Henry Cole
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Henry Cole | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bath, 1808ko uztailaren 15a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Heriotza | Londres, 1882ko apirilaren 18a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Brompton hilerria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Christ's Hospital (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekintzailea, idazlea eta diseinatzailea | ||
Lantokia(k) | Londres | ||
Jasotako sariak | |||
Izengoitia(k) | Felix Summerly | ||
Henry Cole (1808ko uztailaren 15a – 1882ko apirilaren 18a) Britainia Handiko disenatzaile bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterrako Bath herrian jaio zen, 1808an. Bere aita Henry Robert Cole militarra zen. Urte batzuk geroago Londresera joan ziren eta han Christ’s Hospital-ean ikasten hasi zen 1817an. 15 urterekin hasi zen lanean baina denbora izan zuen akuarelarekin margotzen ikasteko. 1837tik 1840ra Rowland Hill-en laguntzaile bezala lan egin zuen, honek posta sistema erreformatu zuen munduko lehen posta zigilua sortuz. Esaten da Colek parte hartu zuela zigilu honen diseinuan. Geroago, 1843an, Gabonetako postala asmatu zuen. 1873an ofizialki erretiratu zen 50 urtez lan egin ondoren 1882 apirilaren 18an hil zen 74 urterekin.
Henry Colek sortutako lan asko Felix Summerly ezizenarekin daude sinatuta. Lan hauen artean umeentzat idatzi zituen ipuinak daude eta Minton enpresarako diseinatu zituen te ontzia eta katiluak.
Colek defendatzen zuen industriak eta arteak bat egin behar zutela eta 1849an “Journal of Design” aldizkaria sortu zuen, hau diseinuari buruzko argitaratutako lehen aldizkaria zen, bertan hainbat hausnarketa teoriko idatzi ziren. Aldizkari honetan zenbait irudi eta proiektu azaltzen ziren fabriketan eredu bezala erabiltzeko. Henry Colek fabriketako jabeak heztea eta diseinuarenganako sentsibilitatea garatzea zuen helburu, baina aldizkariak ez zuen arrakasta handirik izan eta bakarrik hiru urtez argitaratu zen.
Henry Coleren beste proiektu bat fabrika bat fundatzea izan zen. Bertan hainbat prototipo ekoiztu ziren. Estetika berri bat sortu zuen forma sinpleak erabiliz, izan ere forma sinpleagoak fabrikazio errazago bat ahalbidetzen zuen. Produktuen dekorazioa funtzionaltasunera egokitzen zen apaingarriei erabilera bat bilatuz. Horretaz gain heziketa zentro berriak sortu zituen diseinatzaile berriak (garai hartan “manufacturer” izena zeuzkatenak) hezteko helburuarekin.
1851ko Erakusketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1851an Colek, Owen Jonesekin batera, nazioarteko erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa Londreseko Hyde Parkean ospatu zen, Crystal Palace eraikinean, hau gertakizun horretarako bereziki eraikitako kristalezko jauregia zen. Erakusketa aukera ona izan zen Ingalaterrako diseinuak beste herrialdeetakoekin konparatzeko. Erakusketak arrakasta handia izan zuen (28 herrialde, 6.039.195 ikusle eta 100.000 produktu)
1852an Victoria and Albert Museoa sortu zuen arte erabilgarriak biltzeko helburuarekin, garai hartan museoetan ezohikoak ziren objektuak. Horretaz gain gaur egun Royal College of Art bezala ezagutzen den diseinu eskola sortu zuen.