Lutz Graf Schwerin von Krosigk
Johann Ludwig "Lutz" Graf Schwerin von Krosigk, jaiotzaz izena Johann Ludwig von Krosigk (Staßfurt, Anhalt Dukerria, Alemaniako Inperioa, 1887ko abuztuaren 22a - Essen, 1977ko martxoaren 4a) alemaniar politikaria izan zen. Ideologia kontserbadorekoa, Franz von Papenek finantza ministro izendatu zuen 1932an eta kargu horretan jarraitu zuen Adolf Hitlerren gobernu osoan zehar. Hitlerren eta Joseph Goebbelsen suizidioen ondoren kantziler kargua bete zuen Karl Dönitzen Flensburg Gobernu laburrean 1945eko maiatzean. 1949an gerra krimenengatik epaitu zuten, eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, nahiz eta 1951n barkatu zioten.
Lutz Schwerin von Krosigken Ogasun Ministerioa nazismoaren laguntza fiskalaren zutabe nagusietako bat izan zen. Erregimenak jazarri eta kontzentrazio-esparruetara bidalitako juduen jabetzak bereganatu zituen. Aktibo horien salmentaz eta ondasun horiek bereganatzeaz arduratu zen Alemaniako Gobernuak. Hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten Nurembergeko Ministroen Epaiketan, nazien erregimenarekin kolaboratzeagatik. Lutz Schwerin von Krosigk Alemaniako kantziler ere izan zen Karl Dönitzen behin-behineko gobernuan, 1945ean Adolf Hitler hil ondoren Hirugarren Reich-ean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |