Herbert Kroemer
Itxura
Herbert Kroemer (Weimar, 1928ko abuztuaren 25a – 2024ko martxoaren 8a) alemaniar-estatubatuar fisikaria izan zen. 2000ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Zhores Alferovekin batera abiadura handiko erdieroaleentzako eta optoelektronikarako heteroegituren garapenagatik. Sariaren beste zati bat Jack Kilbyk jaso zuen.
Fisika teorikoa ikasi zuen Göttingengo Unibertsitatean eta ikerketa laborategietan lan egin zuen Alemanian eta Estatu Batuetan. 1968tik 1976ra ingeniaritza elektronikoa irakatsi zuen Coloradoko Unibertsitatean. Transistoreei buruzko ikerketek telefono mugikorren teknologien garapena ahalbidetu zuten.