Gregory Winter
Itxura
Sir Gregory "Greg" Paul Winter (Leicester, Erresuma Batua; 1951ko apirilaren 14a) biokimikari britainiarra da, antigorputz terapeutikoetan aitzindaria.[1] 2018an Kimikako Nobel saria jaso zuen Frances Arnold eta George P. Smithekin batera.[2] Erabilera terapeutikorako antigorputzak humanizatzeko teknikak asmatu zituen fago aurkezpena erabiliz.[3] Bere asmakizunaren aurretik, antigorputzak saguetatik lortzen ziren eta honek zailtasunak sortzen zituen gizakietan terapeutikoki erabiltzerako orduan, gizakien inmune sistemak saguen aurkako erreakzioak sortzen zituelako.[4] Royal Societyko kidea da eta Asturiasko Printzesa saria jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Winter, Sir Gregory (Paul), (born 14 April 1951), scientific researcher and consultant; Master of Trinity College, Cambridge, since 2012 | WHO'S WHO & WHO WAS WHO. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 2018» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ (Ingelesez) McCafferty, John; Griffiths, Andrew D.; Winter, Greg; Chiswell, David J.. (1990-12). «Phage antibodies: filamentous phage displaying antibody variable domains» Nature 348 (6301): 552–554. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ «Greg Winter» Nature Biotechnology 29 (3): 190–190. 2011-03 doi: . ISSN 1087-0156. (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]