Merton Miller
Merton Miller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boston, 1923ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 2000ko ekainaren 3a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Johns Hopkins Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Fritz Machlup (mul) |
Doktorego ikaslea(k) | Michael Jensen (en) Myron Scholes William Poole (en) Eugene Fama Benjamin F. King (en) Hans Reiner Stoll (en) Allan William Kleidon (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea Carnegie Mellon Unibertsitatea London School of Economics |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society (en) |
Merton Howard Miller (Boston, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko maiatzaren 16a - Chicago, Illinois, 2000ko ekainaren 3a) ekonomista izan zen. Modigliani-Miller teorema asmatu zuen, italiar jatorriko Franco Modigliani ekonomistarekin batera. Teoria horren arabera, enpresa baten jardueren errentagarritasuna garrantzitsuagoa da jarduera horietarako behar dituen finantzatzea lortzeko modua baino. 1990ean, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, enpresa-finantzei buruzko lanengatik; Harry Markowitzekin eta William Sharperekin banatu zuen saria.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Millerrek Johns Hopkins Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Baltimoren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Ogasun Sailean lan egin zuen, Erreserba Sistema Federalarentzat. 1953tik 1961era, Teknologiako Carnegie Institutuan lan egin zuen. Han hasi zen Franco Modiglianirekin lanean. Gero, eskolak eman zituen Chicagoko Unibertsitatean. Izan dituen karguen artean, aipagarria da Estatu Batuetako merkataritza-trukerako bi erakunde handienetako zuzendaritza, Chicago Board of Trade eta Chicago Mercantile Exchange erakundeetakoa, hain zuzen ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]