Edukira joan

Emakumeen ibilbidea Nobel Sarietan

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea


Emakumeek irabazi dituzten Nobel Sari guztiak
Emakumeek irabazi dituzten Nobel Sari guztiak

Emakumeen ibilbidea Nobel Sarietan gizonezkoena baino murritzagoa izan da. Nobel Sariak zenbait arlotan (Kimika, Fisika, Literatura, Bakea, Fisiologia edo Medikuntza eta Ekonomia) ekarpen zientifiko edo kultural nabarmenengatik Suedian urtero banatzen diren sariak dira, nazioarte mailan eta euren arloetan garrantzitsuenak eta prestigiorik handiena dutenak. Sariak ematearen arduradunak Suediako Akademia, Suediako Zientzien Errege Akademia, Karolinska Institutua eta Norvegiako Nobel Batzordea dira.[1] Alfred Nobelen 1895. urteko testamentuan ezarri ziren sari guztiak, ekonomiakoa izan ezik. Honek sari guztiak Nobel Fundazioak esleitu ditzala agindu du. Ekonomia Nobel Saria, edo Ekonomia Zientzietan Alfred Nobelen Omenez Sveriges Riksbank saria, 1968an sortu zuen Sveriges Riksbankek, Suediako Banku Zentralak, Ekonomia arloan egindako ekarpen nabarmenak saritzeko.[2] Sari bakoitza aparteko batzorde batek ematen du: Suediako Zientzietako Errege Akademiak Fisika, Kimika eta Ekonomiako sariak ematen ditu, Suediako Akademiak Literatur saria ematen du, Karolinska Institutuak Fisiologia edo Medikuntzako saria eta Norvegiako Nobel Batzordeak Bakearen saria esleitzen du.[3] Sari irabazle bakoitzak domina bat, diploma bat eta urteetan zehar aldatzen joan den diru kantitate bat jasotzen du.[2]

2017ra arte, 844 gizon, 48 emakume (Marie Curiek bi aldiz irabazi zuen), eta 27 erakunde izan dira sarituak.[4][5][6] seialau emakumek Bakearen Nobel Saria irabazi dute, beste hamalauk Literatura Nobel Saria irabazi dute, hamabi kNobel Saria jaso dute Fisiologia edo Medikuntzan, lauk Kimikako Nobel Saria irabazi dute, bik Nobel Saria lortu dute Fisikan eta batek, Elinor Ostromek, Ekonomia Zientzietako Nobel Saria jaso du.[5][7] Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea Marie Curie izan zen: 1903an Fisikako Nobel Saria irabazi zuen, bere senar Pierre Curie eta Henri Becquerelekin batera.[5][8] Marie Curie da baita ere Nobel Sari bat baino gehiago irabazi duen emakume bakarra, 1911an Kimikako Nobel Saria irabazi baitzuen. Irène Joliot-Curiek, Curieren alabak, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1935ean, eta Nobel Saria irabazi duten ama-alaba bakarrak dira.[5] Urte bakar batean emakume gehien saritutako Nobel Sariak 2009koak izan ziren, bost emakumek irabazi zituztenean. Nobel Saria jaso duten azken emakumeak Tu Youyou eta Svetlana Alexievitx (2015) izan dira.

