Maiatzaren 23
Itxura
Maiatzaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 144garrena bisurteetan. 222 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975 – Guardia Zibilek Koldo Arriola hil zuten Ondarroan.
- 1978 – ETAk Jose Martin Merquilanz Trincado taxi gidaria hil zuen Oiartzunen.
- 1980 – Gasteiz, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu aukeratu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1533 – Ingalaterrako Henrike VIII.a eta Aragoiko Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzat eman zuten.
- 1568 – Herbehereak Espainiatik independizatu ziren.
- 1813 – Euskal jatorriko Hego Amerikaren independentziaren bultzatzaile Simon Bolibar Meridan sartu zen, eta Askatzailea titulua eman zioten.
- 1844 – Bab Persiar profetak bere errebelazioa iragarri zuen, Bahaismoa sortuz.
- 1915 – Italiak gerra deklaratu zion Austriari.
- 1967 – Egiptok Tirango itsasartea itxi eta Eilateko portua blokeatu zuen, Aqabako golkoa guztiz itxiz. Honek Israelekin egindako Sei Eguneko Gerraren hasiera markatu zuen.
- 1998 – Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako hautesleek baiezkoa eman zioten Ostiral Santuko Akordioari.
- 2004 – Parisko Charles de Gaulle aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
- 2008 –
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1929 – The Karnival Kid estreinatu zuten, Mickey Mouseren lehen marrazki bizidun hiztunak.
- 1973 – Pat Garrett and Billy the Kid ("Pat Garrett eta Billy Haurra") filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta James Coburn, Kris Kristofferson eta Bob Dylan aktoreek antzeztu zuten.
- 1974 – Thunderbolt and Lightfoot ("Thunderbolt eta Lightfoot") filma estreinatu zen, Michael Ciminok zuzendu eta Clint Eastwood, Jeff Bridges eta George Kennedy aktoreek antzeztu zuten.
- 1984 – Indiana Jones and the Temple of Doom ("Indiana Jones eta Templu Madarikatua") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Harrison Ford aktoreak antzeztu zuelarik.
- 1986 – Cobra filma estreinatu zen, George P. Cosmatosek zuzendu eta Sylvester Stallone, Brigitte Nielsen, Reni Santoni, Andrew Robinson, Brian Thompson, Art LaFleur eta Lee Garlington aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1844 – Lehenengo Morse kodezko mezua:What hath God wrought.
- 1958 – Explorer Ik emititzeari utzi zion.
- 1995 – Sun Microsystemsek Java hizkuntza garatu zuen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 – Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarra Annapurna zortzimilakoan hil zen bost egun gaixorik eman eta gero.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001 – Bayern Munich futbol taldeak Txapeldunen Liga irabazi zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1639 – Fernando Barrenetxea, Bilboko alkatea eta ezagutzen den Bizkaiko lehen Ahaldun nagusia.
- 1892 – Rafael Moreno, Pichichi, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1922).
- 1917 – Jose Maria Zirarda, euskal artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (h. 2008).
- 1930 –
- Dionisio Amundarain, gipuzkoar itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiza eta beneditarra.
- Ibone Belaustegigoitia, euskal kirolari ohia, tranpolin jauzietan aditua.
- Ramon Latasa, nafar aizkolaria, historiako aizkolari hoberenetakoa (h. 1991).
- 1931 - Juan María Lecea Yábar, nafar kazetari eta historialaria (h. 2023).
- 1932 – Jose Maria Etxebarria Artetxe, Villagodioko markesa, bizkaitar abokatu eta ekonomialaria (h. 2021).
- 1934 – Ander Manterola Aldekoa, bizkaitar etnografoa, antropologoa eta ohorezko euskaltzaina.
- 1936 – Daniela Albizu, lapurtar irakaslea eta euskal idazlea (h. 2015).
- 1937 – Xabier Elosegi, gipuzkoar idazle eta historialaria.
- 1940 – Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (h. 2006).
- 1941 – Teresa Ahedo, bizkaitar margolaria.
- 1947 –
- Carmelo Angulo, bizkaitar diplomazialaria (h. 2022).
- Anuntxi Arana, arabar antropologoa eta irakaslea.
