Abenduaren 6
Itxura
Abenduaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeigarren eguna da, 341.a bisurteetan. 25 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1924 – Beran (Nafarroa Garaia) barrena sartuta, Miguel Primo de Riveraren aurka altxamendua eragin nahi zuten anarkistak exekutatu zituzten Iruñean. Enrique Gil Galar eta Julián Santillán zuten izena. Pablo Martín zen hirugarrena, baina exekuziora bidean bere buruaz beste egin zuen.
- 1973 – Poliziak Josu Artetxe ETAko kidea hil zuen Alzan.
- 1978 – Espainiako Konstituzioa hiritarren bozketaz onartu zuten. Hego Euskal Herrian, abstentzioa baiezko botoei gailendu zitzaion.
- 1980 – ETAk Ignacio Lasa De Rezola enpresaburua hil zuen Azpeitian.
- 1985 – GALen atentatu saiakera Argilo elkartearen aurka Hendaian
- 1990 – Euskaldunon Egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zen.
- 1991 – Auto istripu larria A-8 autobidean, 30 kotxetik gora elkarrekin talka egin zuten lainoagatik, kotxeek su hartu eta 17 hildako egon ziren.
- 2001 – Euskarazko Wikipediaren lehenbiziko artikulua idatzi zen: Lurra.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1917 – Finlandiak bere independentzia aldarrikatu zuen. Finlandiako independentzia eguna.
- 1921 – Britainia Handiak eta Irlandako ordezkariek Londresen Itun anglo-irlandarra izenpetu eta Irlandaren banaketa eman zen: Irlandako Estatu Askea sortu eta Ipar Irlanda Erresuma Batuaren barnean mantendu zen.
- 1978 – Espainiako 1978ko konstituzioa onartu zen erreferendumean.
- 1989 – Quebeceko Montrealgo Eskola Politeknikoan burutu zen eraso terroristan Marc Lépine gazteak hamalau emakume hil zituen. Terroristak feministen aurka ari zela idatziz aitortu zuen.
- 1998 – Hugo Chavezek Venezuelako hauteskunde presidentzialak irabazi zituen. Hilabete beranduago presidente izendatuko zuten.
- 2005 – Hegazkin batek Teherango 10 solairuko etxebizitza eraikin baten kontra jo zuen, 94 hildako eraginez.
- 2015eko Frantziako Eskualdeetako Hauteskundeak Fronte Nazionalak irabazi zituen.
- 2015 – Venezuelako Nazio Biltzarreko hauteskundeetan oposizioko Batasun Demokratikoko Mahaia koalizioak Nicolás Maduroren Venezuelako Alderdi Sozialista Batua garaitu zuen.
- 2023 - Perun Alberto Fujimori presidente ohia askatu zuten, Peruko Auzitegi Konstituzionalak aske uztea agindu ostean.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1846 – Faustoren kondenazioa (frantsesez: La damnation de Faust), Hector Berliozen musika eta Almire Gandonnière eta Hector Berlioz beraren libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opéra-Comique antzokian.
- 1985 – Spies Like Us ("Geu Bezala Espiatu Ezazu") filma estreinatu zen, John Landisek zuzendu eta Chevy Chase, Dan Aykroyd, Steve Forrest eta Donna Dixon aktoreek antzeztu zuten.
- 1985 – Runaway Train ("Kontrolik Gabeko Trena") filma estreinatu zen, Andrei Konchalovskyk zuzendu eta Jon Voight, Eric Roberts, Rebecca De Mornay, Kyle T. Heffner eta John P. Ryan aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – Tomorrow Never Dies ("Biharra Ez Da Inoiz Hiltzen") filma estreinatu zen, Roger Spottiswoodek zuzendu eta Pierce Brosnan, Jonathan Pryce, Michelle Yeoh, Teri Hatcher eta Judi Dench aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1745 – Juan Antonio Mogel, euskal idazlea (h. 1804).
