Bernardo Houssay
Itxura
Bernardo Alberto Houssay (Buenos Aires, Argentina, 1887ko apirilaren 10a - Buenos Aires, 1971ko irailaren 21a) argentinar medikua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle izan zen Buenos Airesko Albaitaritza eta Medikuntza fakultateetan. Fisiologiari buruzko lan ugari egin zituen. Bere karguak utzi, eta erbestera joan zen 1946an. Peronismoaren porrotaren ondoren, lehenagoko kargu guztiak itzuli zizkioten. 1947an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Karl eta Gerty Corirekin batera, karbohidratoen metabolismoari buruz egin zituen lanengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]