- 1949 – Isabel Celaá, PSE-EEko bizkaitar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu ohia.
- 1952 – Dominique Burukoa, lapurtar zuzendari artistiko eta musikagilea.
- 1957 – Gibus de Soultrait, lapurtar kazetaria, Surf Session aldizkariaren sortzailea.
- 1965 – Antton Morcillo, gipuzkoar politikaria, HASI eta Herri Batasunako kidea.
- 1970 – Mikel Unzurrunzaga, Dj Makala, gipuzkoar DJ, musikagile eta Gaztea irratiko esataria.
- 1972 – Marina Arruti, gipuzkoar golflaria.
- 1973 – Asier Iriondo, gipuzkoar bertsolaria.
- 1977 – Dorleta Urretabizkaia, gipuzkoar aktore eta eleberrigilea.
- 1980 – Miren Ibarguren, gipuzkoar aktorea.
- 1981 –
- Josu Agirre, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Erika Lagoma, nafar bertsolaria eta feminista.
- 1983 – Yannick Vergara, bizkaitar aktorea.
- 1984 – Ainara Otxotorena, gipuzkoar irakaslea eta politikaria, Mañariko alkatea.
- 1988 –
- Xabier Benito, bizkaitar aktibista eta politikaria.
- Ioar Oteiza, nafar dibulgatzailea, Durangoko Azokako komunikazio arduraduna.
- 1993 – Guillermo Fernández, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Mikel Goti, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1052 – Filipe I.a Frantziakoa, Kapeto leinuko Frantziako laugarren erregea (h. 1108).
- 1624 – Nicodemus Tessin Gaztea, suediar arkitektoa (h. 1728).
- 1707 – Lineo, suediar zientzialari eta naturalista.
- 1729 – Giuseppe Parini, italiar poeta (h. 1799).
- 1734 – Franz Anton Mesmer, alemaniar sendagilea (h. 1815).
- 1779 – Rita Pérez de Moreno, Mexikoko Independentzia Gerran matxinatu zen militante mexikarra (h. 1861).
- 1790 –
- James Pradier, frantziar eskultorea (h. 1852).
- Jules Dumont d'Urville, frantziar itsasgizona (h. 1842).
- 1795 – Charles Barry, ingeles arkitektoa (h. 1860).
- 1810 – Margaret Fuller, estatubatuar kazetari, kritikari eta emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1850).
- 1811 – José Salamanca, espainiar negozio gizon, politikari eta noblea (h. 1893).
- 1813 – Charles Jacque, Barbizongo eskolako frantziar margolari eta irarlea (h. 1894).
- 1842 – Maria Konopnicka, poloniar poeta, eleberrigile, haur literaturako idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 1910).
- 1844 –
- `Abdu'l-Bahá, Bahá'u'lláh-ren seme zaharrena eta Bahá'í Fedearen burua (h. 1921).
- Alfred Espinas, frantziar soziologoa (h. 1922).
- 1846 – Ernest Monis, Frantziako lehen ministroa (h. 1929).
- 1848 – Otto Lilienthal, alemaniar ingeniaria (h. 1896).
- 1851 – Luis Ricardo Falero, andaluziar margolaria (h. 1896).
- 1879 – Sofia Quintino, portugaldar medikua, emakumeen eskubideen defendatzailea eta ekintzaile errepublikano eta bakezalea (h. 1964).
- 1883 – Douglas Fairbanks, estatubatuar aktorea (h. 1939).
- 1884 – Corrado Gini, italiar estatitikari, ekonomialari eta demografoa (h. 1965).
- 1891 – Par Lagerkvist, suediar idazlea, 1951ko Literaturako Nobel Saria (h. 1974).
- 1893 – Ulysses S. Grant IV, amerikar geologo eta paleontologoa.
- 1898 – Josef Terboven, alemaniar politikari nazia, Norvegiako Reichskommisarra (h. 1945).
- 1900 – Hans Frank, militar eta abokatu nazia (h. 1946).
- 1901 – Edmund Rubbra, ingeles musikagilea (h. 1986).
- 1905 – Ramiro Ledesma Ramos, espainiar eleberrigile, periodista eta ideologoa, nazionalsindikalismo mugimenduaren fundatzailea (h. 1936).
