Abenduaren 24
Itxura
Abenduaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamazortzigarren eguna da, 359.a bisurteetan. 7 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980 – Ertzaintza sortzeko dekretua onartu zen.
- 1985 – Robert Caplanne larriki zauritua Biarritzen, urtarrilaren 3an hil zen. CEDADE ultraeskuindar taldeko bost kide akusatuak izan ziren.
- 2007 – ETAren izenean dei bat jaso ondoren, bonba bat zartatu zen Balmasedako (Bizkaia) PSE-EEren egoitzan.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1521 – Sute batek Oviedo hiriko hiru laurdenak suntsitu zituen.
- 1924 – Albanian errepublika ezarri zen.
- 1936 – Federico Laredo Bru Kubako presidente hautatu zuten.
- 1951 – Libia Italiatik independizatu zen.
- 1962 - Kubak Girón hondartzako inbasio saiakeran parte hartu zuten azken mertzenarioak AEBetara itzuli zituzten. Azken hegaldi hartan 1.000 mertzenario baino gehiago garraiatu zituzten Floridara.
- 1979 – SESBk Afganistan inbaditu zuen.
- 2009 – Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak osasun erreformarako lege-proiektua aurrera atera du.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987 – Takolo, Pirrutx eta Porrotxen lehen emanaldia (gaur egungo Pirritx, Porrotx eta MariMotots)
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1724 – Francesco Valesiok bere Diario di Roma berriro idazteari ekin zion, 13 urtez geldi egon ostean. Lan honetan Erromako eguneroko bizitzaren kronika egiten da.
- 1871 – Aida, Giuseppe Verdiren musika eta Antonio Ghislanzoniren libretoa duen opera estreinatu zen Kairoko Khedivear Opera Antzokian.
- 1885 - Escualdun gazeta astekariaren lehengo ale kaleratu zuen Martin Vincent Biscailuz abokatuak Los Angelesen (AEB).
- 1981 – Mad Max 2 ("Max Eroa 2") filma estreinatu zen, George Millerrej zuzendu eta Mel Gibsonek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Philadelphia filma estreinatu zen, Jonathan Demmeek zuzendu eta Tom Hanks, Denzel Washington, Mary Steenburgen, Jason Robards eta Antonio Banderas aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Tombstone filma estreinatu zen, George P. Cosmatosek zuzendu eta Kurt Russell, Val Kilmer, Sam Elliott, Bill Paxton, Michael Biehn, Powers Boothe, Charlton Heston, Jason Priestley, Stephen Lang eta Dana Delany aktoreek antzeztu zuten, Robert Mitchum aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1491 – Inazio Loiolakoa, Jesusen Konpainiaren sortzailea (h.1556).
- 1665 – Migel Irazusta, gipuzkoar arkitekto eta eskultorea (h. 1743).
- 1816 – Manuel Calvo Aguirre, bizkaitar enpresaria, esklabo trafikatzailea Kuban eta ongilea Portugaleten (h. 1904).
- 1819 – Antonio Trueba, bizkaitar idazlea (h. 1889).
- 1882 – Gregorio Muxika, euskal idazle eta kazetaria (h. 1931).
- 1899 – Bernardino Bienabe, gipuzkoar margolaria (h. 1987).
- 1909 – Gregorio Urkaregi, berrogeita sei urtez Begoñako etxeko-medikua (h. 1987).
- 1914 – Imanol Berriatua, euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzaina (h. 1981).
- 1917 – Sunti Amilibia, gipuzkoar idazle eta poeta (h. 2013).
- 1923 – Jesus Morras Santamaria, Tarsicio Azcona, nafar elizgizon eta historialaria (h. 2022).
- 1924 – Bonifacia Macarrón, Boni, Durangoko azken martxantera (h. 2007).
- 1950 – Josu Urrutikoetxea, Josu Ternera, ETAkidea eta Eusko Legebiltzarkide ohia.
- 1952 – Jesus Loza, arabar mediku eta politikaria.
- 1956 – Jexux Iribar, Olalde, gipuzkoar bertsolaria.
- 1958 –
- Josune Igoa Frantxes, gipuzkoar maistra.
- Janfri Topera, gipuzkoar aktorea.
- 1959 – Diane Tell, Quebecen jaiotako kantari, musikari, musikagile, ekoizle eta argazkilaria, Angelun (Lapurdi) bizi dena.
- 1961 – Patxi Bolaños, bizkaitar futbolari ohia.
- 1966 – Jon Irureta, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1968 – Imanol Galarraga, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1976 –
- Iñaki Esain, nafar pilotari ohia.
- Iker Lastra, bizkaitar aktorea.
- 1981 – Josu Larrazabal, bizkaitar txirrindularitzako prestatzaile fisiko eta kirol zuzendaria.
- 1984 – Caroline Sarran, lapurtar surflaria.
- 1998 – Mireia Muñoz, bizkaitar txirrindularia.
- 2008 – Joana Garitano, gipuzkoar aktorea.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1166 – Joan Lurgabea, Ingalaterrako erregea eta Akitaniako dukea (h. 1216).
- 1389 – Joan VI.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (h. 1442).
- 1588 – Konstantza Habsburgokoa, Poloniako erregina ezkontidea (h. 1631).
- 1740 – Anders Johan Lexell, suediar-errusiar astronomo eta matematikaria (h. 1784).
- 1754 – George Crabbe, ingeles olerkari, zirujau eta apaiza (h. 1832).
- 1761 – Selim III.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1808).
- 1796 – Cecilia Böhl de Faber, Fernán Caballero, espainiar idazlea (h. 1877).
- 1798 – Adam Mickiewicz, poloniar poeta (h. 1855).
- 1810 – Wilhelm Marstrand, danimarkar margolaria (h. 1873).
- 1818 – James Prescott Joule, ingeles fisikaria (h. 1888).
- 1822 –
- Charles Hermite, frantziar matematikaria (h. 1901).
- Matthew Arnold, ingeles olerkari eta kultura-teorialaria (h. 1888).
- 1837 –
- Hans von Marées, alemaniar margolaria (h. 1887).
- Sissi, Austriako enperadorearen emaztea eta Hungariako erregina ezkontidea (h. 1898).
- 1838 – Thorvald Nicolai Thiele, daniar aktuario, astronomo eta matematikaria (h. 1910).
- 1843 – Lydia Koidula, estoniar olerkaria (h. 1886).
- 1845 –
- Fernand Cormon, frantziar margolaria (h. 1924).
- Jurgi I.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 1913).
- 1851 – Édouard de Castelnau, frantziar politikari eta militarra (h. 1944).
- 1861 – Eugène Scribe, frantziar dramagilea (h. 1861).
- 1863 – Enrique Fernández Arbós, espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria (h. 1939).
- 1865 – Amalia Bavarian, Wittelsbacheko etxearen ordezkaria eta Dukesa Bavarian (h. 1912).
- 1868 – Emanuel Lasker, alemaniar xake jokalaria, Munduko Xake Txapelduna (h. 1941).
- 1872 – Natividad Yarza Planas, kataluniar irakaslea eta politikaria, Espainian sufragio unibertsalaren bidez hautatu zen lehenengo emakumezko alkatea (h. 1960).
- 1875 – Otto Ender, Austriako kantzilerra (h. 1960).
- 1876 – Thomas Madsen-Mygdal, Danimarkako lehen ministroa (h. 1943).
- 1879 - Alexandrine Danimarkakoa, Danimarkako erregina ezkontidea eta Islandiako azken erregina ezkontidea (h. 1952).
- 1881 – Delfina Bunge, argentinar idazlea, olerkaria, saiakera-egilea eta filantropoa (h. 1952).
- 1886 – Michael Curtiz, hungariar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1962).
- 1887 – Louis Jouvet, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (h. 1951).
- 1895 – Marguerite Williams, estatubatuar geologoa, AEBn geologian doktoretza bat lortu zuen lehen afroestatubatuarra (h. 1991).
- 1904 – Joseph Juran, errumaniar-estatubatuar ikertzailea, kalitatearen hobekuntzan nabarmendua (h. 2008).
- 1905 – Howard Hughes, munduko gizon aberatsenetakoa, ingeniari autodidakta, pilotu, zinemagile, zinema-ekoizle eta industria-gizona (h. 1976).
