The Crystal Palace
The Crystal Palace | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°25′20″N 0°04′33″W / 51.422294444444°N 0.075788888888889°W |
Historia eta erabilera | |
Sutea | 1936ko azaroaren 30a |
Inaugurazioa | 1851 |
Erabiltzailea | All England Badminton Championships (en) |
Suntsipena | 1936ko azaroaren 30a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Joseph Paxton Owen Jones (arkitektoa) |
Egitura ingeniaritza | Charles Fox (en) |
Materiala(k) | beira, burdina, burdinurtua eta zuhaitza |
Estiloa | glass architecture (en) Victorian architecture (en) |
The Crystal Palace (literalki kristalezko jauregia), Londresen, 1851n, Erakusketa Handia hartzeko eraiki zen eraikin handi bat izan zen. Jatorrian, Hyde Parken zegoen, baina, 1854an, Londresko hegoaldeko gune batetara eraman zen, Upper Norwood bezala ezagutzen den gunera, bertan mantendu zelarik 1936an, sute baten ondorioz suntsitua izan zen arte.
Jatorrizko eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektuaren sortzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketa Handiaren arduraduna, Henry Cole izan zen, Royal Society for the Encouragement of Arts, Manufactures and Commerce, gaur egun Royal Society of Artseko kidea zena. Bere kargutik, maila nazionaleko zenbait erakusketen antolakuntza bultzatu zuen. Baina, 1849an antolatu zen Parisko 11. bosturteroko erakusketa bisitatu ondoren, nazio guztien partehartzeari irekita egongo den erakusketa bata antolatzea pentsatzen du.
1850ean, munduko lehen Erakusketa Unibertsala ospatzea bultzatzen da, Alberto Saxonia-Coburgo-Gothakoaren babespean. Hyde Park aukeratzen da egoitza bezala, eta eraikin nagusia eraikitzeko ideia lehiaketa bat deitzen da, lehiaketa honetara, 245 partehartzaile aurkezten direlarik. Proposamen guztiak, bideragarriak ez izateagatik, kalean geratu ziren, berrerabili ezin zitezkeen aurrefabrikatutako elementu handien erabileran oinarritzen baitziren. Hala ere, Hector Horeau frantziarraren eta Richard Turner irlandarraren proposamenek, aipamen berezi bat jaso zuten. Biek, burdina eta beirazko pabilioi bat proposatzen zuten.
Lan batzordeak, oinarrizko proiektu bat proposatzea erabakitzen du, eta kontratara ateratzea, konpainiek, eskaintzak eta aldaketak aurkez ditzaten. Batzordearen proposamena, kostu handikoa izateagatik eta behar zen denboran egiterik ez zegoelako kritikatua izan zen. Denbora agortzen ari zen huts egindako lehiaketen eta bideragarriak ez ziren proposamenen artean, eta, beraz, erakusketaren ospakizuna arriskuan zegoen. Orduan agertzen da Joseph Paxton, negutegien eraikitzaile aditua. Paxton lorazaina izan zen Chatsworthen, Devonshireko dukearen zerbitzura. Han esperimentatu zuen burdina eta beirazko negutegi handiekin, eta, ondorioz, bere ezagutza aplikatu ahal izan zion jauregiari, emaitza harrigarriekin.
Paxtonek proiektu bat egiten du, eta batzordeko kide bati irisarazten dio. Baina batzordea jada konprometituta dago, eta, beraz, Paxton, Fox eta Henderson kontratistekin elkartzen da, eta bere proiektua lehiaketara aurkezten du oinarrizko proiektuaren aldaera bezala. Paxtonen proiektua, zenbait arrazoigatik aukeratu zen. Proposamenik merkeena zen, eta, gainera azker burutu zitekeen. Proiektuak, eraikuntzaren erresistentzia eta iraunkortasuna, muntatzeko erraztasun eta azkartasunarekin uztartzen zituen. Paxton, beharbada, neurri batean, Victoria amazonica nenufarraren egitura organikoan oinarritu zen, uretako lili erraldoien genero bat, berak arrakastarekin erein zuena.
Crystal Palace izena, Punch aldizkari satirikoak sortu zuen.
Crystal Palace kultura herrikoian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristalezko Jauregiak, inpresio handi bat eragin zuen bisitariengan, hauetatik gehienak, Europatik zetozenak. Modernotasun eta zibilizazio ikur bat bihurtu zen, batzuk miretsia eta besteek gaitzetsia.
- Valéry Larbaud idazle frantziarrak, jauregiari buruzko bere inpresioen aipamen labur bat idatzi zuen.
- Bere Zer egin? izeneko lanean, Nikolai Chernyshevsky idazle eta filosofo errusiarrak, gizartea, iraultza sozialistaren bidez, kristalezko jauregi bat bihurtzea proposatzen du.
- Fiodor Dostojevski idazleak, aurrekoari erantzun zion Lurrazpiko memoriak lanean. Dostojevskik, giza izaerak, kaosa eta suntsipena, kristalezko jauregiak sinbolizatzen duen harmonia baino nahiago dituela dio.
- Jauregia (edo antzeko eraikin bat), Steamboy animaziozko filmean agertzen zen, baita animezko Eikoku Koi Monogatari Emma telesailean ere.
- Crystal Palace da Jonathan Stroud idazleak Ptolemy's Gate fantasiazko liburuaren amaierarako aukeratutako tokia.
- Alessandro Baricco idazle italiarrak, Crystal Palace eraikina aipatzen zuen Kristalezko Lurraldeak izeneko bere eleberrian, benetako eta fikziozko gertaerak nahastuz.
- Peter Sloterdijk filosofo alemaniarrak, Crystal Palacea, mendebaldeko zibilizazioaren metafora bat bezala erabiltzen du.
- Londresko Swiss Re Dorrea etxe orratz bitxia, Norman Fosterrek diseinatua, The Crystal Phallus (kristalezko zakila) bezala ezagutzen da, jauregiari erreferentzia argia eginez.
- Lehen aipaturiko Alessandro Bariccoren Castelli do Rabbia eleberriak, bere gaien artean, Horeauk Crystal Palaceari buruz eginiko lana du.
Jauregi honen omenez hartzen du bere izena Crystal Palace Football Club futbol taldeak.