Edukira joan

Torii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Torii arkua santutegi baten sarreran.

Torii (japonieraz: 鳥居?) izena du Japoniako santutegi xintoisten sarrerako japoniar usadiozko arkua; eremu sakratua eta profanoa banatzen ditu. Bi zutabez osatuta dago, goialdean habe horizotal batez lotuta. Sarritan gorriz edo gorriminez pintatuta daude eta zutabeen gainean gorantz kurbatuta dagoen buru bat izaten du. Tradizioz toriiak zurezkoak edo harrizkoak ziren baina azkenaldian altzairuzkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak egiten hasi dira.

Tori (txoria) eta bere amaiera, i (tokia). Txorientzako leku bat izango litzateke. Erlijio sintoistan, txoriak, ispirituen mezularitzat hartzen dira (Kami). Toriiak oparotasun, fede, itxaropen eta zorte onaren ikurrak dira. Bestalde, espiritu negatiboak urruntzen dituzte[1].

1945eko Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa atomikoetan, milaka pertsona hil ziren hedatze-uhinaren astinduaren ondorioz, eta beste askok erradiazioak eragindako arazoengatik. Hondamen izugarria izan zen, historian aurrekaririk izan ez duten bi hiriak astindu zituena. Deigarria da toriiak, ispiritualaren eta sinboloen ate gisak, ez zirela hautsi ez erori.

Bonba nuklearrak leherrarazi zituztenetik, astindua jasan zuten torii batzuen irudiak, bizirik atera zirenen itxaropen ispirituaren zati izan ziren, horietako batzuk, hondamenditik bake eta itxaropen ikur bezala kontserbatuz.

Gainera, 2011ko martxoaren 11n Japonia astindu zuen tsunamia egon zen. 15.893 hildako, 2.556 desagertu, 6.152 zauritu eta aurrekaririk gabeko suntsiketa bat eragin zituen. Japoniako toriien misterioa Tsunamiaren ondoren sortzen hasi zen, Bigarren Mundu Gerrako irudiak 2011ko martxokoekin alderatuz eta aztertuz. Toriiak, askatutako indarkeriari aurre eginez ikusarazi ziren, erresistentzia eta itxaropenaren ikur bihurtuz.[2]

Honen araberako da: Zutoinak (hashira) lurrarekiko perpendikularrak diren edo inklinatuta dauden; ateburuak (kasagi) zuzenak edo kurbatuak diren; eta zirietatik eusten diren habeak (nuki) zutoinetatik irteten diren ala ez.

Shinmei-torii: Arku-motarik sinple eta zaharrenak eskuineko ateburuak eta punta nabarmenik gabeko habeak ditu ezaugarri. Arku mota honen adibideak Ise santutegian edo Kasuga-Taishan daude.

Shime-torii: soka bat (shimenawa), zutoin batetik bestera lotzen zen, santutegiaren barnealdeko eta kanpoaldeko muga markatzeko. Ospetsuena Amiwako santutegian dago.

Myōjin-torii: Arku-motarik ohikoena dira. Ateburu kurbatuak dituzte gorantz. Habeek dagokien santutegiaren izena daramate idatzita. Zutoinak edo pilareak pixka bat okertuta daude, zurezkoak, harrizkoak edo zehatzak dira eta bermelloiz margotu edo margotu gabe uzten dira.[3]

TORII-en adibideak:

Torii de Miyajima: 1168. urtean egin zen. 500 edo 600 urte bitarteko balforero zurez egina. 16,6 metroko altuera du eta 60 tonako pisua. Torii honek, itsasoko enbatak eta tifoiak jasaten ditu.

Fushimi Inari-Taisha: 10.000 tori inguru, ilaran jarrita daude 4 kilometroko pasealeku batean. Hau da Inariren espirituari eskainitako ninja sintoisaren santutegi nagusia.

Santuari itsukushiman.

[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Kata, Gimnasio. «Torii, lugar de los pájaros.» Blog Gimnasio Kata (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) Jesús. (2018-05-24). «El Increíble Misterio de los Torii de Japón - Japonpedia ✅» Japonpedia (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  3. a b (Gaztelaniaz) Rodrigo. (2013-09-27). «Torii, las puertas al mundo espiritual» Conoce Japón (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]