Edukira joan

Sociedad Deportiva Tirán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Tirán traineruari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tiran (argipena)».
Sociedad Deportiva Tirán
Sorrera 1993
Herria Galizia Tirán, Moaña, Pontevedra
Lehendakaria Galizia Juan José Tenorio
Entrenatzailea Galizia David Costa Santomé
Patroia(k) Galizia Agustín Fernández Souto
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Mar do Con
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
2 Galiziako Liga
4 Espainiako Txapelketa
10 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 3.a (Galiziako A Liga)
Webgunea www.tiranpereira.com
Kontxako Bandera 2016.
Tirán 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Sociedad Deportiva Tirán (euskaraz: Tirán Kirol Elkartea) Moaña udalerriko Tirán parrokiako (Pontevedra) arraun taldea da. TKE Ligan ibili izan da eta Espainiako Txapelketak irabazi izan ditu.

Txuri-urdinak dira bere koloreak eta 2012 denboraldian Balea izan zen Tiranen traineruaren izena. Gaur egun Mar do Con trainerua erabiltzen dute.

Klubaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirán auzoak ohitura zuen arraun munduan, izan ere 1961ean Espainiako Traineruen Txapelketa lortu zuen[1]. "Virgen del Carmen" zen traineruaren izena eta Armando Iglesias Patroia. Aurrez patroi ezagunak aritu ziren Tirángo traineruan, José González, Joaquín Parcero, Manuel Outeiral, Manuel Germade eta denetan ezagunena Francisco Fernández "Fanchuco", parrokia hartako traineruko sinbolo handia.[1] 1962an Generalísimoaren Kopan bigarrena izan zen Jaizkibel donostiarraren atzetik.[1] Urte haietan auzoko Meiratarrek ere traineru indartsua izan zuten eta bien arteko lehiak ikusgarriak izan ziren.

1979tik aurrera, arraunketak berpizkundea izan zuen Galizia aldean eta auzoan Club de Remo San Juan de Tirán eta Nosa Señora Dos Remedios de Tirán elkarteak sortu zituzten. Elkarte biak Sociedad Deportiva Tiran elkartean batu ziren 1993an.[2]

Aurreneko tituluak eta TKE Ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Jose Manuel Francisco entrenatzaile meiratarra fitxatu zuen eta puntako taldea osatu zuen[3]. 1996an eta 1997an Espainiako Traineruen Txapelketa berriak lortu zituzten eta 1996an Kontxako Banderan parte hartu eta bigarrenak izan ziren, ohorezko txanda irabaziz[4]. Urte hauetan Galiziako ontzi handiena izan ziren, beren auzoko diren Meirakoei aurre hartuaz.

2003. urtean TKE Ligaren sortzaileak izan ziren, baina bigarren denboraldian Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligara jeitsi ziren jeitsiera faseko estropadan helmugako balizan gaizki sartzeagatik. Urte eskas batzuk pasa ondoren 2007. urtean Galiziarren liga irabazi eta berriz TKE ligara igotzea lortu zuten. Hurrengo urteetan maila gorenean aritu ziren. TKE Ligako lehen garaipena Orion lortu zuten 2011n[5]. 2012 denboraldian bikain aritu ziren, Ligan laugarren eta Kontxako banderan hirugarren egin baitzuten.[2]

2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu zuten eta traineru irregularra izan zen. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu zuten eta honetaz gain bi bandera eskuratu zituzten[2]. Denboraldia biribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu ziren Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada Galizian nagusi izan zirela azken sei urtetatik Galiziako bost txapelketa irabazi dituztela.

2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen[6]. Ligan erdialdean ibili zen hurrengo urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz.[7]

Ziklo berri bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018 denboraldian taldea eraberritu zuen baina Ligan azken postuan gelditu eta maila galdu zuen[8]. 2019an bigarrena izan zen Galiziako ligan eta 2020an garaipena lortu zuen Samertolameu auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi izanak eman zion Ligako garaipena[9]. Play-offetan TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.[2]

2023. urtean etxean antolatu zuen Espainiako Txapelketa eta irabaztear egon zen, Ares txapeldunak 18 ehunenekoren aldeaz garaitu baitzuen.[10]

Kontxako Bandera 2016.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1996.
  • Hirugarrena (2): 2000 eta 2012.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (14): 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016 eta 2017.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Laugarrena (1): 2012
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
  • Parte hartu (14): 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021
  • Galiziako Traineruen Liga (2): 2007, 2020
  • Txapelduna (4): 1996 eta 1997. Aurrez 1960 (Educación y Descanso de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
  • Bigarrena (4): 1998, 2000, 2001 eta 2010.
  • Txapelduna (10): 1989 (Remedios), 1995, 1996, 1997, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2017.
  • Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (1): 1983 (San Juan)

Galiziako Bandera handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TKE Ligako banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziatik kanporako beste banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE 14
LGT 1 9
LGT 2 0
2025 barne.
Urtea Liga Kontxa Espainia
2003 TKE Liga, 10.a - -
2004 TKE Liga, 12.a 7.a 7.a
2005 Galiziako Liga, 4.a - 7.a
2006 Galiziako Liga, 5.a - -
2007 Galiziako Liga, 1.a 7.a 7.a
2008 TKE Liga, 10.a 7.a -
2009 TKE Liga, 9.a - 6.a
2010 TKE Liga, 7.a - 3.a
2011 TKE Liga, 5.a 7.a 5.a
2012 TKE Liga, 4.a 3.a 4.a
2013 TKE Liga, 5.a 6.a 3.a
2014 TKE Liga, 7.a - -
2015 TKE Liga, 7.a 7.a -
2016 TKE Liga, 6.a desk -
2017 TKE Liga, 7.a 8.a -
2018 TKE Liga, 12.a - -
2019 Galiziako A maila, 2.a - 5.a
2020 Galiziako A maila, 1.a - -
2021 TKE Liga, 11.a - -
2022 Galiziako A maila, 3.a - -
2023 Galiziako A maila, 3.a 2.a
2024 Galiziako A maila, 3.a - -
2025 Galiziako A maila,

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sociedad Deportiva Tirán
Entrenatzailea Galizia David Serodio
Patroia(k) Galizia Irene Del Río
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Ruly
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
1 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 8.a (Euskotren Liga)
Tirango trainerua Zarautzen, 2023ko Euskotren Ligan.

2014an trainerua osatzea lortu eta Galiziako Ligan hirugarren postuan gelditu zen. 2015ean ez zuen trainerurik atera.

2019an berriz osatu du trainerua eta Galiziako Ligan ari da. Espainiako Txapelketan ere hartu zuen parte eta hirugarrena izan zen hiru traineruren artean. 2020an Galiziako Ligan Cabo da Cruzekin lehia estuan aritu zen eta estropada bat irabazi zuen. Bigarren amaitu zuen azkenean. 2022ko Ligan laugarren egin zuen arren, Chapelak (2.a) eta Mugardos-A Cabanak (3.a) Euskotren Ligari uko egin ziotenez, kupoengatik bera igo zen mailaz[11]. 2023 eta 2024an azkena izan zen Ligan eta lehenengo urtean arautegiak hala zehaztuta salbuetsita egon bazen ere[12] 2024an maila galdu du.[13]

2024an ekainean jokatu zen Galiziako txapelketa irabazi zuen.[14]

  • Concello Moaña (1): 2020.
Dendoraldiak
Euskotren 2
LGT 6
2025 barne.
Urtea Liga Galiziako tx. Espainiako tx.
2014 Galiziako Liga, 3.a - -
2015-
2018
ez
2019 Galiziako Liga, 4.a 4.a 3.a
2020 Galiziako Liga, 2.a 3.a -
2021 Galiziako Liga, 4.a 3.a -
2022 Galiziako Liga, 4.a 5.a -
2023 Emakumezkoen Liga, 8.a 2.a -
2024 Emakumezkoen Liga, 8.a Txapelduna -
2025 Galiziako Liga,

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Traiñeiras: Tirán, campiona de España en 1961 (e II)» La Voz de Galicia 2015-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  2. a b c d «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  3. (Gaztelaniaz) Galiziar arraunketa, 20 urte olatuan / El remo gallego, 20 años en la ola – TOSTA. 2015-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) Castro, Jorge. (2009-09-16). «Galicia modificó la historia» Atlántico (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  5. (Gaztelaniaz) Moaña, fran g sas. (2011-08-28). «Tirán hace historia y gana la Bandera de Orio» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016» Diario Vasco 2017ko uztailaren 13an.
  7. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-09-01). «Tirán se suma a las favoritas y San Pedro se queda a las puertas» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-08-26). «ACT: Urdaibai gana en Boiro y Tirán desciende» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  9. www.ligalgt.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  10. (Gaztelaniaz) admin. (2023-08-07). «El Club de Remo de Ares hizo historia al proclamarse campeones de España de traineras!» concellodeares (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  11. (Gaztelaniaz) Jose. (2022-09-13). «NUESTRO EQUIPO FEMENINO YA ES EQUIPO DE LA LIGA EUSKOTREN» SD Tiran (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  12. (Gaztelaniaz) Castaño, Iker. (2023-08-21). «Hibaika se jugará la salvación en la Liga Euskotren a mediados de septiembre» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  13. (Gaztelaniaz) Collarte, César. (2024-08-12). «Tirán desciende y Cabo apunta a la promoción» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  14. (Gaztelaniaz) «Ares y Tirán reinaron en el campeonato gallego de traineras» La Voz de Galicia 2024-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]