- 1748 – Arnaud Jean Meillan, lapurtar politikaria (h. 1809).
- 1796 – Joan Nikolas Etxeberria, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 1845).
- 1816 – Nicolás Ollo, nafar jeneral karlista (h. 1874).
- 1833 – Alexandre-Eugène Bouët, lapurtar militarra (h. 1887).
- 1852 – Enrique Aresti, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1946).
- 1885 – Nikolas Mugika, gipuzkoar margolaria (h. 1948).
- 1888 –
- Orixe, gipuzkoar idazlea (h. 1961).
- Emiliana Zubeldia, nafar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1987).
- 1898 – Teodoro Hernandorena, euskal herritar politikari eta kulturgilea (h. 1994).
- 1900 – Auguste Darraidu, Aristokrata, lapurtar pilotaria (h. 1969).
- 1902 – Arcadio Arteaga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea.
- 1904 – Tiburtzio Beristain, euskal herritar futbolaria (h. 1953).
- 1915 – Joseba Elosegi, eusko gudaria eta politikari jeltzalea, bere buruari su eman eta Francorengana hurbiltzen saiatu zelako famatua (h. 1990).
- 1928 – Carlos María Aritz, nafar apaiz klaretarra, Panamán misiolari aritutakoa (h. 2015).
- 1930 – Carmelo Cedrun, San Mameseko horma, Bilboko Athletic Klubeko atezaina.
- 1944 – Kontxi Laso, gipuzkoar atleta ohia, pisu eta disko jaurtiketan aditua.
- 1953 – Andolin Eguzkitza, bizkaitar idazlea, irakaslea eta euskaltzaina (h. 2004).
- 1958 – Maria Eugenia Luc, argentinar jatorriko bizkaitar musikagilea, Rosarion.
- 1961 – José Javier Lasarte, arabar ekonomialari eta politikaria.
- 1968 – Miriam Okariz, bizkaitar moda diseinatzailea.
- 1969 – Asier Garitano, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1970 – Amaia Merino, gipuzkoar aktorea.
- 1979 – Francisco Javier Yeste, bizkaitar futbolari ohia.
- 1980 – Raquel Andueza, nafar sopranoa.
- 1980 – Oihana Amundarain Zubillaga, gipuzkoar politikaria.
- 1984 – Zaida Fernández, bizkaitar soziologoa.
- 1985 – Josu Etxaniz, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Iker Guarrotxena, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Ander Pacheco, arabar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1285 – Fernando IV.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1312).
- 1421 – Henrike VI.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1471).
- 1478 – Baldassare Castiglione, elizgizona eta italiera eta latinezko idazlea (h. 1529).
- 1502 – Ana Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Pomeraniako dukesa ezkontzaz (h. 1568).
- 1531 – Vespasiano I.a Gonzaga, italiar noble eta militarra (h. 1591).
- 1730 – Sophie von La Roche, alemaniar idazlea, ekonomikoki independientea izatea lortu zuen Alemaniako lehen idazle profesionala (h. 1807).
- 1732 – Warren Hastings, britainiar administratzaile koloniala (h. 1818).
- 1778 – Louis Joseph Gay-Lussac, frantziar kimikaria (h. 1850).
- 1792 – Gilen II.a Herbehereetakoa, Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia (h. 1849).
- 1814 – Joan Prim, espainiar politikari eta militarra (h. 1870).
- 1824 – Emmanuel Frémiet, frantziar eskultorea (h. 1910).
- 1841 – Frédéric Bazille, frantziar margolari inpresionista (h. 1870).
- 1848 – Johann Palisa, austriar astronomoa (h. 1925).
- 1849 – August von Mackensen, alemaniar landa mariskala (h. 1945).
- 1856 – Louise Catherine Breslau, alemaniar-suitzar margolaria (h. 1927).
- 1869 – Otto Nordenskjöld, suediar geologo, geografo eta esploratzaile polarra (h. 1928).
- 1875 – Evelyn Underhill, ingeles idazle katolikoa (h. 1941).
- 1888 – Árpád Szakasits, Hungariako estatuburua (h. 1965).
- 1896 – Ira Gershwin, estatubatuar antzerkiko musikagilea (h. 1983).
- 1898 – Gunnar Myrdal, suediar ekonomialaria, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1987).
- 1900 –
- Marina de Castarlenas, kataluniar idazlea eta piano-jotzailea (h. 1974).
- Agnes Moorehead, estatubatuar aktorea (h. 1974).
- George Uhlenbeck, herbeheretar-estatubatuar fisikaria (h. 1988).
- 1904 – Ève Curie, frantziar pianojole, kazetari, hizlari eta diplomatikoa (h. 2007).
- 1906 – Marian Spychalski, Poloniako estatuburua (h. 1980).
- 1907 – Giovanni Ferrari, italiar futbolaria (h. 1982).
- 1908 –
- Herta Freitag, austriar-estatubatuar matematikaria, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna (h. 2000).
- Pierre Graber, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2003).
- 1913 –
- Mercedes Ballesteros, espainiar idazlea (h. 1995).
- Araceli Gilbert, ekuadortar margolaria (h. 1993).
- 1916 – Kristján Eldjárn, Islandiako 3. presidentea (h. 1982).
- 1920 – George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 2002).
- 1921 – Nobuo Matsunaga, japoniar futbolaria (h. 2007).
- 1927 – Jacques Bondon, frantziar musikagilea (h. 2008).
- 1929 –
- Nikolaus Harnoncourt, austriar orkestra-zuzendaria (h. 2016).
- King Moody, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- Alain Tanner, suitzar zinemagilea (h. 2022).
- 1930 – Ángel Nicolás Acha, paraguaitar apaiza (h. 1982).
- 1933 – Henryk Górecki, poloniar musikagilea, postmodernismoaren musikari nagusietako bat (h. 2010).
- 1941 – Bruce Nauman, estatubatuar artista.
- 1942 –
- Peter Handke, austriar idazle eta zinemagilea.
- Herbjørg Wassmo, norvegiar eleberrigilea.
- 1946 – Ana Lydia Vega, puertoricar idazlea.
- 1947 – Geoffrey Hinton, britainiar-kanadar informatikari, zientzialari eta psikologoa, 2024ko Fisikako Nobel Saria.
- 1948 –
- Adela Figueroa, galiziar biologoa, aktibista eta idazlea.
- Jean-Paul Ngoupandé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (h. 2014).
- Keke Rosberg, 1 Formulako suediar pilotu ohia.
- Yoshihide Suga, Japoniako Lehen Ministroa.
- 1949 – Roland Bertranne, frantziar errugbilaria.
- 1950 –
- Guy Drut, frantziar atleta ohia.
- Joe Hisaishi, japoniar musika zuzendari eta sortzailea, 100 soinu-bandatik gora idatzi dituena.
- 1952 – Charles Bronson, galestar kriminal eta presoa, bere garaian Erresuma Batuko presorik arriskutsuena.
- 1953 – Masami Kurumada, japoniar mangaka.
- 1959 –
- Juan Carlos Henao Pérez, kolonbiar abokatua, jurista eta konstituzionalista (h. 2024).
- Satoru Iwata, japoniar bideo-joko programatzaile eta enpresaria (h. 2015).
- 1962 –
- Joan Mesquida, espainiar politikaria (h. 2020).
- Janine Turner, estatubatuar aktore eta idazlea.
- 1968 –
- Karl Ove Knausgård, norvegiar idazlea.
- Sadyr Zhaparov, Kirgizistango presidentea.
- 1969 – Torri Higginson, kanadar aktorea.
- 1971 – Richard Krajicek, herbeheretar tenislari ohia.
- 1972 –
- Hrvoje Klasić, kroaziar historialaria.
- Sarah Rafferty, estatubatuar aktorea.
- 1973 – Nikos Jristodoulides, Zipreko presidentea.
