Edukira joan

Mozilla Firefox

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

 Firefox
Jatorria
Sortzailea(k)Mozilla Fundazioa, Dave Hyatt (en) Itzuli, Joe Hewitt (mul) Itzuli eta Blake Ross (en) Itzuli
Sorrera-urtea2002
Argitaratze-data2002
Azken bertsioa128.4.0esr
Honen izena daramaPanda gorri eta Mozilla Firebird (en) Itzuli
Behar dituYasm (en) Itzuli, Netscape portable runtime (en) Itzuli, Network Security Services (en) Itzuli, libpng (en) Itzuli, Hunspell, Cairo, GTK, GDK (en) Itzuli, Pango (en) Itzuli, Mesa (en) Itzuli, Fontconfig (en) Itzuli, FreeType (en) Itzuli, PulseAudio, Advanced Linux Sound Architecture (en) Itzuli, D-Bus (en) Itzuli, GLib (en) Itzuli, zlib (en) Itzuli, libffi (en) Itzuli, FFmpeg (en) Itzuli, Xlib (en) Itzuli, International Components for Unicode (en) Itzuli, libevent (en) Itzuli, SQLite (mul) Itzuli, libvpx (en) Itzuli, HarfBuzz (en) Itzuli, Graphite (en) Itzuli, Qt, NetworkManager (en) Itzuli, Accessibility Toolkit (en) Itzuli eta Expat (en) Itzuli
Ezaugarriak
EuskarriaIA-32 (mul) Itzuli, x86-64 (en) Itzuli eta AArch64
Programazio-lengoaiaC, C++, JavaScript, CSS, Rust eta XUL
Irakur dezakaWeb Open Font Format, version 2 (en) Itzuli, Mork (en) Itzuli, JavaScript Object Notation, WebP (en) Itzuli, Ogg (mul) Itzuli, Ogg Vorbis, WebM, VP9 (mul) Itzuli, Opus (audio kodeka), MP3, Advanced Video Coding (en) Itzuli, CSS, Brotli (en) Itzuli, GNU gzip (en) Itzuli, PDF, RSS eta APNG (en) Itzuli
Sistema eragileaLinux, Microsoft Windows, MacOS X, Android (mul) Itzuli, IOS, iPadOS eta FreeBSD
Idatz dezakeFLAC
Pakete kudeaketadpkg (mul) Itzuli, RPM, Flatpak eta Portage
Software motoreaGecko (en) Itzuli, Quantum (en) Itzuli eta SpiderMonkey (en) Itzuli
GUI tresnakXUL eta GTK
Komando aukerak-allow-downgrade, -CreateProfile, -migration, -new-instance, -no-remote, -override, -ProfileManager, -P, -profile, -browser, -foreground, -headless, -new-tab, -new-window, -preferences, -private, -private-window, -setDefaultBrowser, -url eta -search
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMozilla Public License, version 2.0 (en) Itzuli, GNU General Public License eta GNU Lesser General Public License
Ekoizpena
GaratzaileaMozilla Corporation (mul) Itzuli eta Mozilla Fundazioa
Fikzioa
Erabiltzen duEncrypted Media Extensions (en) Itzuli
MaskotaPanda gorria
Euskaraz
EuskarazBai

www.mozilla.com/firefox/
Facebook: Firefox Twitter: firefox Instagram: firefox Youtube: UC-CBSBRP82j2t5PQ3M33CVw Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://hg.mozilla.org/mozilla-central/ eta https://searchfox.org/mozilla-central/source/

Mozilla Firefox Mozilla Fundazioak garatutako web nabigatzaile librea da; haren bilakaeran edonork lagun dezake eta euskaraz ere eskaintzen da. Mozilla Application Suite-ren ondorengoa da eta, egun, Mozilla Korporazioak kudeatzen du. Mozilla Firefox Interneten gehien erabiltzen den bigarren nabigatzailea da: 2010eko urriaren amaieran, merkatuko % 22.82ko kuota zuen, Net Applicationsek baieztatzen zuenez.

Firefox hainbat plataformatan erabil daitekeen web nabigatzailea da eta Microsoft Windows, Mac OS X, GNU/Linux, eta Unixen oinarritutako beste hainbat sistematako bertsioetarako baliagarria da.

Iturri kodea librea du, GPL/LGPL/MPL hirukoitz baten mendean publikatua.

Netscapek, Netscape Navigatorren kodea liberatu zuenean, Mozilla proiektua jaio zen. Kodea irekin zuten Microsoften merkatua berreskuratzeko asmoz. Proiektuak berehala lortu zuen software librearen erabiltzaileen konfiantza, eta nabigatzailea zerotik idaztea erabaki zuten. Horretarako, hainbat erreminta plataforma-anitz baliatu zituzten, eta XML lengoaian oinarritu ziren. Garatu zen lengoaia berriari XUL deitu zitzaion.

Proiektuaren hasieratik urte asko pasatu ziren gauzatu arte. Mozillaren 1.0 bertsio egonkorra 2002an iritsi zen, eta harrera epela izan zuen. Firefox (izen asko probatu ondoren) haren bertsio hobetua 2004an merkaturatu zen eta denbora laburrean oihartzun handia lortu zuen, fitxak, arintasuna eta eskaintzen dituen aukera ugariei esker.

Firefoxen abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Egunero gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta egunero hobetuz doa.
  • Pertsonalizatzeko erraza da.
  • Firefoxen jarraipenaren aurkako babesa babesten zaitu iragarkietatik.
  • Firefox plataforma guztietan dago eskuragarri (GNU/Linux, Windows, macOS, Android, iOS, OpenBSD, FreeBSD, HaikuOS...)
  • Ez dio Google Chromeren monopolioari laguntzen, Firefoxek berezko renderizazio-motorra erabiltzen duelako (Gecko).
  • Nabigazioa ordenatua da, intuitiboa eta azkarra fitxekin.
  • Seguruagoa da pop-up blokeoarekin.
  • Markadoreekin gestio errazagoa gogokoekin.
  • Informazioa bilatzea oso erraza da, integratuta dauzkan bilatzaileei esker.
  • Anitz hizkuntzatan eskaintzen da, eta gehiago egiteko aukera dago.

Pribatutasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Negozio modeloa ez da erabiltzailearen jarraipena egitea eta erabiltzaileei buruzko informazioa batzea. Mozilla Firefoxen atzetik dirua irabazteko asmorik gabeko Mozilla Foundation erakundea dago, ez erabiltzaileen datuak biltzen eta komertzializatzen dabilen multinazional bat.
  • Milaka gehigarri dauzka pribatutasuna zaintzen laguntzeko, etab.

Plataforma anizkuna da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Windows, macOS, Linux, Android eta iOS


« Mozilliako Firefox sortzen denean, eskubideak zaintzea du helburu, eta horixe nahi dugu tresnen gobernantzari dagokionez. Baina orain bere diru-sarreren % 80 Googlerekin duen kontratutik dator, eta hori da, aldi berean, bere lehiakide nagusia. Hori ez litzateke onartu behar askatasunaz hainbeste hitz egiten duten merkatu batean. Nahikoa da Googlek Firefox itxi nahi izatea itxi ahal izateko. Horregatik uste dut Firefox publiko egin beharko litzatekeela eta haren bideragarritasuna ziurtatu. Software libreak dirua eta lana jartzeko aukera ematen du, banakako garatzaile batetik hasi eta enpresa txikietara arte. Ez diogu Firefox kendu nahi Mozillari, baizik eta inbertsioak autonomoa izatea eta Googleren mende ez egotea. »

Simona Levi. Naiz. 2024-10-06[2]



Antzeko proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zergatik Firefox - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  2. (Gaztelaniaz) Galvalizi (elkarrizketatzailea), Daniel. (2024-09-26). «Simona Levi: «Internet no es tóxico, lo son las grandes productoras de algoritmos adictivos y agresivos»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
Librezale taldearen publizitate kanpaina gizarte sareen bidez. Firefox nabigatzailea (software librea) euskaraz erabiltzeko aholkua, Xuxen eta Euskalbar Firefoxen gehigarriak erabil daitezkeela azpimarratuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]