Edukira joan

Adolf Hitler

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Adolf Hitler
3. Reichspräsident

1934ko abuztuaren 2a - 1945eko apirilaren 30a
Paul von Hindenburg - Karl Donitz

Prusiako Reichsstatthalter

1933ko urtarrilaren 30a - 1945eko apirilaren 30a
← baliorik ez
Reich-eko Kantziler

1933ko urtarrilaren 30a - 1945eko apirilaren 30a
Kurt von Schleicher - Joseph Goebbels

Weimar Errepublikako Reichstagko kidea



Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaAdolf-Hitler-Geburtshaus (en) Itzuli eta Braunau am Inn1889ko apirilaren 20a
HerrialdeaCisleithania  (1889ko apirilaren 20a -  1918ko azaroaren 11)
 Austria  (1918ko azaroaren 12a -  1925eko apirilaren 30a)
baliorik ez  (1925eko apirilaren 30a -  1932ko otsailaren 25a)
 Weimarko Errepublika  (1932ko otsailaren 25a -  1933ko urtarrilaren 30a)
 Hirugarren Reicha  (1933ko urtarrilaren 30a -  1945eko apirilaren 30a)
BizilekuaBerghof
Führerbunker
Barackenkasernement Oberwiesenfeld (en) Itzuli
Hitler's Munich apartment (en) Itzuli
Wolfsschanze
Neue Reichskanzlei (en) Itzuli
Kransberg Castle (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaFührerbunker eta Berlin1945eko apirilaren 30a (56 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaAlois Hitler
AmaKlara Hitler
Ezkontidea(k)Eva Braun  (1945eko apirilaren 29a -  1945eko apirilaren 30a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Familia
LeinuaHitler family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLambach Abbey (en) Itzuli
Bundesrealgymnasium Linz Fadingerstraße (en) Itzuli
HizkuntzakAustrian German (en) Itzuli
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, soldadua, margolaria, politika-idazlea, buruzagi militarra eta idazlea
Pisua72 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Linz
Viena
Munich
Berlin
Berghof
Wolfsschanze eta Führerbunker
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPaul Devrient (en) Itzuli, Georg Ritter von Schönerer (mul) Itzuli, Karl Lueger, Karl Hermann Wolf (mul) Itzuli, Leopold Poetsch (en) Itzuli, Dietrich Eckart (mul) Itzuli, Max Erwin von Scheubner-Richter (en) Itzuli, Alfred Rosenberg, Houston Stewart Chamberlain (mul) Itzuli eta Richard Wagner
Zerbitzu militarra
Adar militarraDeutsches Heer
Wehrmacht
Bavarian Army (en) Itzuli
Infanteria
Reichswehr (en) Itzuli
GraduaGefreiter (en) Itzuli
Gefreiter (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
First Battle of Ypres (en) Itzuli
Fromelleseko gudua
Sommeko gudua
Arrasko gudua (1917)
Ypresko hirugarren gudua
Udaberriko Ofentsiba
Marneko lehen gudua
Poloniaren inbasioa
Municheko Putscha
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaezezaguna
religious views of Adolf Hitler (en) Itzuli
Alderdi politikoa Alemaniar Langileen Alderdia
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0386944 Rottentomatoes: celebrity/adolf_hitler_6 Allmovie: p366810 Metacritic: person/adolf-hitler
Musicbrainz: 8530d70e-778c-4eba-b08d-831d16783c03 Discogs: 223385 Allmusic: mn0000592028 Find a Grave: 4708 Edit the value on Wikidata

Adolf Hitler (ahoskatuz: adɔlf ˈhɪtlɐ) (Braunau am Inn, Austria Garaia, Austria-Hungaria, 1889ko apirilaren 20a - Berlin, Hirugarren Reicha, 1945eko apirilaren 30a) austriar jatorriko politikari, militar eta diktadore alemaniarra izan zen, nazionalsozialismo izeneko ideologiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia.[1] 1933tik Alemaniako kantziler inperiala eta Der Führer-a -buruzagia edo gidaria- 1934tik 1945ean hil zen arte, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista, Alderdi Nazi gisa ezagunagoa, boterera eraman zuen eta erregimen totalitarioa ezarri zuen Hirugarren Reich edo Alemania nazi gisa ezagutzen den aldian.[2] 1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuenean hasi zuen Bigarren Mundu Gerra, eta gizadiaren aurkako krimen gisa gogoratzen den Holokaustoaren erruduntzat jo izan da, 11 milioi pertsona ingururen genozidioa, tartean juduak, ezinduak, homosexualak, Jehovaren lekukoak, sozialistak, komunistak eta ijitoak.[3][4]

