Hans Bethe
Hans Albrecht Bethe (ˈhans ˈalbʁɛçt ˈbeːtə ahoksatua; Estrasburgo, Alemania, 1906ko uztailaren 2a - Ithaca, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 2005eko martxoaren 6a) alemaniar-estatubatuar fisikaria izan zen. Izpi kosmikoei buruzko ikerketen egilea. Zerrenda fotoelektronikoen teoria formulatu zuen. Alabaina, bere izena duen karbono-zikloaren aurkikuntzagatik (1938) zen batez ere ezaguna. 1943tik 1946ra bonba atomikoaren proiektuan lan egin zuen Estatu Batuetan. Fisikako Nobel saria eman zioten 1967an eta beste zenbait sari ere jaso zituen: Lomonosov urrezko domina (1989), Oersted domina (1993) eta Bruce domina (2001).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzaz alemaniarra, ama judua zuen; bera kristaua zen arren, naziek bere judu jatorriagatik jazarri zuten, eta Ameriketako Estatu Batuetara ihes egin eta hango hiritartasuna hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]