Artturi Ilmari Virtanen
Itxura
Artturi Ilmari Virtanen (Helsinki, Finlandia, 1895eko urtarrilaren 15a - Helsinki, 1973ko azaroaren 11) finlandiar biokimikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helsinkiko unibertsitateko kimika-irakasle eta Helsinkiko Teknologia Unibertsitateko biokimikako ikertzaile eta irakasle izan zen. Proteina askotako bihien ekoizpena handitu eta gordetzeko sistemak hobetzeko ikerketak egin zituen batez ere, garrantzi handikoak baitira haiek negu luze gogorrak dituzten herrialdeetan. Bihitegietako hartzidura-prozesuak aztertu zituen gehienbat, eta aleak andeatzen dituzten azidotze-prozesuak eragozteko metodo bat asmatu zuen, bere izenaren laburduraz AIV deitua.
Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1945ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]