- 1908 –
- John Bardeen, estatubatuar fisikaria, 1956ko eta 1972ko Fisikako Nobel Saria (h. 1991).
- Tomiko Itooka, japoniar emakumea, 2024ko abuztutik aurrera bizirik dagoen munduko pertsona zaharrena.
- 1910 –
- Franz Kline, estatubatuar margolaria (h. 1962).
- Artie Shaw, estatubatuar klarinete-jotzaile, musikagile, aktore eta egilea (h. 2004).
- 1917 – Edward Lorenz, estatubatuar matematikari eta meteorologoa, tximeleta efektuaren kontzeptuaren asmatzailea (h. 2008).
- 1921 – Ray Lawler, australiar antzerkigilea (h. 2024).
- 1923 –
- Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (h. 2009).
- Eduardo Lourenço, portugaldar idazle, irakasle, kritikari, filosofo eta saiakeragilea (h. 2020).
- Palden Thondup Namgyal, azken Sikkimgo erregea (h. 1982).
- 1925 – Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2008).
- 1926 –
- Gerardo Rueda, espainiar eskultorea (h. 1996).
- Joe Slovo, hegoafrikar politikaria, Apartheidaren aurkako borrokalaria (h. 1995).
- 1928 – Rosemary Clooney, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2002).
- 1930 –
- Richard Anuszkiewicz, estatubatuar margolari eta grabatzailea (h. 2020).
- Jordi Solé Tura, kataluniar politikari eta legelaria (h. 2009).
- 1931 – José Luis Coll, espainiar aktore, umorista eta idazlea, Tip y Coll umorista bikotea osatzeagatik ezaguna (h. 2007).
- 1933 –
- Joan Collins, ingeles aktore eta idazlea.
- Sergio Gonella, italiar futbol epailea (h. 2023).
- 1934 –
- Syd Millar, iparirlandar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Robert Moog, estatubatuar asmatzailea, sintetizadorearen asmatzailea (h. 2005).
- 1938 – Edem Kodjo, Togoko lehen ministroa (h. 2020).
- 1939 – Robert A. M. Stern, estatubatuar arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta idazle akademikoa.
- 1940 – Cora Sadosky, argentinar matematikaria (h. 2010).
- 1942 – Francisco Villar Liébana, espainiar filologoa.
- 1943 – Peter Kenilorea, Solomon Uharteetako lehen ministroa (h. 2016).
- 1944 – John Newcombe, australiar tenislari ohia.
- 1947 – Michael Porter, estatubatuar kudeaketa-aditua.
- 1949 –
- Martin Cahill, Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmena (h. 1994).
- Alan García Pérez, Peruko presidentea (h. 2019).
- 1950 – Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria (h. 2017).
- 1951 –
- Anatoly Karpov, errusiar xake jokalaria.
- Maribel Lacave, espainiar poeta, narratzailea eta saiakeragilea.
- Antonis Samaras, Greziako lehen ministroa.
- 1952 –
- Vladimir Lopukhin, erruso-sobietar ekonomialaria (h. 2020).
- Federico Trillo, espainiar militar eta politikaria.
- 1953 – Agathe Uwilingiyimana, Ruandako lehen ministroa (h. 1994).
- 1954 – Marvin Hagler, estatubatuar boxeolaria (h. 2021).
- 1955 – Mary Black, irlandar abeslaria.
- 1957 – Márcia Denser, brasildar idazle eta kazetaria (h. 2024).
- 1961 –
- Lucía Galán, argentinar abeslaria eta aktorea, Pimpinela bikoteko kidea.
- Daniele Massaro, italiar futbolari ohia.
- 1964 –
- Helena de Carlos Villamarín, galiziar poeta eta latinista.
- Salomé Cuesta, espainiar artista, irakaslea eta teorialari feminista.
- 1965 – Tom Tykwer, alemaniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta musikagilea.
- 1966 –
- H. Jon Benjamin, estatubatuar ahots-aktorea eta gidoigilea.
- Heidi Rohi, ezpata modalitateko estoniar eskrimalaria.
- 1969 – Haneen Zoabi, palestinar-israeldar politikaria.
- 1972 – Alexandre-Ferdinand Nguendet, Afrika Erdiko Errepublikako bitarteko lehendakari ohia.
- 1973 – Juan José Padilla, espainiar toreatzailea.
- 1974 –
- Jewel, estatubatuar idazle, aktore, kantautore eta filantropoa.
- Giovani Edgar Arana, boliviar elizgizona.
- Tomoyasu Ando, japoniar futbolari ohia.
- 1977 –
- Tomoyuki Hirase, japoniar futbolari ohia.
- Sergio Mur, espainiar aktorea.
- 1978 – Hideaki Kitajima, japoniar futbolari ohia.
- 1981 – Gwenno Saunders, galestar abeslaria.
- 1982 – Stevica Ristić, mazedoniar futbolaria.
- 1986 –
- Martha Asunción Alonso, espainiar poeta, itzultzailea eta irakaslea.
- Ryan Coogler, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria.
- 1991 –
- Héctor Hernández, Litri, espainiar futbolaria.
- Lena Meyer-Landrut, alemaniar abeslaria.
- 1997 – Cassandre Beaugrand, frantziar triatoilaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1862 – Francisco Hormaetxe, bizkaitar politikaria, Parisen (j. 1803).
- 1944 – Bixente Retegi, nazien kontzentrazio esparru batean hildako euskal herritarra (j. 1908).
- 1957 – Zakarias Salterain, bizkaitar karmeldar misiolaria, Keralan (j. 1887).
- 1979 – Gillermo Amutxastegi, ondarroar puntista, Texasen (j. 1910).
- 1981 – Joaquín Roa, euskal aktorea (j. 1895).
- 1994 – Jon Bilbao Azkarreta, euskal gaien ikertzaile eta bibliografoa (j. 1914).
- 1995 – Jacques de Menditte, zuberoar politikaria, Mendikotako alkatea (j. 1906).
- 2008 – Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (j. 1967).
- 2010 – Karmele Urresti Iturrioz, bizkaitar erizaina eta Eresoinkako kidea (j. 1916).
- 2014 – Santi Auzmendi, lazkaotar moda diseinatzailea eta jostuna (j. 1940).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 230 – Urbano I.a, Aita santua.
- 1125 – Henrike V.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1086).
- 1423 – Benedikto XIII.a (antipapa) (j. 1328).
- 1498 – Girolamo Savonarola, italiar domingotar fraidea (j. 1452).
- 1523 – Ashikaga Yoshitane, Ashikaga shogunerriko hamargarren shoguna (j. 1466).
- 1524 – Ismail I, Pertsiako Sha.
- 1627 – Luis de Góngora, espainiar olerkaria eta antzerkigilea (j. 1561).
- 1670 – Fernando II.a Medici, Toskanako Duke Handia (j. 1610).
- 1701 – William Kidd, Kidd kapitaina, pirata (j. c. 1645).
- 1824 – Sarah Judith de Castro, ingeles margolaria (j. 1752).
- 1842 – José de Espronceda, espainiar idazlea (j. 1808).
- 1857 – Augustin-Louis Cauchy, frantziar matematikaria eta permutazioen teoriaren sortzailea (j. 1789).
- 1871 – Jarosław Dąbrowski, poloniar militarra (j. 1838).
- 1874 – Sylvain Van de Weyer, Belgikako lehen ministroa (j. 1802).
- 1883 – Cyprian Kamil Norwid, poloniar olerkari, antzerkigile, margolari, eskultore eta filosofoa (j. 1821).
- 1886 –
- Adriano Cecioni, italiar eskultore, margolari, karikaturagile eta arte-kritikaria (j. 1836).
- Leopold von Ranke, alemaniar historialaria (j. 1795).
- 1893 – Albína Dvořáková-Mráčková, txekiar idazlea (j. 1850).
- 1895 – Franz Ernst Neumann, alemaniar mineralogo eta fisikaria (j. 1798).
- 1905 – Mary Livermore, emakumeen eskubideen defendatzailea, abolizionista eta kazetari estatubatuarra (j. 1820).
- 1906 – Henrik Ibsen, norvegiar antzerkigile eta idazlea (j. 1828).
- 1908 – François Coppée, frantziar idazlea (j. 1842).
- 1917 – Ranavalona III.a, Madagaskarko erregina (j. 1861).
- 1918 – Maxime Maufra, frantziar margolari, grabatzaile eta litografoa (j. 1861).
- 1934 –
- Bonnie Elizabeth Parker (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (j. 1910).
- Clyde Chestnut Barrow (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (j. 1909).
- 1935 – Jane Misme, frantziar kazetari eta feminista (j. 1865).
- 1936 – Henri de Régnier, frantziar olerkari sinbolista (j. 1864).
- 1937 – John Davidson Rockefeller, estatubatuar industria-enpresaburua, Standard Oil-en fundatzailea (j. 1839).
- 1940 – Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea (j. 1905).
- 1943 – Piotr Nilus, errusiar idazle eta margolari inpresionista (j. 1869).
- 1945 – Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (j. 1900).
- 1947 – Charles Ferdinand Ramuz, frantsesezko poeta, eleberrigile eta saiakera-egile suitzarra (j. 1878).
- 1984 – Severina Luna de Orosa, filipinar medikua eta idazle hispanista (j. 1890).
- 1986 – Sterling Hayden, estatubatuar aktore eta idazlea (j. 1916).
- 1989 – Ansa Ikonen, finlandiar film eta antzerki aktorea (j. 1913).
- 1991 –
- Wilhelm Kempff, alemaniar piano-jotzailea (j. 1895).
- Jean Van Houtte, Belgikako lehen ministroa (j. 1907).
- 1992 –
- Giovanni Falcone, italiar magistratua, mafiaren aurka aritutakoa (j. 1939).
- Atahualpa Yupanqui, argentinar kantautore, gitarrajole, antropologo eta idazlea (j. 1908).
- 1995 – María Teresa González, asturiar poeta eta idazlea (j. 1950).
- 2002 – Sam Snead, estatubatuar golfaria (j. 1912).
- 2004 – Ramón Margalef, kataluniar ekologoa (j. 1919).
- 2009 –
- Roh Moo-hyun, Hego Koreako presidentea eta Giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1946).
- José-Miguel Ullán, espainiar poeta eta prosalaria (j. 1944).
- 2011 –
- Elisabeth Eidenbenz, suitzar irakasle eta erizaina, Elneko amaberrien etxea sortzeagatik ezaguna (j. 1913).
- Xavier Tondo, kataluniar txirrindularia (j. 1978).
- 2013 – Georges Moustaki, greziar-egiptoar-frantziar kantautorea, XX. mendeko kantagintzaren erreferente nagusietakoa (j. 1934).
- 2014 - Jeanneth Beltran, nikaraguar migratzaile irregularra, etxeko langilea, Toledoko ospitaleko larrialdietan lau ordu baino gehiago artatu gabe itxaron ondoren hil zena (j. 1984).
- 2015 –
- Anne Meara, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1929).
- John Forbes Nash, Jr., estatubatuar matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1928).
- 2017 – Roger Moore, britainiar aktorea (j. 1927).
- 2020 – Maria Velho da Costa, portugaldar idazlea (j. 1938).
- 2021 –
- Octavio Aceves, argentinar-espainiar idazle, psikologo, iragarle eta telebista kolaboratzailea (j. 1947).
- Cristóbal Halffter, espainiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (j. 1930).
- Paulo Mendes da Rocha, brasildar arkitekto eta hirigilea (j. 1928).
- Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (j. 1940).
- 2022 –
- Jamie Bartlett, hegoafrikar aktorea (j. 1966).
- Anita Gradin, suediar kazetari eta politikaria (j. 1933).
- Maja Lidia Kossakowska, fantasiazko idazle, arkeologo eta kazetari poloniarra (j. 1972).
- 2024 –
- Caleb Carr, estatubatuar idazlea (j. 1955).
- Ángeles Flórez Peón, Asturiasko Gazte Sozialisten lehendakaria, bizirik dagoen Espainiako azken miliziano sozialistatzat joa (j. 1918).
- Morgan Spurlock, estatubatuar dokumental egile, umorista, telebista ekoizle eta gidoigilea (j. 1970).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Enetz eta Soiartze/Zohiartze.
- Fistula Obstetrikoarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |