Wendell Meredith Stanley
Itxura
Wendell Meredith Stanley (Ridgeville, Indiana, 1904ko abuztuaren 16a - Salamanca, Espainia, 1971ko ekainaren 15a) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen. Illinoisko Unibertsitatean egin zuen doktoretza, eta Berkeleyko Unibertsitatean irakasle izan zen 1948. urteaz geroztik. Kimika organikoan lana egin ondoren, birusen azterketan jardun zuen; lan horietan, tabako-landareetan mosaikoa sortzen zuen birusa bakartu zuen kristal-egoeran 1935. urtean, bere molekula-egitura aztertuz. 1930ean azido nukleikoa bakartzera eta gripearen birusa laborategian ugaltzera bideratu zituen ahaleginak. 1946an Kimikako Nobel saria jaso zuen J. H. Northropekin eta J. B. Sumnerrekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]