Wilhelm Marx
Wilhelm Marx (Kolonia, 1863ko urtarrilaren 15a - Bonn, 1946ko abuztuaren 5a) alemaniar lege-gizon, politikari katoliko eta Zentroko Alderdiko kidea izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1923tik 1925era eta 1926til 1928ra.
Jurisprudentzia ikasi zuen Bonneko Unibertsitatea, funtzionarioaren oposizioa gainditu zuen eta epaile lanetan aritu zen. Zentroko Alderdiko kidea izan zen, eta Prusiako parlamenturako eta gero Reichstag-erako hautatu zuten.
Versaillesko itunaren alemaniar sinadura babestu zuen, Alemaniako Iraultzaren aurka agertu zen eta Weimarko Errepublika babestu zuen.
1923ko azaroan kantziler izendatu zuten eta gutxiengo gobernu bat zuzendu zuen, zentroko alderdiak lagunduta. Moneta egonkortzea, kontsolidazio fiskala eta Reich eta Bavariako gobernu eskuindarraren arteko gatazka konpontzea lortu zuen.
1925ean Prusiako ministro presidente izendatu zuten eta presidentetzarako hauteskundeetarako hautagai izan zen. 1926ko maiatzean berriro ere kantziler izendatu zuten eta Alemania Nazioen Ligan sartzea lortu zuen. 1928an presidenteak kargutik kendu zuen.