Edukira joan

Simplicissimus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simplicissimus
Jatorria
Egilea(k)Patxo Telleria
Argitaratze-data2019
Ezaugarriak
Genero artistikoaMusikala
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jokin Oregi
Patxo Telleria

Gidoigilea(k)Patxo Telleria
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaTartean teatroa

Simplicissimus Patxo Telleriak 2019an sortutako antzezlan musikala da. Munduko bi gerren arteko Berlingo kabaret baten istorioa kontatzen du Alemania naziaren garaian kabareteko hiru komikoen gorabehera askoko bizitza beldurgarri, eder eta mingarriak kontatzen ditu, umorea eta tragedia uztartuz. Hiru komikoak hauek izan ziren: Werner Finck, Fritz Grunbaum eta Kurt Gerron. Azkeneko biak, bere umore kritiko eta ausartaren ondorioz, kontzentrazio-esparruetan gaseztatu zituzten.

Antzezlanaren izena XVII. mendeko pikarokeria-eleberri alemaniar batetik hartu dute, Hogeita Hamar Urteko Gudako lazgarrikeriak umoristikoki kontatzen zituena.[1]

Patxo Telleriak bere lanetan ohikoa den umore absurdoa antzezlan honetan adierazpen-askatasunaren aldarri batekin lotzen du. Naziak boterera iritsi zirenean Berlingo kabaret-giroan aritzen zirenak progresistak, ezkertiarrak eta juduak ziren. Horietako gehienek alde egin zuten Hirugarren Reich-etik, baina bakan batzuk bertan geratu ziren. Nazionalsozialismoaren garaiko hiru pertsona errealen bizitzak biltzen ditu gidoiak, gaurko eguneko kezka batzuekin paralelismoa sortuta. Tartean Teatroak absurdora jotzeko duen zaletasuna presente dago, baita umorea kritika politikorako tresna gisa nola erabil daitekeen adibide bat ere.[2]

Werner Finck
« zerbait sartu zen nire bizitzan, lehen ezagutu ez nuena: politika. [...] Txisteak ezkerreko eta eskuinekoen artean banatzen ziren. [...] Beldur ginen. [...] Orduan jakin izan banu gaur dakidana: inor ez zegoela konbentzituta eta korrontearekin bakarrik zihoazela. [...] Batzuk hain ondo kamuflatu ziren, alderdiko buruzagi egin baitziren. [...] Baina bada gaur nazien kontra nengoela dioen jendea. Hemen bertan adierazi nahi nuke: hori kalumnia da. Nik harago pentsatzen dut. [...] Aitortu behar dudana, noski, beste gauza bat da: naziak ziren nire aurka zeudenak »
Finck[3]

Susa argitaletxeak argitaratu zuen gidoia, Ganbila bildumako 2. liburua izan zen.[4][5]

2019ko taularatzean Patxo Telleria eta Jokin Oregi izan ziren zuzendariak, Aitor Borobiaren laguntzarekin; aktoreak Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai eta Adrian Garcia de los Ojos izan ziren. Adrian bera izan zen 12 abestien musika-egilea eta zuzeneko piano-jolea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  2. 111Akademia. (). «Simplicissimus» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  3. Kritik der reinen Unvernunft, 1947
  4. Telleria, Patxo; Ados Teatroa. (2019). Simplicissimus. Susa ISBN 978-84-17051-38-9..
  5. «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simplicissimus Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]