Hitler gutxienez bi libururen idazlea izan zen; Mein Kampf -nire borroka- eta Zweites Buch. Lehena, neurri batean, bere autobiografia eta gobernu-programa da, non bere oinarri ideologikoak erakusten dituen, bere ondare historikoa markatuko zutenak. Bigarrenak gehiago sakontzen du lehen liburuan planteatutako idei dagokienez. Bi liburuak filosofia politikokotzat hartzen dira, nahiz eta normalean Hitlerri ez zaion filosofo izendapena ematen, bere oinarri filosofikoak beste filosofo batzuek garatu zituztelako eta ariosofiaren eragina jaso zuelako.[5][6]

Bizitza

Lehen urteak

Nekazari eta funtzionario apalez osaturiko familia katoliko batean sortu zen. 1905ean Vienara joan zen artea ikasteko asmotan. Vienako Arte Ederretako Akademian bi aldiz porrot egin (1907-1908) eta ama hil ondoren (1908ko abendua), bost urte eman zituen bizimodua ateratzeko lan xumeak eginez. Vienako giro antisemitaz kutsaturik, juduenganako gorrotoa piztu zitzaion. Sozialdemokraten aldera ere ez zuen sentimendu hoberik agertzen. 1912an Munichen hartu zuen bizilekua.

1914ko gerra-aldarrikapena bozkarioz harturik, Bavariako armadan sartu zen. Bi aldiz larriki zauritua izan zen eta kaporal gradua eman zioten. 1918ko udan, britainiarrek arma kimikoak baliatu zituzten Werwick herriaren gainean (Belgika), eta bertan zen Hitler Bavariar Errejimenduan, ondorioz aldi baterako itsu geratuz.[7]

Frontean alderrai zebilen txakur bat hartu zuen lagun, Fuchsl, eta oso begikoa izan zuen, leial zitzaiolako. Harrezkero, bizitzan hainbat txakur izan zituen aldean lagun zintzo.[8] Gerran izandako jokabide adoretsuagatik burdinazko gurutzea irabazi zuen, ofizialak ez zirenei baizik ematen ez zitzaien saria. Gerra amaiturik, armadaren politika hezitzaile gisa jardun zuen.

Nazismoaren hasiera

Sakontzeko, irakurri: «Adolf Hitlerren gailentzea»

Munichera itzulitakoan, bertako garagardotegi batean, gerrako borrokalari ohiak biltzen ziren eta, bertako hitzaldi sutsu batean, Langileen Alderdi Alemana izeneko eskuin muturreko taldearekin harremanetan jarri zen 1919an. 1921ean Röhm kapitainaren laguntzarekin alderdiko lehendakari bihurtu zen, eta izena aldatu: Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista sortua zen. Bavarian, sona hartzen joan zen bere hitzaldi abertzaleei.

Mussoliniren ereduari jarraituz eta Ludendorff jeneralaren laguntzaz, Weimarko Errepublikaren kontrako altxamendu bat antolatu zuen Munichen Bürgerbräukeller garagardotegitik (1923ko azaroaren 8 eta 9rako). Bavariako gobernuaz jabetzeko saio horrek huts eginik, 5 urteko kondena jaso zuen Hitlerrek. Landsberg kartzelan emandako urtebetean, gerora nazionalsozialismoaren ideologiaren adierazle nagusia izango zen Mein Kampf (Nire borroka) obra idatzi zuen.

Kartzelatik irten ondoren, alderdia antolatzeari ekin zion eta itxuraz politika moderatuagoa egin zuen. Aldi berean, zenbait industria gizonekin harremanetan hasi zen. Izan ere, 1924-1929 bitarteko urte oparoetan Alemanian ez zen Hitlerrenak ziren bezalako muturreko ideietarako leku handirik izan. 1929ko krisi ekonomikoak eragindako milioika langabetu etsiek, ordea, indar berria eman zioten alderdiari: 1928an 12 diputatu izatetik 107 izatera pasa zen 1930ean.

Hirugarren Reich-a

Sakontzeko, irakurri: «Hirugarren Reich»

1932ko urtarrilean Hitler lehendakaritzarako hautagai izan zen, Paul von Hindenburg berriro garaile irten zen hauteskundeetan. 1932ko martxoan Franz von Papenek eskuratu zuen kantzelergoa, eta SA eta SS (Schutz und Staffel, Hitlerren zaintza) legeztatu zituen, naziak beren probetxurako erabili ahal izango zituela uste baitzuen. Abenduan Hitlerren etsai politikoa zen Kurt von Schleicher jenerala kantziler izendatu zuten, baina, alderdien arteko azpilan eta negoziazioen ondoren, 1933ko urtarrilaren 30ean Hitlerri eman zitzaion kantzelergoa.

Harrezkero diktadura aldia abiatu zen: alderdi komunista legez kanpo utzi zuen; 1933ko martxoan, muga gabeko aginpidea jaso zuen diputatuengandik; apirilean, Gestapo izeneko polizia politikoa sortu zuen; arraza-garbiketa programari ekin zion, juduak kontzentrazio-esparruetan sartu zituen; ekainean, alderdi nazionalsozialista alderdi bakartzat aldarrikatua izan zen. 1934ko ekainaren 30an, Labana luzeen gaua deiturikoan, eskuineko aurkariak hilarazi zituen: alderdikoak (Ernst Röhm eta gainerako SAko buruzagiak, Gregor Strasser) eta alderdikoak ez zirenak (Kurt von Schleicher, Gustav von Kahr, etab.). 1934ko abuztuan, Hindenburgen heriotzaren ondorengo hauteskundeetan, alemaniarren % 90ek baietza eman zioten Hitler lehendakari eta kantzeler izendatzeari. Harrezkero Führer (buruzagi, aitzindari) deitura harturik, bere Ordena Berria ezartzeari ekin zion, gazteria, irakaskuntza, kultura eta langileria, guztiak bere mende zeuden erakundeetan antolaturik. Langabeziaren auzia armagintza eta lan publikoen bidez konpondurik, alemaniar herria bere alde jarri zuen.

1936ko martxoan Versaillesko Itunean erabakitakoaren aurka, Renanian armada sartu zuen. Handik gutxira, Franco diktadoreari lagundu zion Espainiako gerran eta bere agindupeko hegazkinek Gernikako bonbardaketa burutu zuten. Ekintza hura probalekua izan zen Mundu Gerrarako. Ondoren, Versaillesko Itunari muzin eginez, arma ekoizpenari ekin zion.

Bizi-eremuaren dotrinari jarraiki, Hitlerrek alemanez mintzo ziren herrialde guztiak batu nahi izan zituen. Horretarako, bai gobernuan eta bai armadan ideia horren aldeko ez zirenak kanpora bota zituen, eta armadaren aginte gorena ere bere gain hartu zuen. 1938ko martxoaren 15ean, Alemaniako tropak Austrian sartu ziren, eta Anschluss delakoa (atxikitzea, Alemaniarekin bat egitea, alegia) aldarrikatu zuten. 1938ko irailaren 30ean, Txekoslovakiako alemaniar minoria aitzakiatzat harturik, herrialde haren laurdena eman zitzaion Municheko Konferentziaren arabera. Gero, 1939ko martxoaren 15ean, Bohemia eta Moravia inbaditu zituen.

Bigarren Mundu Gerra

Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Mundu Gerra»

1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuenean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Bost astean Frantzia menderatu zuen Alemaniak, tximista-gerra izenez ezagutu zen taktika militarraz baliatuz. Estrategia hartan, tankeen eta hegazkinen egitekoa giltzarri gertatu zen. Hitlerrek Lehen Mundu Gerrako errendizio ituna izenpetu zeneko tren bagoi berberean izenpearazi zien kapitulazioa frantesei eta, jarraian, bagoia lehertzeko agindu zuen. Okupazioak iraun zuen bitartean, besteak beste, Lapurdiko kostalde guztian bunker ugari altxarazi zituen, aliatuak hortik lehorreratuko zirelakoan.

Franco espainiar agintari faxistarekin elkarrizketa bat izan zuen Hendaiako tren geltokian. Inoiz ez zen ondo argitu bilera hartan zer eztabaidatu zuten eta, gerra amaitutakoan, erregimen frankistak beti esan izan zuen Francok ezezko biribila eman ziola Hitlerren gerran sartzeko gonbitari. Aurrerago jakin da, Espainiako Ramón Serrano Súñer (batzarrean bertan izan zen) politikari frankistak berriki argitua, Francoren eskakizunak gehiegizkoak izan zirela (batez ere, Afrikako iparraldeko zenbait lurralde eskatu baitzituen laguntzaren ordainetan) eta, gainera, ordu erdiz itxaronarazi ziotela Alemaniako buruzagiari. Hura guztia, antza, gehiegi izan zen Hitlerrentzat, eta oihuka hasi omen zitzaion Espainiako diktadore berriari. Francok gutxieneko kolaborazioa agindu zion; eta esku hutsik irten batzarretik[9].

1940ean, bere aspaldiko iragarpena betez (ekialdea da alemaniarrek hedatzeko duten Lebensraum edo espazio naturala), Hitlerrek Sobietar Batasunari eraso egitea erabaki zuen. Beraz, 1941ko ekainaren 22an Alemaniako armadak Sobietar Batasunaren inbasioa (Bizargorri Operazioa) hasi zuen[10]. Dena dela, historialari askoren aburuz, hura izan zen haren hondamendi eta gainbeheraren hasiera.

Hitlerrek Sobietar Batasuna denbora gutxian mendean hartzea espero zuen, eta lehenbiziko asteetan oso eremu zabalaz jabetu ziren: 1941eko iraila amaieran Leningradoren atarian zeuden. Smolensk eta Dnipropetrovsk hartu zituzten, eta abenduan Mosku ingurura iritsi ziren[10]. Baina ondoko negua XX. mendeko gorriena izan zen Errusian, eta alemaniarren armak eta uniformeak ezegokiak ziren hotzari aurre egiteko. Bitartean, Stalinek sobietar gudarosteak armaz berriz hornitu zituen. 1942ko uztailetik 1943ko otsailera iraun zuen Stalingradeko gudua erabakigarria izan zen: Armada Gorriak alemaniarrak inguratu eta hesian hartu zituen; milioi laurdenetik gora soldadu irten ezinik geratu ziren[11]. Handik aurrera, Hitlerren gudarosteek atzeraka egin zuten etengabe eta urtebete geroago, 1944ko ekainaren 6an, britainiar, kanadar eta estatubatuarrek Normandian lehorreratzea lortu zuten.

Ordurako, Alemaniako armadako ofizialik errealistenek garbi zuten hondemendia ezin saihestuzkoa zela, eta batzuk Hitler agintetik kentzeko plana prestatzen hasi ziren. 1944ko uztailaren 20an Claus von Stauffenberg koronelak bonba bat jarri zion Hitlerri, hau Ekialdeko Prusiako kuartier nagusian batzarturik zegoela. Baina Führerra onik atera zen eta, gau hartan bertan, von Stauffenberg eta honen hiru laguntzaile hilarazi zituen. Ondoko egunetan, konplotean nahasirik zeuden beste 200 lagun hil zituzten[12].

AEBetako egunkari bat, Hitlerren heriotzaren berri ematen.

Hitlerrek azken egunak bere jauregiaren azpian berariaz eraiki zioten bunker erraldoian eman zituen, alemaniarrek bonbardaketa amaigabeak pairatu behar zituzten bitartean (Dresden egin zuten odoltsuena). Hitlerrek ez zuen inolako kapitulaziorik onartu. Horren ordez lur errearen estrategia agindu zuen (esana zuen "hondora gaitezke, baina mundu osoa eramango dugu gurekin"). Sobietarrak ingururatzen ari zitzaizkiola, bere buruaz beste egin zuen, Eva Braun emaztearekin batera. Hil aurretik, agindu zorrotzak eman zizkien hurbileko menpekoei hilotza erabat errauts zezaten.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Adolf Hitler: Early Years, 1889–1913» encyclopedia.ushmm.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Alemania 1933: de la democracia a la dictadura» Anne Frank Website (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  3. (Gaztelaniaz) «La Segunda Guerra Mundial a profundidad» encyclopedia.ushmm.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  4. (Gaztelaniaz) «El "holocausto olvidado" perpetrado por los nazis durante la Segunda Guerra Mundial» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  5. (Gaztelaniaz) Claros, Luis Fernando Moreno. (2015-02-18). «La filosofía en brazos del nazismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  6. (Gaztelaniaz) Zurro, Javier. (2014-12-20). «Las mentes que inspiraron a Hitler» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  7. Sarrionandia, Joseba. (imp. 2010). Moroak gara behelaino artean?. Pamiela, 598 or. ISBN 978-84-7681-656-1. PMC 776562167. (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  8. (Gaztelaniaz) Barcala, Jesús García. (2016-07-07). «¿Que sucedió con los perros de Hitler?» Ciencia Histórica (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  9. Hendaya: Entrevista Franco-Hitler[Betiko hautsitako esteka] Forofundacionserranosuñer.es
  10. a b Invasion of the Soviet Union, June 1941 United States Holocaust Memorial Museum. Ushmm.org
  11. Battle of Stalingrad History.com
  12. Alemania rinde homenaje a los organizadores de la "Operación Valkiria" Lavanguardia.com

Ikus, gainera

Kanpo estekak