Edukira joan

Testu-editore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Testu-editore bat, testu-fitxategiak editatzeko programa da.

Askotan sistema eragilearekin batera datoz testu-editoreak eta konfigurazio-fitxategiak edo programazio-lengoaiako iturburu-kodea editatzeko erabil daitezke.

Testu-editoreen ohiko ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilatu eta ordeztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzak edo testu-zatiak bilatu eta bat datozen agerpenak beste testu-zatiekin ordezteko gaitasuna. Bilatu eta ordezteak fitxategi guztiari edo aukeratutako zatiari eragin diezaioke.

Ebaki, kopiatu eta itsastea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa da editoreek testu-zatiak kopiatu edo ebakitzeko aukera ematea, gero fitxategiaren beste lekuren batean edo beste fitxategi batean testu-zatia itsatsi ahal izateko.

Testuari formatua ematea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait editorek oinarrizko formatua eman diezaiekete testuei, hala nola itzulbira edo koska gehitzea. Beste editore batzuekin formatu aberatsagoak lor daitezke. Esaterako, hainbat letra-tipo eta tamaina hauta daitezke. Testua irudiekin bateratzeko aukera ere egoten da. Bestalde, testua bi zutabe edo zutabe gehiagotan erakusteko aukera egoten da. Editore batzuek maketazio aukera asko eskaintzen dituzte.

Desegin eta berregitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean azken aldaketak desegiteko aukera ematen dute testu-editoreek. Editore zaharretan, azken aldaketa soilik desegiteko aukera ikusi ohi da; editore modernoetan, ordea, aldaketa bat baino gehiago desegin daitezke. Desegiteko aginduaren osagarri gisa dago berregiteko agindua eta justu kontrakoa egiten du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]