Wikipedia, Entziklopedia askea
Generalisimoaren Kopa (gazteleraz Copa de Su Excelencia el Generalísimo) urtero Espainiako Francisco Franco diktadorearen omenez Coruñan jokatzen zen estropada izan zen. Lehenengo ekitaldia 1941ean izan zuen eta azkena 1976an, Franco 1975ean hil zen arren. 50 hamarkadan eta 1965 arte Kontxako Bandera, Espainiako Traineru Txapelketa eta Generalisimoaren Kopa izan ziren Kantauri itsasoan jokatzen ziren estropada bakarrak. 1957 eta 1961 artean gainera, Espainiako Txapelketa Generalisimoaren Koparen emaitzak finkatzen zuen.
Lehenengo urtean, armadak Coruñan zituen atalek jokatu zituzten estropadak, eta bigarren ekitalditik aurrera portuko langile eta arrantzaleak gehitu zitzaizkien.
Urtea |
Irabazlea |
Bigarrena |
Hirugarrena
|
1941 |
2ª Flotilla de Destructores |
Artillería 48e |
Intendencia nº8
|
1942 |
Sindicato del Puerto |
Pósito de Pescadores |
Crucero Canarias
|
1943 |
1ª Flotilla de Destructores |
Artillería 48e |
Crucero Canarias
|
1944 |
Educación y Descanso de La Coruña |
1ª Flotilla de Destructores |
Crucero Almirante Cervera
|
1945 |
Sindicato de Pesca |
Cofradía de Pescadores |
Sindicato de Pesca
|
1946 |
Sindicato de Pesca |
Educación y Descanso de La Coruña |
Infantería 29
|
1947 |
Instituto nacional de Previsión |
Calzados La Imperial |
Ayuntamiento de La Coruña
|
1948 |
Cofradía de Pescadores de Mugardos |
Gremio de Exportadores de pescado |
Cofradía de Pescadores As Xubias
|
1949 |
Gremio de Exportadores de pescado |
Cofradía de Pescadores As Xubias |
Educación y Descanso de Vigo
|
1950an Kantabriako traineru batek hartu zuen parte irailean Santanderren jokatuko zen Espainiako Traineru Txapelketa prestatu asmoz. Educación y Descanso de Castro Urdiales izan zen beraz estropada honetan aritu zen lehenengo traineru ez galiziarra eta seigarren egin zuen irabazlearengandik 49 segundora. Hurrengo urteetan Sestaoko Iberia taldeak garaipenak lortu zituen Educación y Descanso de Bilbao izenarekin bazen ere.
1957 eta 1961 artean jokaturiko estropadetan Kantauri kostalde osoko bandera garrantzitsuena bihurtu nahian Espainiako Traineru Txapelketa Generalisimoaren Kopan jokatzea erabaki zen, horrela bi trofeo jasotzen zituzten elkarteek.
Aurreko garaiak bultzada handia eman zion estropadari, izan ere Kontxako Banderarekin batera denboraldi osoan jokatzen zen estropada bakarra zen eta. Hau ikusita Espainaiko Traineru Txapelketarentzako errotazio sistema bat antolatu behar zela erabaki zen. Sistema honetan 1965ean eta 1970an jokaturiko Generalisimoaren Kopetan Espainiako titulua ere jokatu zen.
Herria |
Elkarteak |
Garaipenak |
Urteak
|
Coruña |
hainbat |
11 |
1941, 1942, 1943, 1944, 1945, 1946, 1947, 1949, 1950, 1951, 1956
|
Pedreña |
S.D.R. Pedreña |
5 |
1964, 1965, 1967, 1969, 1970
|
Moaña |
Moaña (2), Tirán (1), Meira (1) |
4 |
1952, 1960, 1961, 1963
|
San Juan |
San Juango Arrantzaleen Kofradia |
3 |
1957, 1958, 1959
|
Sestao |
Iberia (2), Kaiku (1) |
3 |
1953, 1954, 1976
|
Hondarribia |
Hondarribia A.E. |
2 |
1966, 1968
|
El Astillero |
S.D.R. Astillero |
2 |
1971, 1972
|
Lasarte |
Michelin Kirol Kultur Elkartea |
2 |
1973, 1975
|
Mugardos |
Cofrradía Pesc. Mugardos |
1 |
1948
|
Soto del Barco |
CD Remeros del Nalon |
1 |
1955
|
Donostia |
Jaizkibel Kirol Elkartea |
1 |
1962
|
Castro Urdiales |
S.D.R. Castro Urdiales |
1 |
1974
|