Patxo Telleria
- Artikulu hau aktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Telleria».
Patxo Telleria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1960ko uztailaren 22a (64 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Gazteleku |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Francisco de Sales "Patxo" Telleria (Indautxu, Bilbo, Bizkaia, 1960ko uztailaren 22a) aktorea, zinema zuzendaria eta antzerkigilea da. Martin telesailaren gidoilaria ere izan da. Mikel Martinezekin batera, Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldean lan egiten du batez ere, antzezle eta gidoilari.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik Indautxuko Santiago Apostol ikastetxeko ikaslea zenetik joera eta erraztasuna zuen sketchak montatzeko, irakasleek horrelakorik eskatzen zutenean.
Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Pedagogian baita Euskal Filologian ere Euskal Herriko Unibertsitatean. 1980ko hamarraldiko erdialdera hasi zen antzerkiko eta telebistako aktore lanak egiten. 20 urterekin gurasoen familiatik atera zenean pisukide zuen Imanol Agirrerekin hurbildu zen behin Maskarada taldeko entsaioak ikustera, gustatu zitzaion eta taldean geratu zen zazpi bat urtez. Antzerkiko debuta Bilboko Campos Antzerkian egin zuen Dario Foren obra bateko elizmutil ("monaguillo") papera egiten; kasualitatez 8 urte zituela eliz-mutilarena ere egin zuen El Caserio zartzuelan bere aitak eskatuta.[1] Maskarada konpainia hura frankismo ondorengo lehenengoa izan zen euskarazko antzerkia sortzen. Lehenengo lanak moldaketak ziren edo taldeka landutakoak inprobisazioa baliatuta.
Maskarada utzita Aitor Mazorekin lan batzuk idatzi zituen.
Tentazioa ekoiztetxearekin lan egiten du gidoilari gisa. 2009an egin zuen bere lehen filma zinema zuzendari gisa (Hodeiak pintatzeko makina). Tartean Teatroa konpainia sortu zuen Jokin Oregirekin Bilbon eta Mikel Martinezekin batera lan egiten dute hainbatetan.[2][3] Horretan lantzen duten umore motan beti jolasten da hitzekin eta hizkuntzarekin, gehienetan euskararekin eta euskaldunberriaren zailtasun eta pasadizuekin.[1]
« | Telleriak kapazitatea dauka hizkera ustez zailena erraza eta ulegarria egiteko. Jokalaria izateaz gain, filologoa ere badelako agian Edo hitzaren artisau bat, besterik gabe? | » |
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlanak idatzi ditu baita telebistarako eta zinemarako gidoiak ere.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patxo Telleriak sortuak dira Ez Dok Hiru Bikoteatroaren antzezlanetako askoren testuak. Guztira hauek dira berak sortutako gidoiak:
- Kortxoaren dilema (2023)
- Alderray (2022)
- Ameriketara bidaia (2021) Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktore. Mireia Gabilondo zuzendaria
- Ez dok ero (2020)
- Simplicissimus. (2019) Werner Finck alemaniar aktore, kabareteko artista, eta idazleaz.[4][5]
- MUNDUBIRA, Elcano Primus (2019)
- GHERO Azken euskaldunaren fabula bat (2018)[6]
- Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan
- Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña. Mikel Martin
- Desentxufatuak
- EZ DOK HIRU – euskal musikaren benetako istorioa (2017)
- Tabernaria (2017)
- Último tren a Treblinka-Azken trena Treblinkara (2016)
- Los amantes del Casco Viejo-Alde zaharreko maitaleak (2016)
- Uda-gau bateko ametsa (2016), William Shakespeareren antzezlanaren moldaketa.
- Zergatik, Jamil? ¿Por qué, Jamil? (2015)
- Planteamiento, nudo y desenlace (2015)
- ANTON ABBADIA (2015)
- Tres tristes tigras (2014)
- Pankreas – Páncreas – tragicomedia en verso (2014)
- Diario de un bebe resentido (2014)
- Soinujolearen semea – El hijo del acordeonista (2012, Bernardo Atxagaren eleberriaren moldaketa.
- Lingua Nabajorum Dibertimentuak IV (2012)[7] 2014ko Donostia Saria, eta 2013ko MAX Saria[8]
- Legionarius (2011)
- Larria, kutsakorra, mendebaldekoa-Enfarmados (2010)
- EUSKARAZETAMOL – Dibertimentuak III (2009)
- El sueño de Jone (2007)
- Museo del tiempo (2007)
- ANTONIA MACHIN – la máquina de hacer Antonias (2005)
- Larru haizetara – Dibertimenduak II (2005)
- Sonata en un segundo-Sonata segundu batean (2004)
- Euskara sencilloaren manifiestoa-Dibertimenduak I (2003)
- Kontenedore baten istorioak-Historias de un contenedor (2002)
- KORRIKARAKO MONOLOGOAK (2001)
- KAIO LUMA ZIKINA – Aresti gogoan (2000)
- Nerudaren postaria, Antonio Skarmetaren lanaren moldaketa
- Torito Bravo (1997)
- Monstruo sakratuak (1993)
- Ernesto izatearen garrantzia, Oscar Wilderen lanaren moldaketa
- Marxkarada (1990)
-
Iragarkian Oskorrirekin "Landalan" diskoa
Filmak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Soinujolearen semea (2018, gidoilaria, Bernardo Atxagaren eleberriaren moldaketa)
- Operación Concha (2017, gidoilaria)
- Igelak (2016)
- Txarriboda (2015, gidoilaria)
- Bypass (2012, gidoilaria eta zuzendaria, Aitor Mazorekin batera). Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, eta Unax Ugalde izan ziren aktore protagonistak
- Bi anai (2011, aktorea)
- Hodeiak pintatzeko makina (2009, zuzendaria, Aitor Mazorekin batera, eta gidoilari)
- Diot. Gabriel Aresti (2005)
- Capítulo 533 (1997)
- Lauaxeta, A los cuatro vientos (1987, aktorea)
- 27 ordu (1986, aktorea),
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bi eta bat (2012)
- Goenkale (2010)
- Mugaldekoak (2010)
- Mi querido Klikowski (2005)
- El comisario (2004)
- Martin (2003)
- Ertzainak (1999)
- Jaun da jabe (1997)
- Más que amigos (1997)
- A ze parea (1994)
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria[9][10][11][12] Pregoia oso original eta umoretsua izan zen. Euskaraz eta erdaraz, bietan, posible diren hainbat hitz erabili zituen, hasieran erdarazko esaldi batean eta ondoren euskarazko beste batean. Esaldi biak umorez lotzen gainera. adibidez honela hasi zen:[13][14]
- Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola!
- Zuek hor gustora zarete, eta neu ere banago hola.
- Estoy emocionado no lo puedo negar.
- Oraintxe bertan egingo nuke negar. ...
- 2014: Donostia Saria, 2013ko Antzezlan Onena Lingua Nabajorum[8]
- 2013; MAX Saria. Euskarazko autorerik onena, Patxo Telleria “Lingua Nabajorum”
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Asier y Javier. (2019-abendua). Patxo Telleria. Teatrero y autor. Bilboko udala. Bilbao aldizkaria, 33 or. ISSN 1133-5823..
- ↑ a b «Patxo Telleria» www.filmotecavasca.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ a b Telleria, Patxo; Ados Teatroa. (2019). Hitzostea. Patxo Telleria: Azkeneko marxista. (Oier Guillan). Simplicissimus. Susa ISBN 978-84-17051-38-9..
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
- ↑ «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Ghero', una órbita en el año 3000 donde solo vive un euskaldun» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ Dibertimentuak trilogiaren eta, bereziki, Euskarazetamol antzezlanaren azalpena, Bilbao kafetegiaren webgunean.
- ↑ a b tartean.eus. (2013). «LINGUA NABAJORUM • Tartean Teatroa» tartean.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
- ↑ «Patxo Telleria pregoilari fantastikoa - Josu Torre Altonaga - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2016-08-20). ««Aste Nagusiak oso erro sakonak ditu jendearengan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2016-08-16). «NOS PONE (10 canciones): Patxo Telleria (pregonero Aste Nagusia Bilbao 2016)» BI FM (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ Patxo Telleria – Pregoilaria 2016 | Blue. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ «2016 Aste Nagusiko Pregoia (Patxo Telleria) • ZUZEU» ZUZEU 2016-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ EiTB. (2016-08-29). Aste Nagusia 2016: Pregón de Patxo Telleria. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patxotelleria.com Webgune pertsonala
- Patxo Telleria literaturaren zubitegian
- Patxo Telleria IMDBn
- Patxo Telleria Sensacine.com-en
- Tartean teatroa
- «2016 Aste Nagusiko Pregoia (Patxo Telleria) (hitzak) ZUZEU 2016-08-20 . Noiz kontsultatua: 2019-05-05.
- Aste Nagusia 2016: Pregón de Patxo Telleria (Bideoa), EiTB (2016-08-29) Noiz kontsultatua: 2019-05-05.
- Elkarrizketa Patxo Telleriari Argia aldizkarian