Zotero
Zotero ikerketako artikuluak idazterakoan bibliografia eta erreferentziak kudeatzeko software libreko aplikazioa da (reference management software). Aukera ematen du erreferentzia bibliografikoak nabigatzailearekin erraz bildu, kudeatu eta gero testu editoretara erraz esportatzeko. Firefox nabigatzailerako gehigarri gisa sortu zen 2006. urtean, baina 2011tik urtetik aurrera, Zotero Standalone bertsioa erabil daiteke sistema eragile nagusietan (Windows, GNU/Linux eta Mac OS X), baita Safari eta Chrome nabigatzaileekin ere.[1][2][3][4]
Liburutegi digital moduan antolatutako ikerketari buruzko webgune nagusietan (PubMed, Google Scholar, Google Books, Amazon.com, eta Wikipedian ere bai), Zoterok detektatzen du noiz azaltzen den liburu edo artikulu baten erreferentzia, eta sagu-ziztada bakar batekin posible da erreferentzia oso horiek automatikoki jasotzea eta modu egituratuan fitxategi lokal batera eramatea testu moduan.
2012tik integratuta dago Microsoft Word and LibreOffice testu editoreekin, jasota daukan artikulu baten aipamena testuan gehitzea klik pare batean egin daiteke horrela.
Abiapuntua online artikulu bat bada edo web orri bat, Zoterok artikulu osoaren kopia bat gorde dezake lokalean. Horrelakoetan erabiltzaileak oharrak, etiketak, eta beste gorde ditzake nabigatzailearen interfazearen bitartez.
Lokalean gordetako erreferentzia bibliografikoen azpimultzo bat esportatu daiteke geroago hainbat formatu bibliografiko ezagunetako bat erabiliz. Are gehiago, erreferentzia bibliografiko guztiekin eta horien gainean erabiltzaileak sortutako rich-text memo-ekin laburpen bat sortu daiteke HTML fitxategi moduan.
Programa honen egilea Center for History and New Media da (George Mason Unibertsitatekoa (GMU)). Software irekia eta luzagarria da, onartzen baita beste erabiltzaileek zita-idazkera eta webguneetarako itzultzaileak gehitzea, eta oro har, plataforma zabaltzea ere onartzen du[5].
Zotero izena albaniera hizkuntzako zotëroj aditzetik dator, bere adiera, gutxi gorabehera, "menpean hartu, ondo jakin" da[6]. Bere helburua erreferentziak kudeatzeko programa zaharkituen tokia hartzea da, programa zahar horiek Internet konektatu gabe lan egiteko diseinatuta baitzeuden.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badabil software librearen euskal komunitateko baten bat Zotero honen hizkuntza-lokalizazioa euskarara ekartzen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zotero» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ Deusto, Biblioteca Universitaria de. «Biblioguías Deusto LibGidak: Kudeatzaile bibliografikoak: Zotero» biblioguias.biblioteca.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ Pereira Varela, Juan Antonio. (2018). Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz. UEU (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ Pereira Varela, Juan Antonio. (2017). Bibliografiaren kudeaketa Zotero erabiliz. Ikergazte - UEU (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ Young, Jeffrey R. (2006). "Firefox Scholar Released (Now Called Zotero)". The Chronicle of Higher Education, The Wired Campus, 2006-10-31
- ↑ The etymology of Zotero. The Ideophone 2008-01-25 (Noiz kontsultatua: 2008-12-01).
- ↑ «Zotero - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ScrapBook. Firefox-en antzeko beste gehigarri bat, erreferentziak harrapatzeko balio du, baina erreferentzia horiek kudeatzeko laguntzarik ez du
- CiteProc
- COinS
- LibX
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Zotero webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Zotero & Wikipedia.
- (Ingelesez) Screencasts on Zotero website.
- (Ingelesez) Harkaitz Zubiagaren bloga.