Albert Camus
Albert Camus (/alˈbɛʁ kaˈmy/ Mondovi, Aljeria, 1913ko azaroaren 7a - Villeblevin, Borgoina, Frantzia, 1960ko urtarrilaren 4a) idazle eta filosofo frantziarra izan zen. Frantsesezko egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena: "Absurdoa oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". 1957an jaso zuen Literaturako Nobel Saria. Antzerkia, saioak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen. Politika arloan, 1934an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen.
Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian ibili zen. Espainiako Gerra Zibilean Francoren aurka kokatu zen. SESB-en erregimen totalitarioaren kontra ere azaldu zen. 1960an hil zen auto istripuan. Arrotza (1967an eta 2001an) eta Izurria (1991an) liburu ezagunak zinemara eraman dituzte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborari familia batean sortu zen, garai hartan Frantziako kolonia zen Aljerian, Mondovi/Dréan (arabieraz: الدرعان) ekialdeko kostaldeko herrian. Filosofia ikasten hasi zen, baina tuberkulosiak jota ikasketak utzi behar izan zituen. Literaturan eta kazetaritzan hasi ondoren L'Envers et l'Endroit, (Aurkia eta ifrentzua, 1937), Noces (Ezteiak, 1938) Frantziara jo zuen. Nazien aurkako erresistentzian, Combat egunkariko zuzendari izan zen (1944-1946). Sartreren aurka agertu zen 1952an, komunistengandik hurbilegi zegoelakoan, eta humanismo konprometitu baten aldeko bideak proposatu zituen, absurdua gaindituz, L'Étranger eleberrian (1942; Arrotza, J. M. Agirrek euskarara itzulia) eta Le Mythe de Sisyphe filosofia saioan (Sisiforen mitoa, 1942) aurreratu zuen bezala. Camusen unibertsoa gizonaren, absurduaren eta borrokaren beharraren inguruan mugitu zen; hasieran gizabanakoaren konpromisoaren alde agertu bazen ere (Caligule eta Le Malentendu antzezlanak, 1944), geroko obretan gizarteak gaizkiaren aurka aritzeko behar duen morala proposatu zuen La Peste eleberria (Izurria, 1947); L'État de siège antzezlana (Setioa, 1948). Abstentzionismoaren etsai izan zen eta, era berean, helburuak bitartekoak justifikatzen dituelako teoriaren kontrakoa Les Justes (Zintzoak) antzezlana, 1949; L'Homme revolté (Gizon matxinatua) historiari buruzko saioa, 1951. Bestalde giza jokabideak kezkatzen zuen La Chute (Erorketa, 1956). Hala, Camusek zoriona baino lurreko arazoen aurreko kontzientzia sustatzen duen humanismoa aldarrikatu zuen, metafisika eta politikako ametseetatik urrun: L'Exil et le Royaume (Erbestea eta Erresuma, 1958) kontakizun bilduma. Idazle zuhurra eta zorrotza izan zen Camus; idazkera neutroa bilatzen saiatu zen, gehiegikeriarik gabeko estilo baten bidez. Bere pentsaeraren oinarriak azaltzen zituzten artikulu asko idatzi zituen (Actuelles, artikulu bilduma, 1939-1958; Carnets, hilondoko bilduma, 1962). 1960. urtean hil zen, auto istripu batean[1].
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'Étranger (1942)
- La Peste (1947)
- La Chute (1956)
- La Mort heureuse (hilondoko, 1970)
- Le premier homme (hilondoko, 1995)
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez fikziozkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'Envers et l'Endroit (1937)
- Noces (1938)
- Le Mythe de Sisyphe (1942)
- Combat (1946)
- L'Homme révolté (1951)
- Carnets, mai 1935 - fevrier 1942 (1962)
- Carnets 1943-1951 (1965)
- Albert Camus, Maria Casarès. Correspondance inédite (1944-1959). Avant-propos de Catherine Camus. (2017)
Antzerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrotza (L'Étranger) (2000). Hiria argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Galarreta[2].
- Arrotza (L'Étranger) (2017). Erein argitaletxea. Itzultzailea: Josu Zabaleta.
- Izurria (La peste) (1992). Imanol Tapiak euskaratu zuen, Ibaizabal argitaletxeko Literatura Unibertsala sailean [3].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Camus, Albert; Garmendia, Xalbador (itzul.); Urkizu, Patri (edizio lana): Gizon zuzenak. Bost ekitalditan moldatu antzerkia. - Egan, 2017-3/4, 225-295.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Albert Camusen errebeldia • ZUZEU» ZUZEU 2010-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- ↑ Lertxundi, Anjel.- Itzuliz usu begiak. Irun, Alberdania, 2019. orr. 195
- Basatarrika, I. 1957: Albert Camus edo gizatasun etsia, Jakin, 5: 51-60.
- Beltza 1980: Sartre Camus-en aurka, edo Iraultza eta Errebolta, Jakin, 14/15: 190-195.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Webgune monografikoa
- Albert Camus Armiarma.com
- Fonds Albert Camus - Cité du livre d'Aix en Provence
- Société des Études Camusiennes
- The Albert Camus Society
- Asociación de Estudios Camusianos en España