- 1906 – James Hadley Chase, ingeles thriller-idazlea (h. 1985).
- 1910 –
- Ferenc Erdei, hungariar politikaria (h. 1971).
- William Hayward Pickering, estatubatuar fisikaria, espazioko ikerketetan aditua (h. 2004).
- 1913 – Miriam Michael Stimson, estatubatuar kimikaria, espektroskopian egindako lanagatik ospetsua (h. 2002).
- 1919 – Pierre Soulages, frantziar margolaria (h. 2022).
- 1922 –
- Ava Gardner, estatubatuar aktorea (h. 1990).
- Jonas Mekas, lituaniar-estatubatuar zinemagile, poeta eta artista (h. 2019).
- 1924 – Abdirizak Haji Hussein, Somaliako lehen ministroa (h. 2014).
- 1927 – Mary Higgins Clark, misteriozko eleberrien estatubatuar idazlea (h. 2020).
- 1930 –
- Arsenio Iglesias, galiziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Robert Joffrey, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1988).
- 1931 –
- Walter Abish, austriar-estatubatuar idazlea (h. 2022).
- Mauricio Kagel, argentinar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta zinema-zuzendaria (h. 2008).
- 1933 - Renée Colliard, suitzar eskiatzailea (h. 2022).
- 1934 –
- Enrique Dussel, argentinar-mexikar akademiko, filosofo, historialari eta teologoa (h. 2023).
- Stjepan Mesić, Jugoslaviako eta Kroaziako presidentea.
- 1937 –
- Jaume Alomar Florit, espainiar txirrindulari ohia.
- Nicolás García Uriburu, argentinar pintorea eta arkitektoa (h. 2016).
- 1939 – William Anthony Douglass, estatubatuar antropologoa, Nevadako Unibertsitateko Euskal Gaien Zentroko irakasle emeritua.
- 1940 – Jan Stráský, azken Txekoslovakiako lehen ministroa (h. 2019).
- 1941 – Ana Maria Machado, brasildar kazetari, irakasle, margolari eta idazlea.
- 1943 –
- Tarja Halonen, Finlandia presidente ohia.
- Mariela Muñoz, argentinar ekintzaile eta politika, Estatu Argentinarrak ofizialki aitortutako lehen emakume transexuala (h. 2017).
- 1945 – Lemmy Kilmister, ingeles rock musikaria, Motörhead taldeko abeslaria eta burua (h. 2015).
- 1946 – Roselyne Bachelot, frantziar politikaria eta irrati-esataria.
- 1949 –
- Moncho Borrajo, espainiar umorista, plazagizon eta antzerkigilea.
- Beatriz Carvajal, telebistan eta antzerkian aritutako espainiar aktorea.
- 1954 – José María Figueres, Costa Ricako presidente ohia.
- 1955 – Clarence Gilyard, estatubatuar aktore eta idazke (h. 2022).
- 1957 – Hamid Karzai, Afganistango presidente ohia.
- 1958 – Elvira Andrés, espainiar dantzaria, koreografoa eta ballet-zuzendaria.
- 1961 – Ilham Aliyev, Azerbaijango presidentea.
- 1962 – Kate Spade, estatubatuar moda-diseinatzailea eta enpresaburua (h. 2018).
- 1963 – Naja Marie Aidt, groenlandiar idazlea, Danimarkako idazle-belaunaldi gazteenaren ordezkaria.
- 1965 – Rosario Bléfari, argentinar abeslari, aktore eta idazlea (h. 2020).
- 1966 – Gulbahar Haitiwaji, uigur jatorriko txinatar-frantziar autobiografoa.
- 1971 – Ricky Martin, puertorricar abeslari eta aktorea.
- 1972 – Carmen Moore, kanadar aktorea.
- 1973 –
- Martin Kellerman, suediar komikigilea.
- Stephenie Meyer, estatubatuar idazlea.
- 1974 - Sophie Alour, jazzeko bretainiar saxofoi-jotzailea.
- 1975 – Maria Zakharova, errusiar politikaria.
- 1977 – Américo, txiletar abeslaria.
- 1978 – Bethany Black, ingeles umorista.
- 1980 – Maarja-Liis Ilus, estoniar pop abeslaria.