Urtea Irudia Garailea Herria Eremua
1903 Marie Curie
(Pierre Curierekin eta Henri Becquerelekin partituta)
 Polonia
 Frantzia
Fisika[8]
1905 Bertha von Suttner Austria-Hungariako Inperioa Bakea[9]
1909 Selma Lagerlöf  Suedia Literatura[10]
1911 Marie Curie  Polonia
 Frantzia
Kimika[11]
1926 Grazia Deledda  Italia Literatura[12]
1928 Sigrid Undset  Norvegia Literatura[13]
1931 Jane Addams
(Nicholas Murray Butler-rekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Bakea[14]
1935 Irène Joliot-Curie
(Frédéric Joliot-Curie-rekin partituta)
 Frantzia kimika[15]
1938 Pearl S. Buck  Ameriketako Estatu Batuak Literatura[16]
1945 Gabriela Mistral  Txile Literatura[17]
1946 Emily Greene Balch
(John Raleigh Mott-rekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Bakea[18]
1947 Gerty Cori
(Carl Ferdinand Cori-rekin eta Bernardo Houssay-rekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Medikuntza[19]
1963 Maria Goeppert-Mayer
(J. Hans D. Jensen-ekin eta Eugene Wigner-rekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Fisika[20]
1964 Dorothy Crowfoot Hodgkin  Erresuma Batua Kimika[21]
1966 Nelly Sachs
(Samuel Agnon-ekin partituta)
 Alemania
 Suedia
Literatura[22]
1976 Betty Williams  Erresuma Batua Bakea[23]
1976 Mairead Maguire  Erresuma Batua Bakea
1977 Rosalyn Sussman Yalow
(Roger Guillemin-ekin eta Andrew Schally-rekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Medikuntza[24]
1979 Ama Teresa Kalkutakoa  India
 Mazedonia
Bakea[25]
1982 Alva Myrdal
(Alfonso García Robles-ekin partituta)
 Suedia Bakea[26]
1983 Barbara McClintock  Ameriketako Estatu Batuak Medikuntza[27]
1986 Rita Levi-Montalcini
(Stanley Cohen-ekin partituta)
 Italia
 Ameriketako Estatu Batuak
Medikuntza[28]
1988 Gertrude B. Elion
(James W. Black-ekin eta George H. Hitchings-ekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Medkuntza[29]
1991 Nadine Gordimer  Hegoafrika Literatura [30]
1991 Aung San Suu Kyi  Birmania Bakea[31]
1992 Rigoberta Menchú  Guatemala Bakea[32]
1993 Toni Morrison  Ameriketako Estatu Batuak Literatura[33]
1995 Christiane Nüsslein-Volhard
(Edward B. Lewis-ekin eta Eric F. Wieschaus-ekin partituta)
 Alemania Medikuntza[34]
1996 Wisława Szymborska  Polonia Literatura[35]
1997 Jody Williams
(Pertsonen aurkako Minak Galarazteko Nazioarteko Kanpainarekin (ICBL) partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Bakea[36]
2003 Shirin Ebadi  Iran Bakea[37]
2004 Elfriede Jelinek  Australia} Literatura[38]
2004 Wangari Maathai  Kenya Bakea[39]
2004 Linda B. Buck
(Richard Axel-ekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Medikuntza[40]
2007 Doris Lessing  Erresuma Batua Literatura[41]
2008 Françoise Barré-Sinoussi
(Harald zur Hausen-ekin eta Luc Montagnier-rekin)
 Frantzia Medikuntza[42]
2009 Elizabeth Blackburn
(Carol W. Greider-rekin eta Jack W. Szostak-ekin partituta)
 Australia
 Ameriketako Estatu Batuak
Medikuntza[43]
2009 Carol W. Greider
(Elizabeth Blackburn-ekin eta Jack W. Szostak-ekin)
 Ameriketako Estatu Batuak Medikuntza
2009 Ada E. Yonath
(Venkatraman Ramakrishnan-ekin eta Thomas A. Steitz-ekin)
 Israel Kimika[44]
2009 Herta Müller  Alemania
 Errumania
Literatura[45]
2009 Elinor Ostrom
(Oliver E. Williamson-ekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia[7]
2011 Ellen Johnson-Sirleaf  Liberia Bakea[46]
Leymah Gbowee
Tawakkol Karman  Yemen
2013 Alice Munro  Kanada Literatura[47]
2014 May-Britt Moser
(John O'Keefe-rekin eta Edvard Moser-rekin partituta)
 Norvegia Medikuntza[48]
Malala Yousafzai
(Kailash Satyarthi-rekin partituta)
 Pakistan Bakea[49]
2015 Tu Youyou
(William C. Campbell-ekin eta Satoshi Ōmura-rekin partituta)
 Txina Medikuntza[50]
Svetlana Aleksievitx  Bielorrusia Literatura[51]
2018 Donna Strickland
(Gérard Mourou-rekin eta Arthur Ashkin-ekin partituta)
 Kanada Fisika
Frances Arnold
(Gregory Winter-ekin eta George P. Smith-ekin partituta)
 Ameriketako Estatu Batuak Kimika
Nadia Murad
(Denis Mukwege-rekin partituta)
 Irak Bakea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Alfred Nobel - The founder of the Nobel Prize» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  2. a b «Nobelprize.org - Nobel Prizes and Laureates» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  3. The Nobel Prize Awarders. 2008-10-15 (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  4. «All Nobel Prizes» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  5. a b c d «Nobel Prize Awarded Women» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  6. «Nobel Prize Awarded Organizations» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  7. a b «The Sveriges Riksbank Prize in Economic Sciences in Memory of Alfred Nobel 2009» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  8. a b «The Nobel Prize in Physics 1903» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  9. «The Nobel Peace Prize 1905» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  10. «The Nobel Prize in Literature 1909» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  11. «The Nobel Prize in Chemistry 1911» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  12. «The Nobel Prize in Literature 1926» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  13. «The Nobel Prize in Literature 1928» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  14. «Jane Addams - Biographical» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  15. «The Nobel Prize in Chemistry 1935» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  16. «The Nobel Prize in Literature 1938» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  17. «The Nobel Prize in Literature 1945» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  18. «The Nobel Peace Prize 1946» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  19. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1947» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  20. «The Nobel Prize in Physics 1963» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  21. «The Nobel Prize in Chemistry 1964» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  22. «The Nobel Prize in Literature 1966» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  23. «The Nobel Peace Prize 1976» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  24. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1977» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  25. «The Nobel Peace Prize 1979» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  26. «The Nobel Peace Prize 1982» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  27. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1983» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  28. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1986» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  29. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1988» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  30. Prize in Literature 1991
  31. «The Nobel Peace Prize 1991» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  32. «The Nobel Peace Prize 1992» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  33. «The Nobel Prize in Literature 1993» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  34. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1995» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  35. «The Nobel Prize in Literature 1996» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  36. «The Nobel Peace Prize 1997» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  37. «The Nobel Peace Prize 2003» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  38. «The Nobel Prize in Literature 2004» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  39. «The Nobel Peace Prize 2004» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  40. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2004» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  41. «The Nobel Prize in Literature 2007» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  42. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2008» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  43. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2009» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  44. «The Nobel Prize in Chemistry 2009» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  45. «The Nobel Prize in Literature 2009» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  46. «The Nobel Peace Prize for 2011 to Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee and Tawakkul Karman - Press Release» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  47. «The Nobel Prize in Literature 2013» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  48. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2014» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  49. «The Nobel Peace Prize 2014» nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  50. «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2015» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  51. «The Nobel Prize in Literature 2015» www.nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]