1837 – Wild Bill Hickok, esploratzailea, abenturazalea, jokalaria, ehiztaria, pistolaria eta Ameriketako Estatu Batuetako marshalla (h. 1876).
- 1845 – Wilhelm Röntgen, alemaniar fisikaria, 1901eko Fisikako Nobel Saria (h. 1923).
- 1847 – Otto Wallach, alemaniar kimikaria, 1910eko Kimikako Nobel Saria (h. 1931).
- 1851 –
- Ruperto Chapí, espainiar musikagilea (h. 1909).
- Vincent d'Indy, frantziar musikagilea eta pedagogoa (h. 1931).
- 1857 – Karl Pearson, ingeles zientzialaria (h. 1936).
- 1863 – Henri Royce, ingeles industrialaria, Rolls-Royce enpresaren sortzailea (h. 1933).
- 1871 – Heinrich Mann, alemaniar idazlea (h. 1950).
- 1875 – Albert Marquet, frantziar margolaria (h. 1947).
- 1879 –
- Sándor Garbai, Hungariako estatuburua (h. 1947).
- Edward Steichen, luxenburgoar estatubatuar argazkilaria (h. 1973).
- 1883 – Marie Under, estoniar poeta, Estoniako literaturan figura garrantzitsuenetako bat (h. 1980).
- 1886 –
- Sergei Kirov, sobietar poltikaria (h. 1934).
- Ludwig Mies van der Rohe, alemaniar arkitektoa (h. 1969).
- 1891 –
- Herminia Gómez Serra, espainiar opera abeslaria izan, sopranoa (h. 1977).
- Lajos Zilahy, hungariar idazlea (h. 1974).
- 1893 – Karl Mannheim, hungariar jatorriko soziologoa (h. 1947).
- 1899 –
- Francis Ponge, frantziar olerkari eta saio-idazlea (h. 1988).
- Gloria Swanson, estatubatuar aktorea (h. 1983).
- 1901 –
- Carl Barks, estatubatuar marrazkilari eta animatzailea (h. 2000).
- Enrique Santos Discépolo, argentinar musikagile, musikari, antzerkigile eta zinemagilea (h. 1951).
- Eisaku Satō, Japoniako lehen ministroa eta 1974ko Bakearen Nobel Saria (h. 1975).
- 1902 – Charles Lang, estatubatuar zinema argazkilaria (h. 1998).
- 1903 – Antonio Arraiz, venezuelar idazlea (h. 1962).
- 1905 –
- Elsie MacGill, munduko aireontzien lehen emakume-diseinatzailea (h. 1980).
- Carlota O'Neill, espainiar idazle eta kazetari feminista (h. 2000).
- Raúl Soldi, argentinar margolaria, Argentinako espresionismoaren ordezkari nagusietako bat (h. 1994).
- 1909 –
- Rosa Maria Arquimbau i Cardil, kataluniar idazle eta kazetaria (h. 1992).
- Golo Mann, alemaniar historialari eta saiakeragilea (h. 1994).
- Enriqueta O'Neill, Regina Flavio, espainiar aktorea eta idazlea (h. 1972).
- 1910 – John Robinson Pierce, estatubatuar ingeniaria, satelite bidezko komunikazioen aitzindaria (h. 2002).
- 1912 – James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 2005).
- 1917 – Cyrus Vance, estatubatuar politikaria (h. 2002).
- 1923 –
- Shūsaku Endō, japoniar idazlea, Japoniako literatura modernoan ikuspegi katolikoa sartu zuena (h. 1996).
- Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (h. 2017).
- 1924 – Sarah Vaughan, estatubatuar jazz abeslaria (h. 1990).
- 1925 – Henry Plumb, britainiar nekazari eta politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (h. 2022).
- 1926 – Rafael Usón, espainiar kimikaria (h. 2016).
- 1927 –
- François Furet, frantziar historialaria (h. 1997).
- Miguel Picazo, espainiar zinema zuzendaria (h. 2016).
- Mstislav Rostropovitx, errusiar biolontxelo-jotzailea (h. 2007).
- 1928 – Jean Dotto, frantziar txirrindularia (h. 2000).
- 1929 – Anne Ramsey, estatubatuar aktorea (h. 1988).
- 1930 – Daniel Spoerri, errumaniar artista (h. 2024).
- 1932 –
- Bailey Olter, Mikronesiako Eststu Federatuetako presidentea (h. 1999).
- Agustín Rodríguez Sahagún, espainiar enpresaburu eta politikaria, Madrilgo Alkatea (h. 1991).
- 1933 – Robert Castel, frantziar soziologoa (h. 2013).
- 1934 – Arthur Mitchell, estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa (h. 2018).
- 1936 – Jan Ptaszyn Wróblewski, poloniar musikari eta musikagile, saxofoi-jotzaile eta big band zuzendaria (h. 2024).
- 1941 –
- Ivan Gašparovič, Eslovakiako presidente ohia.
- Antònia Vicens, katalanezko idazle mallorcarra.
- 1942 –
- John E. Sulston, ingeles biologoa, Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- Michael York, ingeles aktorea.
- 1943 – Károly Morvay, hungariar filologo eta unibertsitate irakaslea, euskarari buruzko zenbait lan idatzi dituena.
- 1944 –
- Enrique Barón, espainiar politikari sozialista, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Miguel Enríquez, txiletar medikua, Ezkerreko Mugimendu Iraultzailea alderdiaren sortzaile eta zuzendaria (h. 1974).
- 1947 –
- Oliver Friggieri, maltar idazlea, poeta, kritikaria, kazetaria, hiztegigilea eta literatura irakaslea (h. 2020).
- Aad de Mos, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1948 – Maud Molyneux, frantziar emakumezko aktore, kazetari eta zinema figuringile transgeneroa (h. 2008).
- 1949 – Dubravka Ugrešić, kroaziar idazlea (h. 2023).
- 1952 –
- Josep Antoni Duran i Lleida, kataluniar politikari eta abokatua.
- Maria Schneider, frantziar aktorea (h. 2011).
- 1955 – Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidente ohia.
- 1956 – Michael Harney, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Stephen Dillane, britainiar aktorea.
- 1961 – Tony Rominger, suitzar txirrindulari ohia.
- 1962 – Carmen García de Merlo, espainiar abokatu, erizain eta funtzionarioa.
- 1963 –
- Quentin Tarantino, estatubatuar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
- Xuxa, brasildar telebista-aurkezlea, aktore, modelo eta abeslaria.
- 1968 - Stacey Kent, estatubatuar jazz abeslaria.
- 1969 – Mariah Carey, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1970 – Elizabeth Mitchell, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Nathan Fillion, kanadar aktorea.
- 1974 – Joan Horrach, espainiar txirrindularia.
- 1975 –
- Kenny Doughty, britainiar aktorea.
- Fergie, estatubatuar abeslari, abestigile eta aktorea.
- 1976 – Carlos Areces, espainiar aktorea.
- 1978 – Ledicia Sola, galiziar aktorea.
- 1979 - Louise Brealey, britainiar aktorea, idazlea, editorea eta kazetaria.
- 1981 –
- Cacau, alemaniar-brasildar futbolaria.
- Liliana Colanzi, boliviar idazle, editore eta kazetaria.
- 1986 – Manuel Neuer, alemaniar futbolaria, atezaina.
- 1987 – Polina Gagarina, errusiar abeslari, aktore eta modeloa.
- 1988 –
- Jessie J, ingeles abeslaria.
- Brenda Song, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- Atsuto Uchida, japoniar futbolaria.
- 1989 – Manuel Castellano Castro, Lillo, valentziar futbolaria.
- 1991 – Judit Neddermann, kataluniar abeslaria.
- 1993 - Sita Abellán, espainiar DJa, modeloa, diseinatzailea eta estilista.
- 1995 – Villano Antillano, puertoricar rap-gile, abeslari eta musikagilea.
- 1996 - Julen Guerrero Calvo, kantabriar aktore, antzerki zuzendari eta dramaturgoa.
- 1997 – Lisa, thailandiar rap-kantari, modelo, abeslari eta dantzaria.
- 2000 -
- Sophie Nélisse, kanadar aktorea.
- Pelayo Sánchez, espainiar txirrrindularia.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1487 – Joan Beaumont, Nafarroako Erresumako kantzilerra (j. 1419).
- 1682 – Juan Ignazio Karrera Iturgoien, espainiar militar eta politikaria eta Carrera sendiaren sortzailea Txilen, Txileko Santiagon (j. 1620).
- 1868 – Louis-Édouard Cestac, lapurtar apaiza, Servantes de Marie ordena sortu zuena (j. 1801).
- 1905 – Francisco Javier Los Arcos, nafar ingeniari militar eta politikaria, Badalonan (j. 1847).
- 1920 – Saturnino Bellido, nafar bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Zaragozan (j. 1840).
- 1953 – Jose Maritorena, nafar bertsolaria (j. 1882).
- 1956 – Luis Zenotz, Alsua II.a, nafar palaria, pilotakada bat buruan jaso ondoren, Madrilen (j. c. 1929).
- 1988 – Nikolas Barrenetxea, bizkaitar misiolari eta euskal idazlea (j. 1898).
- 1992 – Casto Intza, nafar musikologoa (j. 1894).
- 1997 – Josu Zabala Salegi, Basajaun, iruindar ETAkidea, bihotzean tiro bat zuela hilik aurkitua (j. 1976).
- 1999 – Ernestina Champourcin, 27ko belaunaldiko gasteiztar idazlea, Madrilen (j. 1905).
- 2001 – Josetxo Etxebeste, Errenteriako basagizona, baserriko ukuiluan -animalien artean- hazitako gizabanako gaigabea (j. 1935).
- 2003 – Jose Maria Satrustegi, nafar etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza (j. 1930).
- 2009 – Jacques d'Arribehaude, lapurtar idazlea, Nizan (j. 1925).
- 2013 – Pascual Aldabe Rodríguez, nafar musikagilea (j. 1924).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1378 – Gregorio XI.a, Aita santua (j. c. 1329).
- 1462 – Vasili II.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (j. 1415).
- 1482 – Maria Borgoinakoa, Borgoinako dukesa (j. 1457).
- 1598 – Theodor de Bry, estatubatuar urregile, grabatzaile, idazle eta editorea (j. 1528).
- 1625 – Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea eta Ingalaterra eta Irlandako erregea (j. 1556).
- 1715 – Josep Moragues i Mas, Espainiako Ondorengotza Gerran Borboien kontrako borrokan gailendu zen militar katalana (j. 1669).
- 1757 – Johann Stamitz, txekiar musikagilea eta biolinista (j. 1717).
- 1770 – Giambattista Tiepolo, italiar margolari barrokoa (j. 1696).
- 1809 – Joseph-Marie Vien, frantziar margolaría (j. 1716).
- 1864 – Jean-Jacques Ampère, frantziar filologoa (j. 1800).
- 1875 – Edgar Quinet, frantziar historialaria, politikaria eta idazlea (j. 1803).
- 1893 – Alphonse Beau de Rochas, lau denborako motorra asmatu zuen frantziar ingeniaria (j. 1815).
- 1898 – Francisca de Braganza, brasildar aristokrata (j. 1824).
- 1905 – Heranux Arxakean, armeniar poeta (j. 1887).
- 1906 – Eugène Carrière, Fin de siècle garaiko frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
- 1916 – Victor Emmanuel Largeau, frantziar militarra (j. 1867).
- 1923 – James Dewar, eskoziar fisikari eta kimikaria (j. 1842).
- 1927 – Klaus Berntsen, Danimarkako lehen ministroa (j. 1844).
- 1931 – Arnold Bennett, ingeles idazlea (j. 1867).
- 1938 – William Stern, alemaniar filosofoa eta psikologoa (j. 1871).
- 1940 –
- Assumpció Puigdelloses Vila, kataluniar errepublikanoa, fusilatua (j. 1906).
- Michael Joseph Savage, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1878).
- 1942 – Julio González, espainiar eskultore eta margolaria (j. 1876).
- 1957 – René Fontenelle, frantziar apezpikua (j. 1894).
- 1960 – Gregorio Marañón, espainiar mediku, zientzialari, idazle eta pentsatzailea (j. 1887).
- 1967 – Jaroslav Heyrovský, txekoslovakiar kimikari eta asmatzailea, 1959ko Kimikako Nobel Saria (j. 1890).
- 1968 – Juri Gagarin, sobietar kosmonauta, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia (j. 1934).
- 1972 – M. C. Escher, herbeheretar artista, bere grabatu xilografikoegatik ospetsua (j. 1898).
- 1985 – Pierino Baffi, italiar txirrindularia (j. 1930).
- 1987 –
- Martin Provensen, umeentzako liburuen estatubatuar ilustratzailea (j. 1916).
- Olha Franko, ukrainar idazle eta sukaldaria (j. 1896).
- 1989 – Claudio Santoro, brasildar musikagilea (j. 1919).
- 1993 – Vicent Andrés i Estellés, kazetaria, idazlea eta XX. mendeko poeta valentziar garrantzitsuenetako bat (j. 1924).
- 1996 – André Lefevere, belgikar itzulpen teorialaria (j. 1945).
- 1998 – Margarita Michelena, mexikar idazle, itzultzaile eta kazetaria (j. 1917).
- 2000 – Ian Dury, ingeles abeslaria (j. 1942).
- 2002 –
- Alicia Cañas Zañartu, txiletar politikaria, Txileko historian hauteskundeen bitartez hautatutako lehen emakume alkatea (j. 1901).
- Dudley Moore, ingeles aktorea, umorista eta musikagilea (j. 1935).
- Billy Wilder, austriar-estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1906).
- 2003 – Elisa Mújica, kolonbiar idazlea (j. 1928).
- 2004 – Larry Trask, euskal hizkuntzalari estatubatuarra (j. 1944).
- 2005 – Fernando Jiménez del Oso, espainiar psikiatra eta kazetaria (j. 1941).
- 2006 – Stanisław Lem, zientzia fikzioko poloniar idazlea (j. 1921).
- 2007 – Paul Lauterbur, estatubatuar kimikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1929).
- 2010 – Vasili Smyslov, errusiar xake-jokalaria (j. 1921).
- 2011 –
- Clement Arrindell, Saint Kitts eta Nevisko lehendabiziko gobernadore orokorra (j. 1931).
- Farley Granger, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- 2012 –
- Millôr Fernandes, brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea (j. 1923).
- Adrienne Rich, estatubatuar idazle feminista (j. 1929).
- 2013 – Yvonne Brill, kanadiar propultsio ingeniaria (j. 1924).
- 2015 – Olga Syahputra, indonesiar aktore, umorista eta abeslaria (j. 1983).
- 2016 – Alain Decaux, frantziar historialaria eta idazlea (j. 1925).
- 2018 – Stéphane Audran, frantziar aktorea (j. 1932).
- 2019 – Abdul Latif Dayfallah, Ipar Yemengo lehen ministroa (j. 1930).
- 2020 – Hamed Karoui, Tunisiako lehen ministroa (j. 1927).
- 2022 –
- Titus Buberník, eslovakiar futbolaria (j. 1933).
- Ayaz Mutallibov, Azerbaijango lehendabiziko presidentea (j. 1938).
- Mario Muchnik, argentinar-espainiar idazle, argitaratzaile, argazkilari eta fisikaria (j. 1931).
- 2024 –
- Daniel Kahneman, estatubatuar psikologo, ekonomista eta unibertsitateko irakaslea, 2002ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1934).
- Anita Dolly Panek, poloniar-brasildar biokimikaria (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
- Sehaska egutegiko izendegia: Itzale/Itzal eta Xuban.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |