Sylvain Van de Weyer
Sylvain Van de Weyer | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1845eko uztailaren 30a - 1846ko martxoaren 31 ← Jean-Baptiste Nothomb - Barthélemy de Theux de Meylandt →
1831ko otsailaren 26a - 1831ko martxoaren 27a ← baliorik ez - Joseph Lebeau → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lovaina, 1802ko urtarrilaren 19a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Londres, 1874ko maiatzaren 23a (72 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Jose Alexandre Van de Weyer | ||||
Ama | Martine Goubau | ||||
Ezkontidea(k) | Elizabeth Bates (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | State University of Leuven (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Society of Dilettanti (en) ![]() | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala |
Jean-Sylvain Van de Weyer (Lovaina, 1802ko urtarrilaren 19a – Londres, 1874ko maiatzaren 23a) belgikar diplomazialari eta politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1835etik 1836ra.
Lovainan jaio zen Belgikako burgesiako familia batean. 1811n Amsterdamera joan ziren eta handik denbora batera Lovainara itzuli ziren aita udaltzainburu izendatu zutenean. Sylvainek zuzenbide ikasketak egin zituen Lovainako Unibertsitatean eta 1823an abokatu lanetan hasi zen Bruselan. Herbehereetako Erresumak akusatutako egunkari eta kazetariak defendatu zituen.
1830eko Belgikako Iraultzaren hasieran, Lovainatik Bruselara bidaiatu zuen Belgikako Behin-behineko Gobernuaren batzorde zentraleko kide izateko. 1831n Belgikako enbaxadore izendatu zuten Londresen. Lehen ministro izan zen 1835etik 1836ra. Ondoren, Londresera itzuli zen bizitzera, eta London Libraryko presidenteordea izan zen 1848tik hil zen arte.