David Morris Lee
David Morris Lee (Rye, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko urtarrilaren 20a) fisikaria da. 1952an Harvarden lizentziatu, 1955ean Connecticuteko Unibertsitatean masterra egin, eta 1959an Fisikako doktoregoa eskuratu zuen Yalen. Urte hartan hasi zen Cornell Unibertsitatean irakasle.
1971n, zero absolutuaren inguruko tenperaturetan helio 3 isotopoa superfluido bilaka zitekeela aurkitu zuten Cornell Unibertsitateko laborategian, Robert C. Richardson lankidearekin eta haiekin lan egiten zuen Douglas D. Osheroff ikaslearekin batera. Superfluido horrek ez zuen zerikusirik 1930ean aurkitutakoarekin, eta oso ezaugarri bereziak zituen. Besteak beste, argi eta garbi erakutsi zuen kuantuen mikrofisikaren legeek gorputz makroskopikoen jokamoldea ere zuzendu dezaketela batzuetan. Aurkikuntza horrengatik hainbat sari bereganatu dituzte hiru zientzialariok; 1996ko Fisikako Nobel saria, besteak beste.
Amerikako Arte eta Zientzien Akademiako kide aukeratu zuten 1990ean, eta Zientzien Akademia Nazionaleko kide 1991n. Gaur egun, fisika-irakasle da Texas A&M Unibertsitatean, eta bere ikerketa-programa lantzen segitzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]