- 1976 - Alicia Machado, venezuelar aktorea, aurkezlea, ekoizlea, enpresaburua eta modeloa.
- 1978 – Mara Aguirre, argentinar olerkari eta narratzailea.
- 1982 – Alberto Contador, espainiar txirrindularia.
- 1985 – Dulce María, mexikar aktore eta abeslaria.
- 1987 –
- Rachel Atherton, mendi-bizikletako ingeles txirrindularia, downhill modalitatekoa.
- Nabyla Maan, marokoar egile abeslaria.
- 1988 –
- Hikari Nakade, japoniar futbolaria.
- Sandra Nurmsalu, estoniar abeslaria eta biolin-jotzailea, Urban Symphony taldeko abeslari nagusia.
- Sabrina Ouazani, frantziar aktorea.
- 1992 – Lilian Calmejane, frantziar txirrindularia.
- 1994 –
- Giannis Antetokounmpo, greziar saskibaloi jokalaria.
- Pauline Harmange, frantziar idazlea eta feminista.
- 1996 – Camille Aumont Carnel, nigertar aktibista feminista, ekintzailea, Interneteko ospetsua eta idazlea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1773 – Juan José Martínez Escalzo, nafar apaiz katolikoa, Segoviako apezpikua, Segovian (j. 1704).
- 1782 – José Cardiel, arabar misiolari jesuita (j. 1704).
- 1846 – Jean Pierre Garat, lapurtar apaiza eta idazlea (j. 1773).
- 1865 – Sebastian Iradier, euskal musikagilea (j. 1809).
- 1925 – Agustin Murua Balerdi, bizkaitar kimikaria, Bartzelonan (j. 1874).
- 1935 – Joaquín Trincado Mateo, nafar idazle espiritista, Buenos Airesen (j. 1866).
- 1976 –
- Jalón Ángel, nafar argazkilaria, Zaragozan (j. 1898).
- Antonio Ferrer Bolart, bizkaitar espeleologoa (j. 1900).
- 1981 – Luis Olaso, gipuzkoar futbolari eta palaria (j. 1900).
- 1995 –
- Primi Erostarbe, Euskal Herriko emakume panderojole eta irrintzilaririk ezagunenetako bat (j. 1907).
- Luis Regueiro, euskal herritar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1908).
- 2010 – Ambrosio Etxebarria, bizkaitar apaiza, Barbastroko apezpikua (j. 1922).
- 2020 – Carlos Sobrini, nafar arkitektoa, Madrilen (j. 1925).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 343 – San Nikolas Barikoa, Mirako (Asia Txikia) artzapezpikua (j. 270).
- 735 – Toneri printzea, Nara aroko printze inperiala (j. 676).
- 1185 – Alfontso I.a Portugalgoa, Portugalgo lehen erregea (j. 1109).
- 1352 – Klemente VI.a, Aita santua (j. 1291).
- 1562 – Jan Van Scorel, holandar pintore, arkitekto eta ingeniaria (j. 1495).
- 1629 – Bernardino González de Avellaneda, gaztelar itsasgizona (j. 1544).
- 1658 – Baltasar Gracián, espainiar idazlea (j. 1601).
- 1734 – Abigail Hill, Ana Britainia Handikoaren begikoa (j. c. 1670)
- 1779 – Jean-Baptiste Siméon Chardin, frantziar margolaria (j. 1669).
- 1788 – Nicole-Reine Lepaute, frantziar astronomoa eta matematikaria (j. 1723).
- 1868 – August Schleicher, alemaniar hizkuntzalaria (j. 1821).
- 1882 –
- Louis Blanc, frantziar politikari eta historialari sozialista, sozialdemokraziaren aitzindarietakotzat hartua (j. 1811).
- Anthony Trollope, ingeles eleberrigilea (j. 1815).
- 1889 – Jefferson Davis, estatubatuar politiko eta militarra (j. 1808).