- 1981 – Dima Bilan, errusiar egile abeslaria eta aktorea.
- 1983 – Lorielle London, alemaniar emakumezko aktore eta ikuskizun artista transgeneroa.
- 1984 –
- Elena Iturrieta, ELE, espainiar abeslari, konpositore eta piano-jotzailea.
- Burak Özçivit, turkiar aktorea eta modeloa.
- 1985 – Xabin Fernandez, gipuzkoar kazetaria.
- 1991 – Louis Tomlinson, britainiar abeslari eta konpositorea.
- 1993 – Yuya Kubo, japoniar futbolaria.
- 2001 – María Pérez Rabaza, kataluniar futbolaria.
- 2003 - Luna Pamies, espainiar aktorea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1598 – Martin Gartzia Oñatz Loiolakoa, euskal militar eta politikaria (j. 1549).
- 1821 – Valentin Foronda, arabar ekonomialari eta idazle ilustratua (j. 1751).
- 1850 – Frédéric Bastiat, Lapurdin jaiotako ekonomialari eta politikaria, Erroman (j. 1801).
- 1956 – Bonifazio Etxegarai, gipuzkoar idazle eta legegilea (j. 1878).
- 1957 – Julian Tellaetxe, gipuzkoar margolaria, Liman (j. 1884).
- 1963 – Mariano Arrate, donostiar futbolaria (j. 1892).
- 1966 – Joseba Aldamiz-Etxebarria, bizkaitar misiolari eta abiadorea, hegazkin istripuan (j. 1920).
- 1976 – Mikel Arozamena, nafar bertsolaria (j. 1930).
- 1979 –
- Jesus Elosegi, gipuzkoar arkeologoa eta Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzailea (j. 1907).
- Jose Maria Uzelai, bizkaitar margolaria (j. 1903).
- 1982 – Juan Iruretagoiena, gipuzkoar idazle, antzerkigile eta itzultzailea (j. 1899).
- 1990 –
- Marta González Gómez, bizkaitar medikua eta FMLNko kidea, El Salvadorren eraila (h. 1961).
- Beñat Hirigoien, baxenabartar kantari eta musikaria (j. 1934).
- 1997 – Jose Maria Azpiroz Zabaleta, nafar euskaltzalea, euskaltzaina, itzultzailea eta apaiza (j. 1917).
- 1998 – Imanol Laspiur, gipuzkoar idazlea (j. 1929).
- 2002 –
- Miguel Lizarazu, euskal txirrindularia (j. 1924).
- José Luis Molinuevo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1917).
- 2005 – Lucio Aginagalde, arabar enpresaburua (j. 1917).
- 2015 – Aitor Basabe, bizkaitar sukaldaria (j. 1968).
- 2016 – Alejandro Tapia Aiestaran, gipuzkoar pintorea (j. 1930).
- 2019 – Juan Antonio Letamendia, gipuzkoar idazlea (j. 1940).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1317 – Jean de Joinville, Xanpainako kondearen aholkularia (j. 1224).
- 1524 – Vasco da Gama, portugaldar nabigatzaile eta esploratzailea (j. c. 1469).
- 1823 – James Gandon, ingeles arkitektoa (j. 1742).
- 1838 – Clara Maria Pope, britainiar margolaria, ilustratzailea eta artista botanikoa (j. 1767).
- 1864 – William Makepeace Thackeray, ingeles kazetaria eta eleberrigilea (j. 1811).
- 1865 – Charles Lock Eastlake, ingeles margolari, galeria-zuzendari, bildumagaile eta idazlea (j. 1793).
- 1868 – Adolphe d'Archiac, frantziar geologo eta paleontologoa (j. 1802).
- 1872 – William John Macquorn Rankine, eskoziar fisikaria (j. 1820).
- 1889 – Sergei Botkin, errusiar mediku, terapeuta eta ekintzailea (j. 1832).
- 1901 – Lev Ivanov, errusiar dantzari, koreografo eta ballet-maisua (j. 1834).
- 1909 – Nicolaas Pierson, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1839).
- 1913 –
- Jacob Brønnum Scavenius Estrup, Danimarkako lehen ministroa (j. 1825).
- Alexandra Gripenberg, Finlandiako gizarte aktibista, egile, editore, egunkari argitaratzailea eta politikaria (j. 1857).
- 1914 – John Muir, Eskozian jaiotako estatubatuar naturzale eta idazlea (j. 1838).
- 1935 – Alban Berg, austriar musikagilea (j. 1885).
- 1938 – Bruno Taut, alemaniar arkitekto eta hirigilea (j. 1880).
- 1942 – François Darlan, frantziar almirante eta politikaria (j. 1881).
- 1957 –
- Arturo Barea, espainiar idazlea (j. 1897).
- Norma Talmadge, estatubatuar aktorea (j. 1894).
- 1959 – Edmund Goulding, ingeles zinemagilea (j. 1891).
- 1961 – Lluís Nicolau d'Olwer, kataluniar politikari eta idazlea (j. 1888).
- 1962 – Wilhelm Ackermann, alemaniar logikari matematikoa (j. 1896).
- 1974 – Shigeho Tanaka, japoniar iktiologoa eta zoologia irakaslea (j. 1878).
- 1975 – Bernard Herrmann, estatubatuar zinema soinu-banda konpositorea (j. 1911).
- 1977 – Samael Aun Weor, kolonbiar idazle esoterista, mugimendu neognostiko baten sortzailea (j. 1917).
- 1979 – Rudi Dutschke, alemaniar soziologo eta ekintzaile ezkertiarra (j. 1940).
- 1980 – Karl Dönitz, Alemaniako Kriegsmarine itsasarmadako burua eta 23 egunez Alemaniako presidentea (j. 1891).
- 1982 – Louis Aragon, frantziar poeta eta eleberrigilea (j. 1897).
- 1984 – Peter Lawford, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- 1985 – Ferhat Abbas, Aljeriar Errepublikako behin-behineko gobernuaren lehen presidentea (j. 1899).
- 1986 - Amparo Navarro Giner, espainiar maistra eta politikaria (j. 1900).
- 1987 – Joop den Uyl, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1919).
- 1992 – Peyo, belgikar komikigilea, "Pottokiak" (Les Schtroumpfs) komiki sortaren egilea (j. 1928).
- 1994 – John James Osborne, ingeles antzerkigile eta aktorea (j. 1929).
- 1997 – Toshirō Mifune, japoniar aktorea (j. 1920).
- 1998 – Teresa Bolaños de Zarco, salvadortar-guatemaldar idazle, pianista, margolari, gitarrista eta enpresaburua (j. 1922).
- 1999 –
- Maurice Couve de Murville, Frantziako 81. lehen ministroa (j. 1907).
- João Baptista da Oliveira Figueiredo, Brasilgo presidentea (j. 1918).
- 2003 – Hugo Argüelles, mexikar idazle eta antzerkigilea (j. 1932).
- 2008 –
- Samuel P. Huntington, estatubatuar politologo eta irakaslea (j. 1927).
- Harold Pinter, ingeles idazlea, 2005eko Literaturako Nobel Saria (j. 1930).
- 2009 – Rafael Caldera, Venezuelako presidentea (j. 1916).
- 2012 –
- Richard Rodney Bennett, britainiar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1936).
- Charles Durning, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- 2014 – Buddy DeFranco, jazzeko estatubatuar klarinete jotzailea (j. 1923).
- 2016 –
- Richard Adams, ingeles eleberrigilea (j. 1920).
- Rick Parfitt, ingeles gitarrajolea eta Status Quo taldeko kidea (j. 1948).
- Gil Parrondo, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko zuzendari eta ekoizle artistikoa (j. 1921).
- 2017 –
- Heather Menzies, kanadar aktore eta modeloa (j. 1949).
- Ionel Valentin Vlad, errumaniar ingeniari eta fisikaria (j. 1943).
- 2021 – Birgit Vanderbeke, alemaniar idazlea (j. 1956).
- 2022 –
- Vittorio Adorni, italiar txirrindularia (j. 1937).
- Leonardo Durán, dominikar marrazkilari, grabatzaile eta hezitzailea (j. 1957).
- 2023 – Mike Weston, ingeles errugbilaria (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kristauek gabon-gaua ospatzen dute.
- Sehaska egutegiko izendegia: Gabon eta Gabone.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |