Elliot Carter
Itxura
Elliot Carter (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1908ko abenduaren 11 – 2012ko azaroaren 5a) musikagilea izan zen.
1960tik 1980ra bitartean, orkestra-konposizio handiak egin zituen: Kontzertu bikoitza (1961), Kontzertua (1969); lehenaz esan zuen Stravinskik Ameriketako lehen maisulan musikala zela. Aipagarriak ditu beste obra hauek ere: Pianorako kontzertua (1965), Hiru orkestren sinfonia (1977), Penthode (1985) eta Hiru aukera (1986-1989). Kritikari batek esan zuenez, literaturan Joycek izan zuen balioaren parekoa da Carterrek musikan izan duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.