- 1892 – Ernst Werner von Siemens, alemaniar asmatzaile eta enpresaburua (j. 1816).
- 1910 – Constantina E. Brooks, estatubatuar poeta eta itzultzailea (j. 1835).
- 1940 – Aloisia Veit, Adolf Hitlerren senidea eta pertsona desgaituen suntsiketaren biktima (j. 1891).
- 1954 – Lucien Tesnière, frantziar hizkuntzalaria (j. 1893).
- 1961 – Frantz Fanon, Antilletako psikiatra eta iraultzailea (j. 1925).
- 1964 – Victoria Zárate Zurita, espainiar maistra errepublikanoa eta sindikalista (j. 1893).
- 1971 – Matilda Kxesinskaia, errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta Nikolas II.a Errusiako tsarraren maitalea (j. 1872).
- 1976 – João Goulart, Brasilgo 24. presidentea (j. 1918).
- 1981 – Aurora Villar Buceta, kubatar idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1907).
- 1983 – Maria Lamas, portugaldar idazlea, itzultzailea, kazetaria eta ekintzaile politikari feminista (j. 1893).
- 1988 – Roy Orbison, estatubatuar kantari eta musikagilea (j. 1936).
- 1990 – Tunku Abdul Rahman, Malaysiako aurreneko lehen ministroa (j. 1903).
- 1991 – Richard Stone, britainiar ekonomialaria, 1984ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1913).
- 1993 – Don Ameche, estatubatuar aktore eta bikoiztailea (j. 1908).
- 1994 – Gian Maria Volonté, italiar aktorea (j. 1933).
- 1995 – Margaret Mayall, estatubatuar astronomoa (j. 1902).
- 1998 – César Baldaccini, frantziar eskultorea (j. 1921).
- 2003 – José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (j. 1971).
- 2004 – Raymond Goethals, belgikar futbolari eta futbol entrenatzailea (j. 1921).
- 2005 –
- Charly Gaul, luxenburgotar txirrindularia (j. 1932).
- Devan Nair, Singapurreko 3. presidentea (j. 1923).
- 2008 – Mikel Epaltza Ferrer, euskal jatorriko arabista eta unibertsitateko irakaslea (j. 1938).
- 2010 – Tewhida Ben Sheikh, Afrikako iparraldean medikua izatea lortu zuen lehen emakume musulman modernoa (j. 1909).
- 2012 –
- Miguel Abia Biteo Boricó, Ekuatore Gineako lehen ministroa (j. 1961).
- Jean Diederich, luxenburgotar txirrindularia (j. 1922).
- 2014 – Ralph Henry Baer, Bideo-jokoen aita, alemaniar-estatubatuar bideo-joko garatzailea (j. 1922).
- 2015 – Holly Woodlawn, puertorricar emakumezko aktore transgeneroa (j. 1946).
- 2016 –
- Brittany CoxXx, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1978).
- Peter Vaughan, ingeles aktorea (j. 1923).
- 2017 – William H. Gass, estatubatuar idazle, kritikari eta filosofia irakaslea (j. 1924).
- 2018 – Pete Shelley, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea, Buzzcocks taldearen sortzaileetakoa (j. 1955).
- 2020 –
- Tabaré Vázquez, Uruguaiko presidentea (j. 1940).
- 2021 – Kåre Willoch, Norvegiako 30. lehen ministroa (j. 1928).
- 2022 –
- Ichirō Mizuki, japoniar abeslaria, musikaria eta aktorea (j. 1948).
- Antonio Recalcati, italiar marrazkilaria (j. 1938).
- Adolfas Šleževičius, Lituaniako lehen ministroa (j. 1948).
- 2023 – Refaat Alareer, Gazako Zerrendako idazle, poeta, irakasle eta aktibista palestinarra (j. 1979).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Nikole, Nikolas, Niko eta Nikola.
- Espainiako Konstituzioaren eguna: Espainian jaieguna.
- Finlandiako independentzia eguna.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |