Edukira joan

Shūji Nakamura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shūji Nakamura

(2014)
Bizitza
JaiotzaIkata (en) Itzuli1954ko maiatzaren 22a (70 urte)
Herrialdea Japonia  (1954ko maiatzaren 22a -  2005)
 Ameriketako Estatu Batuak  (2005 -
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Tokushima (en) Itzuli
Nagoiako Unibertsitatea
Q11493625 Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor in Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, ingeniaria, asmatzailea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Ehime University (en) Itzuli
Nichia (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran  (1999 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaIngeniaritzako Akademia Nazionala
Poloniako Zientzien Akademia
IMDB: nm6893225 Edit the value on Wikidata

Shuji Nakamura (japonieraz: 中村 修二 Nakamura Shūji?, 1954ko maiatzaren 22a, Seto (Ehime), Japonia) Japoniako irakaslea da Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitatean (UCSB). 2014an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Isamu Akasaki eta Hiroshi Amanorekin batera, "Argi urdinak igortzen dituzten diodo eraginkorrak asmatzeagatik, argi-iturri zuri distiratsuak eta kontsumo txikikoak ahalbidetu dituztenak".

Nakamura Tokushimako Unibertsitatean lizentziatu zen 1977an Ingeniaritza Elektronikoan, bi urte geroago master bereko titulua lortuz. Geroago Nichia korporazioan sartu zen. Etapa horretan distira handiko GaN LED diodoa asmatu zuen.

Argi urdinak igortzen dituzten diodoen asmatzailea ere bada (LED zurien garapenari bide emanez), argiztapen iturri bezala erabiltzea ahalbidetu duena. Era berean, LED ultramorea garatu zuen, edateko uraren esterilizazioa ahalbidetzen duena, Hirugarren Munduko dozenaka milioi pertsonaren bizi eta osasun baldintzak asko hobetu ditzakeena. Bere beste lorpen handietako bat laser urdina da, optoelektronikan eta datuen biltegiratzean aplikazio garrantzitsuak dituena. Laser horrek blu-ray teknologia sortu du, eta, horren bidez, DVDa bezalako gailuetan biltegiratutako informazio-bolumena boskoiztu daiteke. 390 artikulu argitaratu ditu ospe handieneko aldizkari zientifikoetan, eta 18.936 aldiz aipatu dituzte bere lankideek, 108ko h indize bikaina lortuz. Era berean, 448 patente ditu onartuta edo izapidetzeko bidean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]